EPAILEAK 2
2
Jaunak Israel herriaren jokaera gaitzetsi
1Jaunaren aingeruak Gilgaldik Bokimera igo eta esan zion herriari: «Egiptotik irtenarazi zaituztet eta zeuen gurasoei zin eginez hitzemaniko lurraldera sartu#2,1 Gilgal: Hau izan zen hitzemaniko lurraldean israeldarrek hartu zuten lehenbiziko tokia (ik. Jos 4,19). gurasoei… sartu: Abrahami, Isaaki eta Jakobi lurralde bat emateko agintzaria (ik. Has 12,2; Ir 2,24; Dt 1,7; Jos 1,2) Jainkoak bete zuela baietsi nahi du Epaileak liburuak.. Esana nizuen: “Ez dut sekula hautsiko zuekin egin dudan ituna;#Jaunaren aingerua 6,11; Has 16,7. Egiptotik irtenarazi zaituztet Lb 11,45; 1 Sm 8,8; Am 2,10; Sal 81,11. Ik. Zen 32,11; Ep 19,30; Jr 2,6; Os 12,14. hitzemaniko lurraldera Dt 26,3; 34,4; Jos 1,6. itun hautsezina Lb 26,44; Jr 14,21; 33,20-21; Sal 89,35. 2eta zuek ez duzue inolako itunik egingo lurralde honetako jendearekin, baizik eta haien aldareak desegingo dituzue”. Zuek, aldiz, nire esana aditu beharrean, zer egin duzue?#ez duzue itunik egingo… jendearekin Ir 23,32; 34,12; Dt 7,2. haien aldareak desegin Ir 34,13; Dt 7,5; 12,3. ez duzue aditu nire esana 6,10. 3Beraz, hau diotsuet: Ez ditut jende horiek botako zuen aurretik; ondoan izanen dituzue eta beraien jainkoak tranpa gertatuko dira zuentzat».#ondoan izanen dituzue Jos 23,13. tranpa gertatuko 8,27; Ir 23,33; 34,12; Dt 7,16.
4Jaunaren aingeruak israeldarrei esandako hitzok entzutean, herri osoak negarrari eman zion uluka. 5Horregatik, toki hari Bokim deitu zioten, hau da, «Negartiak»#2,5 Bokim… «Negartiak»: Toki haren izenak eta negar egin aditzak kontsonante berberak dituzte hebreeraz; horregatik, hitz-jokoa egiten du idazleak.. Gero, opariak eskaini zizkioten bertan Jaunari.
Josueren heriotza
(Jos 24,28-31)
6Josuek bidali egin zuen herria, eta israeldarrak nor bere lurraldearen jabetza hartzera joan ziren.#Josuek herria bidali Jos 24,28.
7Josue bizi izan zen bitartean, israeldarrek Jauna gurtu zuten; Josue hil ondoren bizirik jarraitu eta Jaunak Israelen alde eginiko egintza handiak ikusiak zituzten arduradunak bizi izan ziren bitartean ere bai.#Josue bizi bitartean herria leial Jos 24,31. 8Ehun eta hamar urte zituelarik hil zen Josue, Nunen semea, Jaunaren zerbitzaria.#Josueren heriotza Jos 24,29+. 9Beraren jabegoa zen lurraldean ehortzi zuten, Timnat-Heres#2,9 Timnat-Heres: Jos 24,30ean hiri honi Timnat-Serah deritza. hirian, Efraimgo mendialdean, Gaax mendiaren iparraldera.
10Hil zen, ordea, orduko belaunaldi hura ere, eta ondoren etorritako belaunaldiak ez zuen ezagutu Jauna, ezta Jaunak Israelen alde egina ere.#Jauna ezagutu ez Dt 11,2.
