DANIEL 2
2
Nabukodonosorren lehen ametsa
1Gau batez, bere erregealdiko bigarren urtean, amets egin zuen Nabukodonosorrek. Erabat urduri utzi zuen ametsak, eta ezin izan zuen loak hartu.#Erabat urduri 4,2; 5,9; 7,28; Has 41,8. 2Orduan, azti, igarle eta astrologoei#2,2 astrologoei: Lau izen azaltzen dira jatorrizkoan etorkizuna igartzeko gaitasuna duten jakitunak adierazteko; hitz bakoitzaren esanahi zehatza ez da ongi ezagutzen (ik. 2,27). dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.#azti, igarle… 2,27; 4,4; 5,7; Has 41,8. 3Erregeagana aurkeztu zirenean, honek esan zien:
—Amets egin dut, eta oso urduri nago esanahia jakin nahiz.
4Erantzun zioten aztiek erregeari:
—Bizi zaitez luzaroan#2,4 erregeari: Ondoren, arameera hitza dakar testuak, hebreeratik arameerara pasatzen den puntua adierazteko ezarria segur aski. 2,4—7,28 bitarteko zatia arameeraz idatzia dago. Arameera Ekialde Erdiko nazioarteko hizkuntza izan zen K.a. VIII. mendeaz gero (ik. 2 Erg 18,26). Bizi zaitez luzaroan: Pertsiar garaian agur egiteko formula arrunta., errege jauna! Kontaguzu ametsa zeure zerbitzarioi eta azalduko dizugu esanahia.#Bizi zaitez luzaro 3,9; 5,10; 6,7.22; Ne 2,3.
5Erregeak esan zien:
—Erabaki hau hartu dut: ametsa eta beronen esanahia argitzen eta azaltzen ez badizkidazue, txiki-txiki egingo zaituztet eta zuen etxeak zabortegi bihurtuko. 6Argitzen eta azaltzen badizkidazue, ordea, emaitzez, erregaluz eta ohorez beteko zaituztet. Azaldu, beraz, ametsa eta beronen esanahia.
7Aztiek, berriro ere, erregeari:
—Errege jauna, kontaguzu zer amets egin duzun eta azalduko dizugu esanahia.
8Baina erregeak:
—Badakit luzatu nahirik zabiltzatela, nire erabakien berri badakizuelako. 9Ametsa argitzen ez badidazue, zori bera izango duzue guztiok. Bat etorri zarete niri hitz zuri eta gezurrezkoak esateko, egoera aldatu zain. Esadazue berehala zein izan den ametsa. Horrela jakingo dut ametsaren esanahia ere azaltzeko gai zareten ala ez.
10Aztiek erantzun zioten:
—Errege jauna, ez dago munduan gizonik eskatzen duzuna egin dezakeenik. Inongo erregek, handiena eta ahaltsuena izanik ere, ez dio inoiz antzeko gauzarik eskatu igarle edo azti bati. 11Gehiegizkoa da eskatzen duzuna: ezin dizu inork erantzunik eman, jainkoek izan ezik; baina jainkoak ez dira gizonen artean bizi.#jainkoek izan ezik 2,28; Has 41,16.
12Orduan, erregea haserre gorritan jarri zen, eta Babiloniako jakitun#2,12 jakitun: Etorkizuna asmatzen adituak diren guztiak biltzen ditu hitzak. guztiak hiltzeko agindu zuen. 13Agindua aldarrikatu zelarik, Danielen eta honen lagunen bila ere joan ziren.
Jainkoak Danieli erregearen ametsa adierazi
14Ariok, erregearen guardiaburua, prest zegoen jakitunak hiltzen hasteko. Orduan, Danielek Ariokengana jo eta zentzuz hitz egin zion. 15Erregeak hain epai gogorra zergatik eman zuen galdetzean, arrazoia azaldu zion Ariokek. 16Daniel berehala joan zen erregeagana, eta denbora pixka bat emateko erregutu zion, ametsaren esanahia azaldu ahal izateko.
17Gero, etxera itzuli eta gertatuaren berri eman zien bere lagun Hananias, Mixael eta Azariasi; 18zeruko Jainkoari laguntza eskatzeko esan zien, misterioa#2,18 misterioa: Ezkutu eta isileko zerbait adierazten du zuzenean; baina zeharbidez munduari buruzko Jaunaren asmoa ere adierazten du, historian zehar burutzen duena, alegia (ik. 2,22.28). argitu ahal izateko, Babiloniako beste jakitunekin batera hil ez zitzaten.#zeruko Jainkoa 2,37.44; Has 24,7; Esd 1,2; 5,11; Jdt 5,8. 19Gau hartan, ordea, ikuskari baten bidez misterioa argitu zion Jainkoak Danieli. Orduan, honela goretsi zuen Danielek Jainkoa:#gauez ikuskari bidez 7,2.7; Has 46,2.
20«Bedeinkatua Jainkoa betikotasunean,
bereak baititu
jakinduria eta ahalmena!
21Berak aldatzen ditu
urtaroak eta garaiak;
berak jartzen eta kentzen erregeak;
berak ematen jakinduria jakintsuei
eta ezaguera burutsuei.#urtaroak eta garaiak 7,12; Eg 1,7.
22Berak azaltzen ditu
gauza sakon eta gordeak;
berak ezagutzen ilunpetan dagoena,
argiz inguratua baitago.#gauza gordeak azaltzen Sal 139,11-12; Jb 12,22. argiz inguratua 1 Tm 6,16.
23Eskerrak zuri, gorespen zuri,
gure arbasoen aita,
jakinduria eta ahalmena
eman baitizkidazu!
Entzun duzu gure eskabidea
eta ezagutarazi diguzu
erregearen kezka».
Danielek erregearen ametsa azaldu
24Ondoren, Daniel, Babiloniako jakitunak hiltzeko erregearen agindua hartua zuen Ariokengana joan zen, esanez: «Ez hil Babiloniako jakitunik! Aurkez nazazu erregeagana, neuk argituko baitiot ametsa».
25Ariokek berehala eraman zuen Daniel erregeagana, eta esan zion honi: «Jauna, ametsaren esanahia azalduko omen dizun gizon bat aurkitu dut Judatik erbesteratuen artean».
26Orduan, galdetu zion erregeak Danieli, Beltxatzar ere deituari:
—Egia al da ametsa argitu eta esanahia azalduko didazula?#Beltxatzar ere deitua 1,7.
27Danielek erantzun:
—Errege jauna, ez dago jakitunik, ez aztirik, ez igarlerik edo astrologorik ametsaren misterioa azal diezazukeenik. 28Bada, ostera, zeruan misterioak azaltzen dituen Jainkoa. Honexek jakinaraziko dizu, Nabukodonosor errege, gerora gertatuko dena. Hona, bada, lo zeundela ametsetan ikusi zenuena:#misterioak azaltzen dituen Jainkoa 1 Ko 2,10-11. 29Ohean etorkizunaz pentsatzen hasi zinen, eta misterioak argitzen dituen Jainkoak zer gertatuko den eman dizu aditzera. 30Niri dagokidanez, ez zait misterioa adierazi beste inor baino jakitunago naizelako, errege jaunari ametsaren esanahia azaltzeko baizik, eta bere barne-gogoetak argitzeko.
31«Hauxe da ikusi duzuna, errege jauna: Irudi erraldoi bat zegoen, guztiz distiratsua eta itxura beldurgarrikoa. 32Irudiaren burua urre finezkoa zen; bularra eta besoak zilarrezkoak; sabela eta izterrak brontzezkoak; 33hankak burdinazkoak; oinak, berriz, burdinazko eta buztinezkoak. 34Zu hari begira zeundela, harri bat atera zen menditik#2,34 menditik: Hitza ez da jatorrizkoan azaltzen; grekozko itzulpenaren eta 45. tx.aren arabera ezarria., inork ere bultzatu gabe, eta irudiaren burdinazko eta buztinezko oinak jo eta txiki-txiki egin zituen. 35Une berean, burdina eta buztina ez ezik, brontzea, zilarra eta urrea ere hauts eginda gelditu ziren, eta haizeak eraman zituen, udan larraineko lastoa bezala, arrastorik ere utzi gabe. Bitartean, irudia jo zuen harria mendi handi bilakatu zen, eta mundu osoa bete zuen. 36Horixe izan da zure ametsa, errege jauna. Orain, ametsaren esanahia azalduko dizut.
