YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 6

6
Sasikultuetako gurtzaileen aurka
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, begira Israelgo mendietarantz#6,2 mendietarantz: Mendi-muinoetan kokatzen ziren maiz idolatriazko kultu-lekuak (ik. Dt 12,2). eta hitz egin nire izenean berorien aurka. 3Esan Israelgo mendiei entzuteko nik, Jainko Jaunak, mendi, muino, ibar eta haranei adierazten diedan mezua: Horra, gerra sorraraziko dut zuen sasikultu-lekuak hondatzeko.#mendi, muino… 20,28-29; Dt 12,2; Jr 3,6; Os 4,13-14. 4Zuen aldareak suntsitu eta intsentsua erretzeko ontziak apurtuko dituzte. Zuen gurtzaileak hilik eroraraziko ditut idoloen aurrean. 5Israeldarren gorpuak idoloen aurrean botako ditut, eta haien hezurrak aldareen inguruan sakabanatuko#6,5 hezurrak aldareen inguruan sakabanatuko: Horrela, kultu-lekuak profanaturik gelditzen dira eta, era berean, idoloen ezina adierazten da, ez baitira gauza beren gurtzaileak heriotza gaitzesgarritik libratzeko (ik. 13. tx.).. 6Bizileku dituzuen hiri guztiak hondaturik geldituko dira eta sasikultu-lekuak suntsituta, zuen aldareak hondaturik eta birrinduta, idoloak apurturik eta ezereztuta, intsentsua erretzeko ontziak txikiturik eta zuek egindako dena deseginda. 7Zuetako asko hilda erortzean, orduan jakingo duzue ni naizela Jauna#6,7 orduan jakingo duzue ni naizela Jauna: 6,7tik 39,28ra, hirurogeiren bat aldiz errepikatzen da esamolde hau Ezekielen liburuan. Bere egintzen bidez agertzen du Jainkoak bere izate misteriotsua (ik. Ir 6,7; 7,5, etab.). Salbatzeko nahiz zigortzeko indartsu den Jaunak bere ekintzaren bidez eramango ditu Israel eta herri guztiak bera dela Jaun bakarra, giza historiaren nagusia, aitortzera..#orduan jakingo ni naizela Jauna 6,10… ; 7,4… ; 11,10-12; 12,15.20; 13,9; 20,42.44; 33,29; 34,27; 39,28; Ir 6,7; 16,12; 29,46. Ik. 12,16+. 8Baina batzuk bizirik utziko dizkizuet: gerrari ihes egin eta beste nazio eta herrialdeetan sakabanatuko direnak. 9Eta bizirik gelditutako horiek nitaz oroituko dira erbesteratuak egongo diren nazioetan; gogoan izango dute nola sufriarazi nien beren desleialkeriagatik, bihotzak niregandik aldendu eta idoloetara jo zutelako. Beren buruen nazka izango dute egindako gaiztakeriengatik, beren idolatria higuingarriagatik.#nitaz oroituko dira Lb 26,40-41; Dt 30,1-3. 10Orduan jakingo dute ni naizela Jauna eta ez niela alferrik hitz egin zoritxar hau iragartzean».
11Hau dio Jainko Jaunak: «Egin txalo eta dantza! Zoriondu Israel herria bere jokabide guztiz higuingarriagatik! Gerraz, gosez eta izurriz eroriko dira. 12Urruti dagoena izurriz hilko da, hurbilekoa gerraz, eta gainerakoak —setiatuak— gosez#6,12 izurria, gerra eta gosea: Jaunak herria zigortzeko erabiltzen dituen ohiko hiru izurriteak; Jeremiasen liburuan ere oso sarritan azaltzen dira (ik. Jr 14,12 eta err.ak)., neure sumina zeharo hustuko baitut haien gain. 13Orduan jakingo dute ni naizela Jauna, haien hildakoak beren idoloen artean, aldare inguruetan, geldituko direnean: muino-tontor eta mendi-gailurretan, zuhaitz handi eta arte hostotsuen azpian, beren idoloei opari atsegingarriak eskaintzen dizkieten leku guztietan.#zuhaitz handi Jr 2,20+. 14Beraien aurka eskua luzatu eta bizileku duten lurralde hau hondamendi eta eremu bihurtuko dut, basamortutik Diblaraino#6,14 Diblaraino: Seguruen, Riblaraino irakurri behar da. Ribla-k (ik. 1 Erg 8,65 eta Jr 39,5 oh.) Palestinako iparraldeko muga adierazten du eta basamortuak hegoaldekoa.. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

Currently Selected:

EZEKIEL 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in