YouVersion Logo
Search Icon

NOMBREAC 23

23
1 Balaamec erran cioen Balaqui: Eguin diçadatzu hemen çazpi aldare eta xuxent haimberce aratche eta berce haimberce ahari.
2 Eta Balaamec erran beçala eguin çuenean, eçarri cituzten aratche bat eta ahari bat elkarrequin aldare bakotcharen gainean.
3 Eta Balaamec erran cioen Balaqui: Çaude aphur bat çure holocaustaren ondoan goan nadien arteo heian Jauna ethorrico çaroan, eta cer-ere manatuco baitarot, hura çuri erran deçaçudançat.
4 Eta arin goan cen ondoan, Jaincoa ethorri citzaioen. Balaam minçatu citzaioen eta erran cioen: Çazpi aldare alchatu ditut, eta aratche eta ahari bana gainean eçarri diozcatet.
5 Bainan Jaunac solasa eçarri çuen haren ahoan, eta erran cioen: Balaquen gana bihur hadi, eta hori erranen dioc.
6 Itzuli cenean, Balac kausitu çuen bere holocaustaren ondoan, eta Moabitarren buruçagui guciac harequin.
7 Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel.
8 Nola madaricaturen dut Jaincoac madaricatu ez duena? Nolaz burhocaturen dut Jaunac burhocatzen ez duena?
9 Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen.
10 Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri.
11 Eta Balaquec erran cioen Balaami: Cer hari çare hola? Deithu çaitut ene etsaien madaricatzera: eta çuc aitzitic benedicatzen ditutzu.
12 Hunec ihardetsi cioen: Berceric erran othe deçaquet, ecenez Jaunac manatua?
13 Balaquec erran cioen beraz: Çato enequin berce toqui batera, nondic-ere ikusico baituçu Israelen pharte bat, eta gucia ecin ikusiren ahal baituçu: handic madarica çaçu.
14 Eta hura eraman çuenean leku gora batera, Phasgaco mendi bizcarrean, Balaamec eguin cituen çazpi aldare, eta aratche eta ahari bana gainean eçarriric,
15 Balaqui erran cioen: Çaude hemen çure holocaustaren ondoan, Jaunaren bidera goan nadien arteo.
16 Eta Jauna atheratu citzaioenean, ahoan solasa eçarriric, erran cioen: Bihur hadi Balaquen gana eta hori erroc.
17 Itzuliric atzeman çuen Balac xutic bere holocaustaren aldean, eta Moabitarretaco buruçaguiac harequin. Balaquec erran cioen: Cer erran darotzu Jaunac?
18 Eta hunec bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Çaude xutic, Balac, eta beharria emaçu; adi çaçu Sephorren semea.
19 Jaincoa ez da guiçona beçala gueçurrez minçatzeco, ez-eta guiçasemea beçala aldaca haritzeco. Erran du bada, eta ez othe du eguinen? minçatu da, eta ez othe du betheco?
20 Benedicatzera erakarria naiz; ez dut benedicionearen debecatzeco ahalic.
21 Ez da jaincorderic Jacob baithan, eta ez da jaincoaiçun itchurapenic ikusten Israel baithan. Haren Jainco Jauna harequin da, eta haren baithan dira erregueren garhaiciaco otsac.
22 Jaincoac hura erakarri du Eguiptotic; haren indarra da errinoceroarena beçala.
23 Ez da asmu-atheratzaileric Jacob baithan, ez-eta aztiric Israel baithan. Bere orduan erranen çaioete Jacobi eta Israeli cer eguin duqueen Jaincoac.
24 Huna populua lehoin urrixa beçala jaiquico dena eta lehoin orotsa beçala xutituco dena: harrapaquina iretsi arteo ez da etzanen, eta hil dituenen odola edanen du.
25 Eta Balaami erran cioen Balaquec: Etzaçula ez madarica, ez benedica.
26 Eta Balaamec ihardetsi çuen: Ez othe darotzut erran Jaunac manatuco çaroan gucia eguinen nuela?
27 Eta Balaquec erran cioen: Çato, eta eramanen çaitut berce leku batera, ikusteco heian Jaincoac atseguin duqueen madarica detzatzun handic.
28 Eta eraman içan çuenean Phogorreco mendi bizcarrera, ceina mortuari beguira baitago,
29 Balaamec erran cioen: Eguin diçadatzu hemen çazpi aldare, eta xuxent haimberce aratche eta berce haimberce ahari.
30 Balaquec eguin çuen Balaamec errana, eta eçarri cituen aratcheac eta ahariac aldare bakotcharen gainean.

Currently Selected:

NOMBREAC 23: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for NOMBREAC 23