IRTEERA 2
2
Moises jaioberria salbatu
1Lebiren leinuko gizaseme bat leinu bereko emakume batekin ezkondu zen. 2Haurdun gelditu zen emaztea eta semea izan zuen. Haurra ederra zela ikusirik, gordeta eduki zuen hiru hilabetez;#Haurra ederra Eg 7,20; Heb 11,23. 3baina, luzaroago gordeta eduki ezinik, zumitzezko saski bat hartu eta, zirrikituak galipotez eta bikez estalirik, haurra bertan sartu zuen eta Nilo ibaiertzean utzi kanaberen artean. 4Haurraren arreba urruti gelditu zen, zer gertatuko begira.
5Geroxeago, faraoiaren alaba ibaira etorri zen bainatzera; bitartean, neskameak ibai ondoan zebiltzan. Faraoiaren alabak saskia ikusi zuen kanabera artean, eta neskameetako bat bidali zuen haren bila. 6Ireki eta mutikoa ikusi zuen negarrez. Faraoiaren alabak, errukiturik, esan zuen:
—Hebrearren haurra da, noski.
7Orduan, haurraren arrebak esan zion:
—Nahi al duzu hebrear inude baten bila joatea, haurra hazteko?
8—Zoaz —erantzun zion faraoiaren alabak.
Neskatxak haurraren amari deitu zion.
9Heldu zenean, faraoiaren alabak esan zion:
—Hartzazu haurra eta hazi, eta neuk ordainduko dizut.
Emakumeak haurra hartu eta hazi egin zuen.
10Handi egin zenean, faraoiaren alabari eraman zion. Honek semetzat hartu eta Moises ezarri zion izena, esanez: «Uretatik atera dut#2,10 Uretatik atera dut: Moises izenaren azalpen herrikoia da (ik. Eg 7,21); azalpen hori izenak atera aditzarekin duen kidetasunean oinarritzen da. Hala ere, jatorriz izen egiptoarra da Moises.».
Moises ihes egin beharrean
11Behinola, jadanik heldua zelarik, bere anaia hebrearrengana joan zen Moises eta lan neketsuetan aurkitu zituen. Eta han ikusi zuen egiptoar bat hebrear anaia bat jipoitzen. 12Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez zegoela ikusirik, egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen.
13Biharamunean berriro atera zen, eta bi hebrear ikusi zituen elkar joka. Orduan, joka ari zenari galdegin zion:
—Zergatik jotzen duk herritarra?
14Hark erantzun zion:
—Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? Ala hil egin behar ote nauk ni ere, egiptoarra bezala?
Beldurtu egin zen Moises, arazoa ezaguna zela pentsatuz.
15Hain zuzen, faraoia, gertatuaren berri jakin zuelarik, Moises hil nahian zebilen, baina honek faraoiagandik ihes egin zuen eta Madian#2,15 Madian: Tribu nomadek osaturiko herria, Palestinaren hegoalde eta hego-ekialdean bizi zena. Has 25,2an Madian Abrahamen semeen artean ageri da. Moisesek bere herriaren arbasoen bizi-giroa aurkituko du Madianen (nomadismoa eta abeltzaintza). eskualdera joan zen bizitzera. Han, putzu baten ondoan eseri zen.#ihes egin zuen Eg 7,23-29; Heb 11,24-27. putzu baten ondoan Has 24,11+.
Moises erbestean, Madian eskualdean
16Bazen Madianen zazpi alaba zituen apaiz bat. Hauek putzura joan ziren, aska bete eta aitaren ardiei edaten ematera. 17Etorri ziren, ordea, artzain batzuk eta bota egin zituzten handik. Moises, orduan, nesken alde atera zen eta ardiei edaten eman zien. 18Alabak beren aita Reuelengana#2,18 Reuel: Moisesen aitaginarreba, gehienetan Jetro deitua (ik. 3,1; 4,18; 18,1). Izen ezberdinak tradizio ezberdinen aztarna dira. itzuli zirenean, honek galdegin zien:
—Nolatan zatozte gaur hain goiz?
19Haiek erantzun:
—Egiptoar batek defendatu gaitu artzainen kontra. Gainera, berak atera digu putzutik ura eta ardiei edaten eman.
20Aitak esan zien:
—Eta non da bera? Nola utzi diozue joaten? Dei egiozue zerbait jan dezan.
21Orduz gero, Moises Reuelen etxean gelditu zen bizitzen. Reuelek bere alaba Tzipora eman zion emaztetzat. 22Emazteak semea izan zuen eta Moisesek Gerxom —hau da, «Etorkin hemen»— eman zion izen, esanez: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean».#Gerxom 18,3.
Jainkoak Moises hautatu Israel askatzeko
23Aldi luze baten ondoren, hil egin zen Egiptoko erregea. Israeldarrek, bitartean, intziri eta deiadarka ziharduten esklabotzapean. Haiek esklabotzaren barrendik laguntza eske eginiko garrasia Jainkoarenganaino iritsi zen.#intziri eta deiadarka 3,7; 6,5; Dt 26,7; Jdt 5,12. Ik. Sal 130,1. 24Aditu zuen Jainkoak haien negar-zotina, Abraham, Isaak eta Jakobekin egindako ituna#2,24 ituna: Ituna, bereziki, lurraldea agintzeari dagokio, ondorengotza ugaria izango duelako hitza burutua dagoelarik (ik. 1,7 eta oh.); ik. Has 15,18 (Abrahami), 26,3 (Isaaki) eta 28,13 (Jakobi); baita Has 12,2 oh. ere. gogora ekarriz.#Abraham, Isaak eta Jakobekin ituna 6,3-4; Has 17,1-14; 26,3-4; 28,13-22; Lb 26,42; Lk 1,72-73. 25Begiratu zien israeldarrei eta haienganako ardura hartu zuen#2,25 haienganako ardura hartu zuen: Hebreerazkoak ezagutu zuen dio, eta esaldia erdi-airean gelditzen dela dirudi. Grekozkoak bestela itzuli du: ezagutzera eman zien bere burua..
Currently Selected:
IRTEERA 2: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso