1 TIMOTEORI 1
1
Agurra
1Nik, Paulok, Jainko gure Salbatzailearen eta gure itxaropen den Jesu Kristoren aginduz beronen apostolu naizen honek,#Jainko gure Salbatzailea 2,3; 4,10; Lk 2,11+; Tt 1,3; 2,10; 3,4; Ju 25. Jesu Kristo gure itxaropena Kol 1,27. Paulo apostolu 1 Ko 1,1+. 2zuri idazten dizut, Timoteo#1,2 Timoteo: Ik. Eg 16,1 eta Flp 1,1 oh., sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.#sinesmenean egiazko seme Tt 1,4. Ik. Flp 2,22. grazia, errukia eta bakea 2 Tm 1,2; 2 Jn 3. Ik. Erm 1,7; 1 Ko 1,3; 2 Ko 1,2.
Sasi-irakaspenen kontrako oharpena
3Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson#1,3 Mazedonia: Grezia iparraldea. Efeso: Ik. Eg 19,1 oh. gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak;#Mazedonia aldera Eg 20,1. 4esaiezu ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendetan#1,4 ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendak: Segur aski, juduen artean zabalduak zeuden espekulazioak ditugu, kreazioari buruzkoak (ipuinak) eta I.Z.eko patriarka eta gizon ospetsuen historiari buruzkoak (jatorri-zerrendak). arretarik ez jartzeko; izan ere, honelakoak egokiagoak dira eztabaidak sortzeko, sinesmenez onartzen den Jainkoaren salbamen-asmoan hezteko baino.#ipuinak, jatorri-zerrendak 4,7; 2 Tm 4,4; Tt 1,14; 3,9. 5Zuk egin beharreko oharpenaren helburua hauxe da: bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea.#maitasuna Erm 13,10. 6Batzuek bide horretatik okertu eta alferrikako berritsukerietara jo dute,#Batzuk okertu egin dira 6,21. alferrikako berritsukeriak 6,4.20; 2 Tm 2,14.16.23; Tt 1,10. 7lege-maisu izan nahian, esaten eta aho betean irakasten dutena ulertzen ez badute ere.
Legea zertarako
8Badakigu legea, berorren helburuari dagokionez erabiliz gero, ona dena;#legea ona da Erm 7,12.14.16. 9kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aita-amen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat,#bekatu eta bizioak Erm 1,29-32+. 10lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren#1,10 irakaspen osasungarria: Gutun pastoraletan sarri errepikatzen da esamolde hau. Doktrina zuzena eta honek moral-arloan dituen ondorioak azpimarratzen ditu. kontra jartzen den edonorentzat;#irakaspen osasungarria 4,6; 6,3; 2 Tm 1,13; 4,3; Tt 1,9.13; 2,1. 11irakaspen hori, Jainko zoriontsuak nire gain utzi duen berri on aintzatsuak ematen duena da.#berri on aintzatsua 2 Ko 4,4. Pauloren gain utzia 2,7; 1 Ts 2,4; 2 Tm 1,11; Tt 1,3.
Jainko errukitsuarekiko esker ona
12Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako,#Paulo pertsegitzaile Eg 8,3+. zerbitzu hori betetzeko indarrak eman Eg 9,15; Ga 1,15-16. 13niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen. 14Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez.#gainezka isuri bere onginahia 1 Ko 15,10.
15Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau#1,15 sinesgarria… doktrina hau: Bost aldiz dator Pastoraletan formula hau (ik. Erreferentziak); segidako adierazpenaren garrantzia azpimarratzen du.: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik;#onartzekoa da doktrina hau 3,1; 4,9; 2 Tm 2,11; Tt 3,8. Jesus bekatariak salbatzera Lk 15,2; 19,10. 16baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin.
17Gizaldien Erregeari, beraz, Jainko hilezkor, ikusezin eta bakarrari, ohore eta aintza menderen mendetan. Amen.#Ik. 6,15-16; Erm 16,27. liturgiatik sortutako beste zenbait formula 2,5-6; 5,21; 6,15-16; 2 Tm 1,9-10; 2,8; 4,1.
Timoteoren eginkizuna
18Timoteo, ene seme, argibide hauek uzten dizkizut, elkarteko profetek zutaz esan zutena#1,18 profetek zutaz esan zutena: Timoteo sagaratzean, elkarteko profetek adierazia aipatzen da hemen (ik. 4,14; Eg 13,1-3). gogoratuz. Hartan oinarriturik, hartzazu parte borroka eder honetan,#hartzazu parte borroka eder honetan 6,12; 2 Tm 4,7. 19sinesmenari eta kontzientzia garbiari eutsiz; hau bazterrera uzteagatik, sinesmenean ere huts egin du zenbaitek,#sinesmenari eta kontzientzia garbiari eutsi 3,9. 20hala nola Himeneok eta Alexandrok. Hauek Satanasen esku utzi ditut#1,20 Satanasen esku utzi: Ik. 1 Ko 5,5 oh., biraorik ez egiten ikas dezaten.#Himeneo 2 Tm 2,17. Alexandro 2 Tm 4,14.
Currently Selected:
1 TIMOTEORI 1: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso