YouVersion Logo
Search Icon

JOB 15

15
Hitzaldien bigarren txanda (15,1—21,34)
Elifaz
1Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:
Bere hizkerak kondenatzen Job
2«Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,
bere barrua haizez puztuta,#haizez puztuta 8,2; 16,3. Ik. 32,18.
3balio gabeko arrazoiez argudiatuz,
alferrikakoa dena esanez?
4Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzu
eta otoitz egitea eragozten.
5Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,
eta maltzurren mintzaira darabilzu.
6Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,
zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.#Zeure ahoak kondenatzen Es 18,7; Mt 22,15.
7«Mundura jaiotako lehen gizakia#15,7 Mundura jaiotako lehen gizakia: H.h., Adam, lehen jaioa. ote zara, bada?
Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?#lehen-sortua 38,4.21; Es 8,25; Si 49,16.
8Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,
jakinduriaren jabe bihurtuz?#Jainkoaren asmo ezkutuaren berri Jr 23,18; Erm 11,34.
9Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?
Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?
10Gure artean badago ile urdineko agurerik,
zure aita baino adintsuagorik.#adintsuagorik 12,12+.
11Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamendua
eta guk esaten dizkizugun hitz leunak?#kontsolamendua Ik. 16,2; 21,34.
12Zergatik horrelako grina zeure barruan,
begiak ere irten beharrean?
13«Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,
hainbeste hitz darizula?
14Nola izan liteke garbia gizakia?
Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?#Nola garbia gizakia? 4,17+.
15Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen,
zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan,#ez erabat fidatzen 4,18+.
16are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua,
ura bezala gaiztakeria edaten duena!
Gaiztoaren zoria
17«Entzun azaldu behar dizudana,
ikusi dudana adieraziko dizut,
18jakintsuek arbasoengandik jaso
eta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena#arbasoengandik jasoa 8,8+.
19—haiei bakarrik eman zitzaien lurraldea
eta beren artean ez zuten atzerritarrik izan #15,19 atzerritarrik izan: Hau da, Elifazek atzerritarrek kutsatu gabeko iturri jatorretik jasotzen du jakinduria.—.
20Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,
mugatuak ditu tiranoak urteak.#gaiztoak bizitza osoa sufritzen 18,11-14; Jkd 17,3-4.9-11.18-19.
21Hots beldurgarriak entzuten ditu,
bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;
22ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,
ezpata baitu bere zain.
23Saien harrapakin izango da#15,23 Saien harrapakin izango da: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Harat-honat dabil ogi bila; non?,
badaki ilunpea duela bere zoria.
24Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,
erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25Jainkoaren kontra altxatu baitu eskua
eta Ahaltsuari egin erronka,#Ahaltsuari erronka Ik. Is 14,13-14; Ez 28,2; Sal 73,9.11-12.
26buruz aurrera oldartuz haren aurka,
ezkutu sendoa babes harturik.
27Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28hondatutako hirietan biziko da,
bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.
29Ez da aberats luzaroan izango,
ez ditu ondasunak lurrean gehituko.#Ez luzaroan aberats 20,18-20; Sal 49,7.17.
30Ez du ilunpeetatik ihes egingo,
sargoriak ihartuko dizkio kimuak:
Jainkoaren arnasak desagerraraziko du#15,30 Tx.eko hirugarren lerroa era desberdinetan itzuli ohi da..#gaiztoa ihartuko 8,12+.
31Ez bedi fida itxura engainagarriaz,
horixe izango du ordainsari eta#15,31 Tx.aren esanahia ez da argia jatorrizkoan..#Ez fidatu itxura engainagarriaz 20,6-7; Is 28,15.18; 59,4.
32Garaia baino lehen egingo du harenak,
ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.
33Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da,
loreak galtzen dituen olibondoa bezala.
34Agorra da sinesgabeko jendea,
suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.
35Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara,
iruzurkeriaz bete-betea du barrua».#gaiztakeria sortzen 5,7; Is 59,4; Sal 7,15.

Currently Selected:

JOB 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in