YouVersion Logo
Search Icon

JOSUE 20

20
1 Eta Jauna Josueri minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute:
2 Berez çatzue ihesliarren hiriac, nic aiphatu darozquitzuedanac Moisen arartecoz,
3 Hequietara ihes eguin deçan guiçona oharcabean hil duqueenac eta itzur ahal dedinçat odolaren asperçaile den ahaidearen hasarreari.
4 Hiri hequietaric batera ihes eguin duqueenean, egonen da birico athearen aitzinean, eta hiri hartaco çaharrei erranen diote cerc-ere hobengabe erakusten duen: eta horrela hartuco dute eta egonleku bat emanen diote.
5 Eta odol asperçailea heldu balequio ere ondotic, ez diote escuetara emanen, ceren oharcabean hil baitu haren ahaidea, eta ez delacotz frogatua haren etsai cela bi edo hirur egun aitzinean.
6 Eta hiri hartan egonen da juieen aitzinera aguer dadien arteo bere eguitatearen ethorquiaz argui bihurcera, eta hil dadien arteo orduco aphez-handia: orduan hilçailea itzulico da eta sarthuco hirira eta bere etchera ceintaric ihes eguin içan baitzuen.
7 Ihes-lekutzat erakutsi cituzten beraz Cedes Galilean, Nefthaliren mendian, Siquem Efraimen mendian, eta Cariatharbe, hura bera baita Hebron, Judaren mendian.
8 Jordanez haindian berriz, Jericotic iguzqui-sorthaldera bereci cituzten Bosor, mortuco celhaiean jarria dena, Errubenen leinucoa; Erramoth Galaaden, Gaden leinucoa, eta Gaulon Basanen, Manaseren leinucoa.
9 Hiri horiec eçarriac içan ciren Israelgo seme guciençat, eta hequien artean egoten ciren arrotzençat, horietara iheseguin ceçançat oharcabean guiçona hil çuqueenac, eta etzedin hil odola aspertu nahi çuen ahaidearen escutic, aguer ahal cedin arteo populuaren aitzinera, bere eguinça beguietarat ematecotzat.

Currently Selected:

JOSUE 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in