YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 59

59
1 Akabançaraino, aldatuac içanen direnençat. Dabidec berac habean irakaspenetan iscribatua,
2 Mesopotamia Siriacoa eta Sobal erre cituenean, eta Joabec itzulcean Gazteguietaco haranean jo çuenean Idumea, hamabi mila guiçon xahuturic.
3 Jaincoa, hastandu eta xahutu gaituçu; hasarretu çare, eta guero urricaldu çaizquigu.
4 Ikaratu eta nahasi duçu lurra; osa çatzu hunen phuscac, ecen kordocan dago.
5 Egun gogorrac erakutsi diozcatzu çure populuari, eta urriqui mineco arnoa edanaraci dioçu.
6 Çure beldur direnei seinale eman dioçute, arrambelaren aitzinetic iheseguin ceçaten,
      Athera citecençat çure maiteac:
7 Salba neçaçu çure escuinaz eta adi neçaçu.
8 Bere sainduteguian minçatu da Jaincoa: bozcariotan sarthuco naiz, çathituco dut Siquemgo lurra eta neurtuco olhetaco harana.
9 Galaad enea da, enea da Manase, eta Efraim ene buruco indarra da;
      Juda ene erregue da,
10 Moab ene phesquiçaren uncia.
      Idumearen gainera hedatuco dut ene oina; arrotzac ene azpico dira.
11 Norc eramanen nau hiri hazcarraren barnera? norc eramanen nau Idumearaino?
12 Jaincoa, ez othe çare çu gu hastandu gaituçuna?
      Jaincoa, ez othe çare guehiago gure armadetara ilkico?
13 Iguçu çure lagunça hesturatic atheratzeco; ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala.
14 Jaincoa lagun, garhaicia eramanen dugu; eta harec berac ezdeustuco ditu gure hestutzaileac.

Currently Selected:

PSALMOAC 59: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in