37«Zeu zara denetan erregerik handiena. Zeuri eman dizkizu zeruko Jainkoak erregetza, agintea, ahalmena eta ohorea; 38zure menpe utzi ditu gizon-emakumeak, piztiak eta hegaztiak, nonahi bizi direla ere; guztien nagusi egin zaitu. Urrezko burua zeu zara!#dena zure mende Jr 27,6; Jdt 11,7. 39Zure ondoren, beste erreinu bat sortuko da, zurea baino txikiagoa. Gero hirugarren bat, brontzezkoa, mundu osoa menderatuko duena. 40Laugarren erreinu bat ere izango da, burdina bezain gogorra; nola burdinak dena puskatu eta apurtzen duen, hala puskatu eta apurtuko ditu hark beste erreinuak#2,40 erreinuak: Irudia osatzen duten metalek —gero eta balio txikiagokoak— Ekialdeko historiako erreinuak adierazten dituzte: Babilonia, Media, Pertsia eta Greziako Alexandro Handiaren inperioak. Hau Egiptoko lagiden eta Siriako seleukotarren artean banatuko zen (ik. 2,41)..#Laugarren erreinu bat 7,23-25; 8,5.21; 11,3.
41«Ikusi duzunez, oinak eta behatzak burdinazkoak eta zeramika-buztinezkoak ziren; erreinua zatitua izango dela esan nahi du horrek. Izango du, bai, burdinaren gogortasunik ere, burdina buztinarekin nahasia baitago, ikusi duzun bezala. 42Burdinaz eta buztinez egindako oinetako behatzek hauxe esan nahi dute: aldi berean indartsua eta ahula izango dela erreinua. 43Eta burdina buztinarekin nahasia ikusteak beste hau ere adierazten du: ezkontzaz batuko direla#2,43 ezkontzaz batuko direla: H.h., giza haziaren bitartez nahasiko direla beren artean; Siriako eta Egiptoko erregeek ezkontza bidez lortu nahi izan zituzten elkartasun politikoak adierazten dira (ik. 11,6.17). erreinu horietako erregeak, baina ez dutela batasun iraunkorrik lortuko, burdinak eta buztinak elkarrekin bat egiten ez duten bezala.
44«Errege horien garaian, erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak: ez dute inoiz ere hondatuko eta haren agintea ez da beste herri baten eskuetara aldatuko. Beste guztiak suntsitu eta desagerturik ere, erreinu horrek betiko iraungo du.#beti iraungo duen erreinua 3,33; 4,31; 7,14; 2 Sm 7,16; Lk 1,33. 45Horixe esan nahi du, inork ere bultzatu gabe, menditik atera eta buztina, burdina, brontzea, zilarra eta urrea txikitzen ikusi duzun harriak. Horrela, errege, gerora gertatuko dena jakinarazi dizu Jainko handiak. Egia da ametsa, eta sinesgarria eman dizudan azalpena».
46Orduan, Nabukodonosor erregeak, lurreraino ahuspezturik, ohore eman zion Danieli, eta opariak eta intsentsua eskaintzeko agindu zuen. 47Gero, esan zion:
—Egiaz jainko guztietan handiena da zuen Jainkoa; erregeen jaun da eta misterioen agertzaile, gauza izan baitzara zu misterioa niri agertzeko.#jainkoen Jainko, erregeen jaun 11,36; Dt 10,17; Dn gr 3,90; 1 Tm 6,15; Ap 17,14.
48Berehala, ohore handiz eta erregalu ederrez bete zuen erregeak Daniel; Babilonia eskualdeko gobernari egin zuen eta erreinuko jakitun guztien buru goren.
49Danielek eskaturik, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego Babilonia eskualdeko administratzaile egin zituen erregeak. Daniel, aldiz, erregearen jauregian geratu zen.
Currently Selected:
DANIEL 2: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso