1 SAMUEL 10
10
1Hartu zuen, orduan, Samuelek oliontzia eta Sauli burura isuri zion; gero, besarkatuz, esan zion: «Hara, Jaunak bere herri#10,1 bere herri: Grekozko antzinako itzulpenak hau eransten du: Zuk zuzenduko duzu Jaunaren herria eta askatuko bere inguruan dituen etsai guztien eskuetatik. Hau izanen duzu ezaugarria, Jainkoak bere ondarearen buruzagi gantzutu zaituela jakiteko. Israelen buruzagi gantzutu zaitu.#Jaunak gantzutu zaitu 9,16-17. 2Gaur, nire ondotik joan ondoren, bi gizon aurkituko dituzu Rakelen hilobi ondoan, Benjaminen mugetan, Tzeltzahen. Honela mintzatuko zaizkizu: “Agertu dira bila zabiltzan astoak; aita astoez ahaztu eta zuetaz kezkatua dago, bere semea aurkitzeko zer egin ez dakiela”».
Eta Samuelek jarraitu zuen: 3«Jo aurrerantz eta, Taborreko arte-arbolaren aldamenera heltzean, Betelera#10,3 Tabor: Ez dakigu non zen toki hau. Ez da Tabor mendia, bederen (ik. Ep 4,6). Betel: Ik. 7,16 oh. bidean gora, Jainkoarengana doazen hiru gizaseme aurkituko dituzue: batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo-zahagia. 4Agurtu eta bi opil emango dizkizuete; hartu. 5Joan gero Jainkoaren Gibeara#10,5 Jainkoaren Gibea: Saulen Gibea nahiz Benjaminen Gibea nahiz Gibea soilik ere esan ohi zaio. Saulen sorterria zen; Jerusalemdik iparraldera 6 km ingurura zegoen., han baitaude filistearren agintariak. Hirira sartu orduko, muinotik beherantz datorren profeta-taldea ikusiko duzu; profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, salterio- eta danbolin-jotzaileak, txirula- eta zitara-jotzaileak aurretik dituztela. 6Jaunaren espirituak hartuko zaitu zu ere; beste gizon bat bihurtuko zara. 7Zantzu hauek gertatzean, egin eskura datorkizukeena, zeurekin izanen baituzu Jauna. 8Jaitsi gero nire aurretik Gilgalera. Ni ere jaitsiko naiz zure ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzera. Egon nire zain zazpi egunez, harik eta nik, etorririk, zer egin behar duzun adierazi arte».#zazpi egunez 13,8.
9Samuelen ondotik abiatzeko, bizkarra eman orduko, Jainkoak aldatu egin zuen Saulen bihotza, eta aurreikusitako zantzu haiek guztiak gertatu ziren egun hartan. 10Handik Gibeara zihoazelarik, hara non datorkien profeta-taldea. Hartu zuen Saul Jaunaren espirituak eta, besteekin batera, profeta-trantzean jarri zen bera ere.#profeta-trantzea 19,22-24. 11Aspalditik ezagutzen zutenek, profetekin batera profeta-trantzean ikusi zutenean, honela ziotsoten elkarri:
—Zer gertatzen ote zaio Kixen semeari? Saul ere profeta artean?
12Bertako batek zioen:
—Nor ote dute buru#10,12 buru: H.h., aita. Esaera honek, segur aski, jende arlotea adierazi nahi du, aitarik gabea; edota gidaririk gabeko jende galdua, buruzagirik gabea.?
Ordutik dator esaera hau: «Saul ere profeta artean?»
13Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen. 14Saulen osabak galdegin zien:
—Nora joan zarete?
Saulek erantzun zion:
—Astoen bila. Baina ez genituen aurkitzen eta Samuelengana jo genuen.
15Osabak Sauli:
—Eta zer esan zizuen Samuelek?
16Saulek osabari:
—Astoak agertuak zirela jakinarazi zigun.
Erreinuaz Samuelek esandakoari buruz, ordea, ez zion deus ere adierazi.
Saul, errege izendatua herriaren aurrean
17Deitu zuen Samuelek jendea Mitzpan Jaunaren aurrean bil zedin, 18eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: «Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.#Nik atera nuen Israel Egiptotik Ir 1—15. zuek zapaltzen zintuzteten erreinuak Ep 3,8.14; 4,2; 6,1; 10,7; 13,1. 19Zuek, aldiz, gutxietsi egin duzue orain zeuen Jainkoa, berak gaitz eta atsekabe orotatik salbatu zaituzten arren. Honela diozue: “Utikan! Emaguzu erregea!” Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka».
20Hurbilarazi zituen, orduan, Samuelek israeldar leinu guztiak eta, zotz eginik#10,20 zotz eginik: Uste zuten horrela jakin zezaketela Jainkoaren nahia. Segur aski, Urim eta Tumim zirelakoak erabili ohi zituzten horretarako (ik. Ir 28,30 eta oh.)., Benjaminen leinuari atera zitzaion.#izendatzeko era 14,40-42; Jos 7,16-18. 21Hurbilarazi zuen Benjaminen leinua senitarteka eta, zotz eginik, Matriren senitarteari atera zitzaion, eta, hauen artean, Kixen seme Sauli. Hasi ziren Saulen bila, baina ez zuten aurkitzen. 22Honela galdetu zioten berriro Jaunari:
—Etorri al da gizon hori?
Jaunak erantzun zien:
—Tresneria artean dago gordea.
23Joan ziren lasterka eta atera egin zuten handik. Jendearen artean zutiarazi eta denetan garaiena zen Saul, sorbaldaraino heltzen zitzaion beste jende guztia. 24Samuel, orduan, honela mintzatu zitzaion herri osoari:
—Ikusten al duzue nor aukeratu duen Jaunak? Herri osoan ez da hau bezalakorik.
Herri osoak, aho batez, oihukatu zuen:
—Gora erregea!
25Samuelek, orduan, erregetzaren eskubideak zein ziren adierazi zion herriari; idatzi zituen liburuan eta toki sakratu batean Jaunaren aurrean utzi zuen liburua. Ondoren, Samuelek bidali egin zuen herri osoa, nor bere etxera.#erregearen eskubideak 8,11-18; Dt 17,14-20; Jos 24,26-28.
26Saul ere Gibeako bere etxera itzuli zen. Jainkoak bihotza ukitu zien gizon indartsu batzuk Saulekin joan ziren.#gizon indartsu batzuk 14,52. 27Baina beste maltzur-gaizto batzuek honela zioten: «Zera salbatuko gaitu horrek!» Eta muzin egin zioten; ez zioten esku-erakutsirik batere eraman. Saulek, berriz, ez entzunarena egin zien.
Currently Selected:
1 SAMUEL 10: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso