YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 18

18
Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?
(Mk 9,33-37; Lk 9,46-48)
1Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten:
—Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?#Nor handiena Lk 22,24-27. Ik. 20,26+.
2Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk, 3esan zien:
—Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.#haurrak eta Jainkoaren erreinua 19,14; Mk 10,15; Lk 18,17. erreinuan sartu 5,20+. 4Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. 5Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.#onartu 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20.
«Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak!»
(Mk 9,42-48; Lk 17,1-2)
6«Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak#18,6 galbidean jartzen duenak: H.h., eskandalizatzen duenak; ik. Mk 6,3 oh. Ondorengo tx.etan, 10a arte, galbide = eskandalu, galbidean jarri = eskandalizatu., #galbidean jarri 5,29+, hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute. 7Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak!
8«Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtia izan baino.#Zeure eskua, begia 5,29-30. betiko bizitza 7,14; 19,16.29; 25,46. 9Eta zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera eta bota; hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtia izan baino.
10«Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe.#hauen aingeruak Eg 12,15; Heb 1,14. ( 11#18,11 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gizonaren Semea galdurik zegoena salbatzera etorri zen.).
Ardi galduaren parabola
(Lk 15,3-7)
12«Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez ote da, beste laurogeita hemeretziak mendian utzirik, galduaren bila joango?#ardi bat galtzen bazaio Ez 34,4.16. 13Eta aurkitzen badu —benetan esaten dizuet—, poz handiagoa hartzen du harekin, galdu ez diren beste laurogeita hemeretziekin baino. 14Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako inor galtzerik.
Senide artean: bekatua, barkamena, otoitza
(Lk 17,3)
15«Zure senide batek bekatu egiten badu#18,15 bekatu egiten badu: Eskuizkribu askok zure kontra eransten dute., zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.#bakarrean zentzarazi Lb 19,17; Ez 33,7-9. 16Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.#auzi oro… Dt 19,15 (Jn 8,16-17; 2 Ko 13,1; 1 Tm 5,19; Heb 10,28). 17Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.#elkartea 16,18+.
18«Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.#lotu, askatu 16,19+.
19«Beste hau ere esaten dizuet: Zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko nire Aitak.#Jainkoari eskatu 7,7-11; 21,22; Mk 11,24; Jn 14,13-14; 15,7; 16,23; St 1,5; 1 Jn 3,22; 5,14-15. 20Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean».#han nago ni 28,20; Jn 14,23.
Barkatu ez zuen zerbitzariaren parabola
21Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:
—Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?
22Jesusek erantzun zion:
—Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz#18,22 zazpi milatan zazpi aldiz: H.h., hirurogeita hamarretan zazpi aldiz; nolanahi ere, esamoldeak azkenik gabe esan nahi du..
23«Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. 24Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko#18,24 milioi asko: H.h., hamar mila talentu; 300 mila euro inguruko dirutza, morroiak inola ere ordaindu ezinezkoa. zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. 25Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko. 26Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”. 27Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.
28«Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat#18,28 diru pixka bat: H.h., ehun denario; 600 euro inguru. Gutxi ez izan arren ere, hutsa da, morroiak nagusiari zor zizkion milioien aldean. zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”. 29Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko diat”. 30Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.
31«Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. 32Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako. 33Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?” 34Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.
35«Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue».#barkatu, Jainkoak barkatzeko 6,14-15; Mk 11,25; Ef 4,32; Kol 3,13.

Currently Selected:

MATEO 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in