PSALMOAC 62
62
1 Dabiden psalmoa Idumeaco mortuan cenean.
2 Jaincoa, ene Jaincoa, arguitzetic nagoçu atzarria.
Çutaz egarritu da ene arima, cembatetan ez da çure gana lehiatu ene haraguia!
3 Toqui huts, ez bideric, ez uric ez duen huntan, çure aitzinera aguertu naiz hala-nola leku sainduan, çure indarraren eta ospearen ikusteco.
4 Çure urricalmendua hobe baita bici guciac baino, laudaturen çaituzte ene ezpainec.
5 Haletan benedicaturen çaitut ene bicitzean, eta çure icenean alchaturen ditut ene escuac.
6 Goçoz eta goritasunez betheco den beçala ene arima, ene ahoac bozcalenciaco cantutan laudaturen çaitu.
7 Baldin çutaz orhoitzen banaiz ene etzaunçan, çu baithan erabilico dut ene gogoa ordu goiztiarretan,
8 Çu içan çarelacotz ene lagunçailea. Çure hegalen itzalean jaucico da ene bozcarioa:
9 Çuri da iratchiqui ene arima: çure escuinac soincatu nau.
10 Aldiz, alferretan ene etsaiec bilhatu dute ene bicia; luphera jautsico dira;
11 Ezpataren ahoari emanac eta hacerien pusca içanen dira.
12 Erregue berriz, Jaincoaren baithan da bozturen: laudatuac içanen dira hartaz cin eguiten duten guciac, ceren tapatua içan baita tzarqueria-erraileen ahoa.
Currently Selected:
PSALMOAC 62: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in