DEUTERONOMIOA 1
1
Sarrera
1Hauek dira Moisesek Israel herri osoari zuzenduriko hitzaldiak, Jordanez beste aldean, basamortuan, Sufen aurrez aurre dagoen haranean, hau da, Paran eta Tofel, Laban, Hatzerot eta Di-Zahaben arteko haranean.#Israel osoa 5,1; 27,9; 29,1; 31,1; 32,45. 2Hamaika eguneko ibilaldia dago Horebetik Kadex-Barnearaino Seir mendialdeko bidetik#1,2 1-2 tx.etako adierazpen geografikoak ez dira gehiago aipatzen liburuan. Zenbakiak liburutik hartuak dira neurri batean, eta bi liburuak elkarren artean lotzeko hemen ezarriak..
3Berrogeigarren urteko#1,3 Berrogeigarren urtea: Egiptotik irtenez gero. hamaikagarren hilaren lehen egunean mintzatu zitzaien Moises israeldar guztiei, Jaunak aginduriko guztia adieraziz, 4Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihon eta Axtarot-en eta Edrei-n bizi zen Baxango errege Og garaitu eta gero.#Sihon eta Og erregeak 2,24—3,11; Zen 21,21-35; Jos 2,10; 12,2-6; Sal 136,17-22. 5Moises ondorengo irakaspena azaltzen hasi zitzaien israeldarrei Jordanez beste aldean, Moab lurraldean.
MOISESEN LEHENENGO HITZALDIA: BERROGEI URTE BASAMORTUAN (1,6—4,43)
Jainkoak Horeb menditik abiatzeko agindu
6Moisesek esan zuen: «Honela mintzatu zitzaigun Jauna geure Jainkoa Horeb mendian: Luzaro egon zarete jadanik mendi honen ondoan. 7Abia zaitezte eta joan amortarren mendialde eta inguruetara: haranera, mendialdera eta Xefela lautadara, Negevera eta kostaldera, kanaandarren lurraldera eta Libanora, Eufrates ibai handiraino#1,7 Tx. honetako deskripzioak agindutako lurraldearen muga idealak adierazten ditu (ik. Ir 23,31 oh.).. 8Hara, eskura ematen dizuet lurralde hori: joan eta jabetu nik, Jaun honek, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi eta beraien ondorengoei zin eginez agindutako lurraldeaz#1,8 arbasoei agindutako lurraldea: Hasiera liburuan bezala (ik. 12,2 oh.), Dt-an ere askotan errepikatzen da antzina arbasoei egindako lurraldearen agintzaria (1,35; 6,10.18.23; 9,5; 10,11; 11,9; 19,8; 20,16; etab.), Pentateukoko beste liburuetan ere maiz aipatua izan den agintzaria (ik. Ir 3,8 eta oh.; Lb 14,34; 26,32; Zen 20,24)..
Herriarentzat epaile eta buruzagiak ezarri
(Ir 18,13-26 eta Zen 11,11-17)
9«Orduan esan nizuen: Nik bakarrik ezin zaituztet eraman:#epaileen eginkizuna 16,18-20; 17,8-13; 25,1-3. 10Jaunak zeuen Jainkoak ugaldu egin zaituzte eta, egun, zeruko izarrak bezain ugari zarete#1,10 ugari zarete: Lurraldearen dohaina oraindik agintzari den bitartean (ik. 1,8), ondorengotza ugariaren agintzaria betea da dagoeneko (ik. Has 12,2 oh.; 47,27; Ir 1,7 oh.)..#izarrak bezain ugari 10,22; 28,62; Has 15,5+. 11Jaunak zeuen arbasoen Jainkoak mila bider ugariago egin eta bedeinka zaitzatela, hitzeman dizuen bezala. 12Baina nola eraman dezaket nik bakarrik zuen arazo eta auzien zama? 13Aukera itzazue leinu bakoitzetik gizon jakintsu, buruargi eta trebatuak, eta zuen buru ezarriko ditut.
14«Nire proposamenari ongi irizten zeniotela erantzun zenidaten. 15Orduan, zuen artetik gizon jakintsu eta trebatuak hartu eta zuen buru ezarri nituen: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarreko taldeen buru; eta leinuentzat funtzionarioak izendatu nituen.
16«Agindu hauek eman nizkien zuen epaileei: “Herritarren auziak entzun eta zuzenbidez erabakiko dituzue, auziok beste herritarrekin nahiz etorkinekin izan. 17Ez duzue alderdikeriaz epaituko: entzun txikiei handiei bezala, eta ez izan inoren beldur, Jainkoa baita benetako epailea. Auziren bat zailegia gertatzen bazaizue, jo niregana eta neuk erabakiko dut”.#Ez epaitu alderdikeriaz Lb 19,15; Es 24,23; St 2,9. Ik. 10,17+. 18Aldi hartan bertan, egin behar zenuten guztiaz aginduak eman nizkizuen.
Aginduriko lurraldera bidean
19«Beraz, Jaunak gure Jainkoak agindu bezala, Horebetik abiatu eta ikusi duzuen basamortu handi eta beldurgarri honetan barrena ibili ginen, amortarren mendialdera bidean, Kadex-Barneara iritsi arte. 20Orduan esan nizuen: Jaunak gure Jainkoak ematen digun amortarren mendialdera iritsi zarete. 21Begira, Jaunak zeuen Jainkoak eskura ematen dizue lurraldea. Joan eta jabetu hartaz, Jaunak zuen arbasoen Jainkoak hitzeman bezala. Ez izan beldur! Ez kikildu!
Moisesek ikertzaileak bidali aurretik
(Zen 13,1-27)
22«Zuek niregana etorri eta esan zenidaten: Bidal ditzagun aurretik zenbait gizon lurraldea ikertzera, zein bidetatik joan eta zein hiritara sartu jakinaraz diezaguten.
23«Ongi iruditu zitzaidan proposamena, eta hamabi gizon bereizi nituen, leinu bakoitzeko bat. 24Haiek mendialderantz abiatu eta, Exkol#1,24 Exkol: Ik. Zen 13,23 eta oh. ibarrera iritsirik, inguruak ikertu zituzten. 25Hango zenbait fruitu hartu zuten eta, itzultzean, Jaunak geure Jainkoak ematen zigun lurraldea#1,25 ematen zigun lurraldea: Lurraldearen agintzaria betetzear dagoela adierazten duten formulak (ik. 1,21; 2,29; 3,20; 4,1.21.40; 5,31; 12,1; 15,4; 16,20; 17,4; 18,9; etab.) txandatuz doaz Dt-an arbasoei egindako agintzaria (ik. 1,8 oh.) adierazten dutenekin. ederra zela adierazi ziguten.#lurralde ederra 1,35; 3,25; 4,21; 6,18; 8,7; 9,6 11,17; Zen 14,7; Jos 23,13.
Herria errebelatu
(Zen 13,28—14,19)
26«Zuek, ordea, ez zenuten igo nahi izan, baizik eta Jaunaren zeuen Jainkoaren esana desobeditu 27eta etxoletan marmarrean hasi zineten, esanez: Gorrotoa digulako atera gaitu Jaunak Egiptotik, amortarren esku utzi eta suntsitzeko. 28Nora joko dugu orain? Mandatariek adore gabe utzi gaituzte esanez, hango jendea gu baino handiagoa eta indartsuagoa dela, hiriak handiak, zerurainoko harresiz inguratuak, eta Anak erraldoiaren ondorengoak#1,28 Anaken ondorengoak: Ik. Zen 13,22 oh. ere ikusi dituztela.#Anaken ondorengoak 9,1-2; Zen 13,22.28; Jos 14,12. Ik. 2,10-11.20-21.
