YouVersion Logo
Search Icon

ERRAN-ÇAHARRAC 18

18
1 Adisquidearen ganic guibelatu nahi dena, hartaco bidequeta dabila; bethi arbuiagarri içanen da.
2 Çoroac ez ditu onhesten umotasunezco solasac, non etzitzaizquion minçatzen bihotzean duenaren arabera.
3 Gaizqui gucien ondarrera jautsi ditaqueenean gaixtaguina, orotaz trufatzen da; bainan ondotic ditu hidoi eta laidoac.
4 Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala.
5 Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.
6 Çoroaren ezpainac escatimetan nahastecatzen dira, eta haren ahoac kimerac ilkiarazten ditu.
7 Çoroaren ahoa da haren lehergarri, eta haren ezpainac haren arimaren galgarri.
8 Bi mihi dituenaren solasec iduri dute lainoac; eta hequiec sarcen dira sabel-ondoraino.
      Lanac lotsatzen du alferra; bihotzez faun direnac gosez egonen dira.
9 Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da.
10 Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da.
11 Aberatsaren ontasunac dira haren indarren hiri, eta haragui hazcar bat haren inguruan beçala.
12 Guiçonaren bihotza goititzen da, lehertua içan dadien aitzinean; eta aphaldua içanen da, ospatua den baino lehen.
13 Aditu aitzinean ihardesten duenac, çoro bat dela erakusten du, eta ahalquea mereci duela.
14 Guiçonaren gogoac jasaiten du bere erphiltasuna; norc jasanen ahal du ordean izpiritu samur-errexa?
15 Bihotz umoa içanen da jaquitatearen jabe, eta çuhurren beharria ikasi beharrez dabila.
16 Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean.
17 Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco.
18 Çortheac hausten ditu makurrac, eta handien artean ere hura da juie.
19 Anaiaz lagundua den anaiac hiri hazcar bat iduri du, eta hequien erabaquiac dira hirietaco athe-hagac beçala.
20 Guiçonaren ahoco fruitutic betheco da haren sabela, eta haren ezpainetaric sorcen denetic aseco da hura.
21 Bicitzea eta heriotzea mihiaren escuco dira; hura maite dutenec, haren fruituetaric janen dute.
22 Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac.
      Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da.
23 Othoizca minçatuco da beharra; eta aberatsa çorrozqui.
24 Bilkuetan maithagarri den guiçona, adisquideago içanen da ecenetz anaia bat.

Currently Selected:

ERRAN-ÇAHARRAC 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in