Israel herriak Jauna baztertu
11Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten israeldarrek, Baal sasijainkoaren idoloak#2,11 Baal sasijainkoa: Ekaitzaren jainko kanaandarraren izena. Hitz horrek jatorriz Jauna esan nahi du. Kanaango hiri bakoitzak bere Baal jainkoa ohoratzen zuen; horregatik aipatzen dira idoloak. Israeldarrek ere maiz ohoratzen zuten Baal sasijainkoa, eguzkiaren eta ernalkuntzaren jauna, K.a. VIII. mendean Oseas profetak salatzen duen bezala. gurtuz.#bekatua, zigorra, damua, askakuntza 2 Erg 13,2-5.#Jaunari atsegin ez zaiona egin Dt 4,25+. 12Egiptotik atera zituen Jauna, beren arbasoen Jainkoa, baztertu eta inguruan bizi ziren herrien sasijainkoen ondoren joan ziren, berauen aitzinean ahuspeztuz; horrela, Jauna haserrarazi egin zuten.#Jauna baztertu Jr 2,13+. sasijainkoen ondoren joan Jr 7,19+. Ik. Ir 20,3+. 13Beraz, Jauna baztertu eta Baal eta Astarteren#2,13 Astarte: Amodioaren eta ernalkuntzaren jainkosa; oso hedatua zegoen harekiko kultua Ekialde Hurbilean. idoloak gurtu zituzten.#Baal eta Astarte 3,7; 10,6; 1 Sm 12,10.
14Jaunak, Israelen kontra biziki haserreturik, lapurren esku utzi zituen, eta hauek lapurretan egin zieten. Inguruko etsaien esku ere utzi zituen; horregatik, israeldarrek ezin izan zioten eutsi etsaien aurrean.#Jauna haserretu Zen 25,3; Dt 7,4; Jos 22,20; 2 Sm 24,1; Is 5,25; Jr 4,8. Ik. Ef 5,6. lapurren esku utzi 3,8; 4,2; 10,7; Dt 32,30; 1 Sm 12,9; Is 50,1; 52,3; Sal 44,13. 15Borrokara joatean, beti galduan ateratzen ziren, beren kontra baitzuten Jauna, beronek zin eginez esana zien bezala. Israeldarrak geroz eta estuago zeuden.#zin eginez esana Dt 28,15-46.
16Orduan, buruzagiak#2,16 buruzagiak: Hebreerazko xofetim hitzak berez epaileak esan nahi du, baina Jainkoaren eraginez ziharduten gizon haiek epaile baino gehiago buruzagi ziren. sorrarazi zituen Jaunak eta haiek libratu zituzten israeldarrak lapurrengandik. 17Baina israeldarrak, buruzagi haiei aditu ordez, desleial izan ziren Jainkoarekiko eta sasijainkoak gurtu zituzten, berauen aurrean ahuspeztuz. Berehala okertu ziren gurasoen bidetik; hauek bai aditu zituztela Jaunaren aginduak! Baina ondorengoek ez zuten berdin jokatu.#sasijainkoak gurtu Os 1,2+. gurasoen bidetik okertu Jr 6,16.
18Buruzagiren bat sorrarazten zuenean, bizitza osoan laguntzen zion Jaunak; horrela, beren etsaiengandik salbatu egiten zituen israeldarrak. Izan ere, hunkitu egiten zen haietaz Jauna, beren menderatzaile eta laidoztatzaileen azpian egiten zituzten negarrengatik. 19Buruzagia hiltzean, ordea, berriro gaiztotzen ziren israeldarrak, beren gurasoak baino gehiago gaiztotu ere. Sasijainkoetara jo eta gurtu egiten zituzten, berauen aitzinean ahuspeztuz. Ez zituzten aldatzen beren jarduera gaizto eta jokabide setatsuak.
20Orduan, Jaunak, Israelen kontra biziki haserreturik, esan zuen: «Herri honek hautsi egin du gurasoekin egin nuen ituna eta ez du aintzat hartu nire esana.#Jauna haserretu 2,14+. ituna hautsi Dt 17,2; Jos 7,11; 23,16; 2 Erg 18,12; Os 6,7. 21Beraz, nik ere ez dut botako beraren aurretik Josuek, hiltzean, utzi zituen jentil-herri horietariko bat ere».#jentil-herriak bota ez Dt 4,38+.
22Izan ere, herri haietaz baliatu nahi izan zuen Jaunak Israel probatzeko eta, gurasoen erara, Jaunaren bideetan zebilen ala ez ikusteko.#israeldarrak probatuak Ir 15,25; 16,4; 20,20; Dt 8,2; Is 48,10; Jr 9,6; Sal 81,8. 23Horra, bada, zergatik utzi zien Jaunak jentil-herri haiei bertan bizitzen, lurralde hartatik berehala egotzi gabe eta Josueren menpe jarri gabe.#eskuratu gabeko lurraldea Jos 13,1-6.
Currently Selected:
EPAILEAK 2: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso