PSALMOAC 90
90
1 Dabiden canticaco laudorioac.
Guciz-Goraren lagunçaren azpian egonen dena, ceruco Jaincoaren gueriçan gueldituco da.
2 Jaunari erranen dio: Çu çare ene gueriça, ene ihes-lekua. Ene Jaincoa da, haren baithan içanen da ene iguriquitza;
3 Ecen harec atheratu nau ihiztarien arteetaric eta solas gaixtoetaric.
4 Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan.
5 Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren,
6 Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren.
7 Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri.
8 Bainan beguiratuco duçu çure beguiz, eta ikusico duçu bekatoreen saria;
9 Ecen, Jauna, çu çare ene iguriquitza; Guciz-Gora hartu duçu çure ihes-lekutzat.
10 Gaitza ez da çure gana helduco, eta açotea ez da hurbilduco çure olhara.
11 Ecen bere aingueruei eman diote çutaz cargu, çaint cetzaten çure bide gucietan.
12 Ekarrico çaituzte beren escuetan, beldurrez oinaz jo deçaçun harria.
13 Aspicaren eta basilicaren gainean ibilico çare, eta osticaturen ditutzu lehoina eta erainsuguea.
14 Ceren ene baithan iduqui duen bere phesquiça libratuco dut; gueriçatuco dut, ceren eçagutu duen ene icena.
15 Niri eguin darot oihu, eta ençunen dut nic; harequilaco içanen naiz hesturetan; atheratuco dut eta ospatuco.
16 Betheco dut egunen lucetasunaz, eta erakutsico diot ene salbamendua.
Currently Selected:
PSALMOAC 90: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in