29«Nik esan nizuen: Ez ikaratu! Ez izan haien beldur!#Ez izan etsaien beldur! 1,21; 3,22; 7,18.21; 20,1-4; 31,6.8; Jos 1,9; 8,1; 10,8. 30Jauna zeuen Jainkoa aurretik doakizue eta zuen alde borrokatuko da, Egipton zuen begi-bistan egin zuen bezala;#Jauna zuen alde borrokatu 3,22+. Egipton egin zuen bezala 29,1-2. 31basamortuan ere ikusi ahal izan duzue nola Jaunak zeuen Jainkoak, aitak bere haurra bezala, ekarri zaituzten honaino bide guztian zehar.#Jaunak Israel eraman Os 11,3-4; Eg 13,18. aitak semea bezala Ir 4,22+; Is 63,16; Jr 31,9.
32«Hala eta guztiz ere, ez zineten Jaunarengan zeuen Jainkoarengan fidatu, 33etxolatzeko lekua zuei aurkitzeko, bera bidean aurretik zihoakizuen arren, gauez suaren bidez bidea argituz, eta egunez lainoaren bidez gidatuz.#lainoa Ir 13,21+.
Jaunak israeldarrak zigortu
(Zen 14,20-35)
34«Aditu zituen Jaunak zuen marmarioak eta, sumindurik, honela egin zuen zin: 35Belaunaldi gaizto honetako gizaseme batek ere ez du ikusiko zuen arbasoei zin eginez agindutako lurralde ederra,#Egiptotik ateratako belaunaldia 2,14; Zen 14,21-23.29-30; Sal 95,10-11. arbasoei agindutako lurraldea 1,8; 6,10; 7,13; 8,1; 9,5; 10,11, etab.; 31,20; 34,4; Has 12,7+. 36Jefuneren seme Kalebek izan ezik: honek, bai, ikusiko du, eta berari eta beraren ondorengoei emango diet ikertzen ibili den lurraldea, guztiz leiala izan baitzait.#Kaleb eta ondorengoak Zen 14,24+.
37«Zuen erruz, nirekin ere haserretu egin zen Jauna, eta esan zidan: Zu zeu ere ez zara lurralde horretan sartuko.#Jauna Moisesekin haserretu 3,26; 4,21; 32,50-52. Ik. Zen 20,12. 38Nunen seme Josue, zure laguntzailea, izango da sartuko dena. Emaiozu adore, berak eskuratuko baitio lurraldea Israel herriari.#Josue 3,21.28; 31,7-8; 34,9; Zen 27,18-23; Jos 1,1-2. 39Zuen seme-alabak, gatibu eroriko zirela zeniotenak, ongia eta gaizkia bereizteko gai ez diren haurrak, sartuko dira lurraldean: horiei emango diet eta bertako jabe izango dira.#gatibu eroriko zirela zeniotenak Zen 14,3. 40Zuei dagokizuenez, egin bira eta jo basamorturantz, Itsaso Gorrirantz#1,40 Itsaso Gorria: Ik. Zen 14,25 eta oh..#jo basamorturantz Zen 14,25.
Amortarrek israeldar errebeldeak garaitu
(Zen 14,40-45)
41«Zuek erantzun zenidaten: “Bekatu egin dugu Jaunaren aurka! Baina orain borroka egingo dugu, Jaunak geure Jainkoak agindu digun bezala”. Eta guztiok armak hartu zenituzten, mendira aise igoko zinetelakoan. 42Baina Jaunak esan zidan: Agindu ez igotzeko borrokara, ni ez bainago beraiekin. Etsaiek hondatu egingo dituzte.
43«Esan nizuen arren, ezentzun egin zenidaten. Desobeditu egin zenioten Jaunari eta, zeuen ausarkerian, mendira igo zineten. 44Orduan, mendialdean bizi ziren amortarrek, bidera irten eta erle-piloak bezala pertsegituz, garaitu egin zintuzteten Seirtik Hormaraino. 45Itzuleran, negar egin zenuten Jaunaren aurrean, baina ez zizuen aditu, ez jaramonik egin. 46Horregatik gelditu zineten hainbeste denbora Kadexen bizitzen.
Currently Selected:
DEUTERONOMIOA 1: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso