YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 21

21
Naboten mahastia
1Hona zer gertatu zen hurrengo batean. Bazuen Izreelgo Nabotek mahasti bat Izreelen, Samariako errege Akaben jauregi ondoan. 2Akab honela mintzatu zitzaion Naboti:
—Emadazu zeure mahastia, neuretzat baratze bat egin dezadan, nire etxe ondoan baitago. Ordainetan, mahasti hobea emanen dizut; nahiago baduzu, berriz, zilarretan ordainduko dizut.#Emadazu zeure mahastia 1 Sm 8,14.
3Nabotek erantzun zion Akabi:
—Ez diezadala Jaunak utzi gure arbasoengandiko ondarea zuri ematen!#ondarea Lb 25,13; Zen 36,7; Ez 46,18.
4Akab etxera goibel eta haserre joan zen, Izreelgo Nabotek arbasoengandiko ondarea eman nahi izan ez ziolako. Eta ohean etzan zen, aurpegia gorderik, deus ere jan gabe. 5Jezabel emaztea etorri zitzaion, esanez:
—Zer duzu goibel egoteko? Zergatik ez duzu ezer ere jan nahi?
6Erregeak erantzun:
—Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diruaren truke niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez. Baina ez didala emango bere mahastia erantzun dit.
7Jezabel emazteak, orduan:
—Ez ote zara, bada, zu Israelgo erregea? Jaiki zaitez, jan, poztu barru hori. Nik emanen dizut Izreelgo Naboten mahastia.
8Jezabelek Akaben izenean gutun batzuk idatzi, erregearen zigiluz jo eta Naboten hiri berean bizi ziren arduradun eta handikiei igorri zizkien. 9Hau idatzi zuen gutunetan: «Agindu ezazue baraualdia egiteko. Eserarazi Nabot biltzarraren aurrean; 10baita bi gizon maltzur-gaizto ere Naboten aurrean, eta egin dezatela testigantza hau Naboten aurka: “Jainkoa eta erregea madarikatu dituzu!#21,10 Jainkoa madarika zezana (ik. 2 Sm 19,22) harrika hil beharra zen.” Gero, atera ezazue Nabot eta emaiozue harrika hil arte».#biren testigantza Mt 18,16+. gezurrezko testigantza Ir 20,16. Jainkoa madarikatu Jb 2,9+.
11Hiri hartako jendeak eta bertan bizi ziren arduradun eta handikiek bete zuten Jezabelek bidalitako gutunetan idatzi zien agindua. 12Agindu zuten baraualdia egiteko eta eserarazi zuten Nabot biltzarraren aurrean; 13gero, bi gizon maltzur-gaizto etorri eta Naboten aurrean jarri ziren. Maltzur-gaizto haiek testigantza hau egin zuten Naboten kontra herriaren aurrean: «Jainkoa eta erregea madarikatu ditu Nabotek!» Hiritik kanpora atera eta harrikatu egin zuten hil arte. 14Orduan, oharra bidali zioten Jezabeli: «Harrikatu dugu Nabot, eta hil da».
15Nabot harrikatu eta hil zutela jakitean, Jezabelek esan zion Akabi:
—Jaiki eta egin zaitez Izreelgo Nabotek diruaren truke ere eman nahi izan ez zizun mahastiaren jabe. Ez da bizi Nabot, hil da.
16Hala, Nabot hila zela jakin zuelarik, jaiki eta Izreelgo Naboten mahastira jaitsi zen Akab, haren jabe egiteko.#mahastira jaitsi… jabe egiteko Mi 2,1-2.
Akab eta Jezabelentzat zigorra iragarri Eliasek
17Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Tixbeko Eliasi: 18«Jaitsi zaitez Samarian Israelgo errege den Akabengana. Naboten mahastian dago, beronen jabe egiteko jaitsi baita bertara. 19Mintza zakizkio honela: “Hau dio Jaunak: Gizon bat hil eta, gainera, harenaz jabetu? Hara, bada: Zakurrek Naboten odola miazkatu duten toki berean miazkatuko dute zure odola ere”».#Gizon bat hil Ir 20,13. jabetu Ir 20,17. zakurrek… miazkatuko zure odola 22,35-38; 2 Erg 9,25-26.
20Akabek esan zion Eliasi:
—Orain ere harrapatu al nauzu, etsai halako horrek?
Eliasek erantzun:
—Bai, harrapatu zaitut, bada; egon ere beti prest baitzaude Jaunari atsegin ez zaiona egiteko. Horregatik, hau dio Jaunak: 21«Hara, zoritxarra bidaliko dizut; desagerraraziko ditut zure ondorengoak eta suntsituko Akaben etxeko gizasemeak#21,21 gizasemeak: Ik. 14,10 eta oh. oro, libre nahiz esklabo, Israel osoan. 22Nebaten seme Jeroboamen eta Ahiasen seme Baxaren senitarteetakoei egin niena bera eginen diet zure senitartekoei ere, haserrarazi nauzulako eta Israeli bekatu eginarazi diozulako».#errege-etxea desegin 14,10+. 23Eta Jezabeli buruz hau dio Jaunak: «Zakurrek irentsiko dute Jezabel Izreelgo landan.#Zakurrek irentsiko Jezabel 2 Erg 9,10.36. 24Akaben etxekoren bat hirian hiltzen delarik, zakurrek jango dute, eta landan hiltzen delarik, zeruko hegaztiek jango dute».#zakurrek eta zeruko hegaztiek 14,11+.
25(Egiaz ez zen inor egon Akab bezain prest Jaunari atsegin ez zaiona egiteko; izan ere, bere emazte Jezabelek okerrera bultzatu zuen. 26Sasijainkoen ondoren joanez, likiskeria izugarriak egin zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen amortarrenak adinakoak).
27Akabek, hitz hauek aditzean, urratu zituen bere jantziak, hartu zuen soinean zakua eta barau egin zuen. Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.
28Orduan, honela mintzatu zitzaion Jauna Tixbeko Eliasi: 29«Ikusi al duzu nola apaldu den Akab nire aurrean? Hara, nire aurrean apaldu denez gero, zoritxarra ez diot bera bizi den artean bidaliko, bere semearen egunetan bidaliko diot zoritxarra haren senitarteari».#Akab apaldu 2 Sm 12,13-15. zoritxarra semearen egunetan 11,12+.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in