HASIERA 6
6
Uholdea (6,1—9,17)
Gizakien gaiztakeria
1Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten. 2Jainkoaren semeek#6,2 Jainkoaren semeek: Agian, botere kosmikoak adierazten ditu, paganoek jainkotzat hartzen zituztenak; Bibliak, ordea, egiazko Jainkoaren eskumende eta beroni menderaturik aurkezten dizkigu (ik. Sal 29,1; 89,7; Jb 1,6; 2,1; 38,7)., gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.
3Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa#6,3 haragi hutsekoa: Hau da, ahuleziak jotako izakia. denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».#neure bizi-arnasa 2,7+. haragi hutsekoa Jn 3,5-6. bizitzari muga jarri Si 17,2.
4Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak#6,4 erraldoiak: Zen 13,33ak dioenez, ba omen ziren garaiera handiko gizakiak Hebron aldean, Palestina hegoaldean. munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.#erraldoiak Zen 13,32-33; Dt 2,10; Si 16,7; Ba 3,26-28.
5Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.#gaiztakeria handitu 6,11-13; 18,20; Jr 5,1-6; 6,28; Jon 1,2; Sal 14,2-3. txarrera jo 6,11-12; 8,21. 6Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,#Jauna damutu Ir 32,12-14; 1 Sm 15,11.35; Jr 18,8-10. 7esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».
8Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.#Jaunak begiko izan 18,3; 19,19; Ir 33,12-17; 34,9; Lk 1,30.
Noek ontzia egin
9Hona hemen Noeren historia.
Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.#Noe Si 44,17-18; Heb 11,7; 2 P 2,5. gizon zuzena 7,1; Ez 14,14.20; Jkd 10,4. 10Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.
11Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen, 12den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, 13esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.
14«Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez#6,14 erretxina-egurrez: Itzulpen hipotetikoa, hebreerazko hitzaren esanahia ezezaguna baita.. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik. 15Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora. 16Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu#6,16 Tx.eko testua iluna da jatorrizkoan..
17«Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira.#uholdea bidali Jkd 10,4; Mt 24,37-39; 2 P 2,5. 18Baina zurekin ituna eginen dut.
«Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere emazteekin.#Noerekin ituna 9,9-11. 19Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten. 20Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten. 21Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen».
22Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.
دیاریکراوەکانی ئێستا:
HASIERA 6: EAB
بەرچاوکردن
هاوبەشی بکە
لەبەرگرتنەوە
دەتەوێت هایلایتەکانت بپارێزرێت لەناو ئامێرەکانتدا> ? داخڵ ببە
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso