LEBITARRENA 4
4
Barkamen-oparia
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:#Barkamen-oparia 6,17-23; Zen 15,22-29. 2«Esan israeldarrei: Norbaitek oharkabean bekatu egiten badu, Jaunak debekatua duen zerbait eginez, xedapen hauek beteko dituzue:
Apaiz nagusiarena
3«Bekatu egin duena apaiz nagusia#4,3 apaiz nagusia: H.h., apaiz gantzutua. bada, horrela herri osoa errudun bihurtuz, zekor akats gabea eskainiko dio Jaunari, bekatuaren barkamen-oparitzat. 4Jaunaren aurrera eramango du zekorra, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du. 5Apaiz nagusiak, zekorraren odoletik pixka bat harturik, elkarketa-etxolara eramango du, 6eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.#santutegi aurreko errezela Ir 26,31+. 7Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen intsentsu usaintsuaren aldare-ertzeko adarrak#4,7 aldare-ertzeko adarrak: Ik. Ir 27,2 oh. igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.#intsentsu usaintsuaren aldarea Ir 30,1+. erre-oparien aldarea Ir 27,1+. 8Ondoren, barkamen-opariko zekorrari gantz guztia kenduko dio: heste inguru eta gaineko gantza, 9giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik, 10elkartasun-opariko zekorrarekin bezala, erre egingo du apaizak erre-oparien aldarean. 11Azkenik, zekorretik gelditzen dena —larrua eta haragia, burua, hankak eta hesteak— 12kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera#4,12 leku garbi batera: Leku garbi edo kutsatu gabea, kanpalekutik at zegoena, aldarean eskainia erabat erretzeko bereiz utzia, eta eginkizun horretarako bakarrik erabiltzen zena., gantzen errautsa botatzen den lekura, alegia, eta su-egurraren gainean erreko; errauts-lekuan erreko da.#kanpalekutik atera Heb 13,11-13.
Elkartearena
13«Jaunak debekatua duen zerbait eginez, oharkabean bekatu egiten duena israeldarren elkarte osoa bada, errudun bihurtzen da, nahiz eta ezjakinean egin. 14Egin duen bekatuaz jabetzean, elkarte osoak zekorra eskainiko du barkamen-oparitzat. Elkarketa-etxolara eramango du, 15eta elkarteko arduradunek, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo dute Jaunaren aurrean. 16Apaiz nagusiak zekorraren odoletik pixka bat elkarketa-etxolara eramango du, 17eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean. 18Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko. 19Gantz guztia kenduko dio zekorrari eta aldarean erreko, 20zekor honekin ere beste barkamen-opariko zekorrarekin egindakoa bera eginez. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du elkarteak bekatua.#bekatuaren barkamen-ohikunea 6,23; 8,34; 9,7; 16,1-34; Zen 15,22-29; Ez 45,15.17; 2 Kro 29,24. 21Gero, kanpalekutik atera egingo du zekorra eta lehenengo zekorra bezala erre. Elkartearen bekatuaren barkamen-oparia da hau.
Buruzagiarena
22«Jaunak debekatua duen zerbait eginez, buruzagiren batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da. 23Egin duen bekatuaz jabetzean, aker akats gabea eramango du oparitzat. 24Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du Jaunaren aurrean, erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian. Barkamen-oparia da hau. 25Gero, apaizak, akerraren odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko. 26Gantz guztiak aldarean erreko ditu, elkartasun-oparigaien gantzak bezala. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du buruzagiak bekatua.
Herritar arruntarena
27«Jaunak debekatua duen zerbait eginez, herritar arrunt batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da. 28Egin duen bekatuaz jabetzean, ahuntz akats gabea eramango du barkamen-oparitzat. 29Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian. 30Gero, apaizak, ahuntzaren odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko. 31Gantz guztiak kenduko dizkio ahuntzari, elkartasun-oparigaiei bezala, eta aldarean erreko, Jaunak atseginez onartzen duen opari gisa. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du herritarrak bekatua.
32«Bekatuaren barkamen-oparitzat arkumea badakar, akats gabea eta emea izango da. 33Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian. 34Gero, apaizak, arkumearen odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko. 35Gantz guztiak kenduko dizkio, elkartasun-opariko arkumeari bezala, eta aldarean erreko, Jaunaren ohorez erretako opariekin batera. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du herritarrak bekatua.
Currently Selected:
LEBITARRENA 4: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso