YouVersion Logo
Search Icon

JOB 40

40
1 Bada, Jaunac xirimolatic Jobi ihardestean, erran çuen:
2 Tinca çaçu guerria guiçon batec beçala; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.
3 Alferretara bihurraraciren othe duçu ene erabaquia, eta hobendun eguinen othe nauçu çure buruaren garbi atheratzeco?
4 Jaincoac beçalaco beso bat othe duçu, eta çure boçac harenac beçala burrumbatzen othe du?
5 Edertasunez ingura çaite, tronu gora batera igan çaite, ospetsu içan çaite eta soinecoric ederrenez aphain çaite.
6 Hampurutsuac çure suminduran herrautsa beçala haiça çatzu; burgoiari beguiratu-eta lurrera herresta çaçu.
7 Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu.
8 Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu;
9 Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela.
10 Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du.
11 Horren hazcartasuna guerrian da eta sabeleco xilkoan du bere indarra.
12 Horren buztana cedroa beçain laz eguiten da, horren potroetaco çainac gurutzelarcatuac dira.
13 Horren heçurrac cobrezco tutuac beçala dira, horren heçur-lokarriac dira burdinazco çaflac iduri.
14 Hori da Jaincoaren eguincetan lehembicicoa; hori eguin duenac erabilico du horren ezpata.
15 Horrençat mendiec ekarcen dituzte belharrac, eta lar-abereac harat heldu dira dostatzera.
16 Horrec itzalpean, kanaberen arteco gordegailuetan eta leku heceetan eguiten du lo.
17 Itzalec gueriçatzen diote bere itzala, errecaco çumeliquec inguratzen dute.
18 Hara non edanen duen hibai bat, eta ez da harrituco; eta Jordanea bere ahora uste du erorico çaioela.
19 Amuaz beçala guiçonac beguietaric atzemanen du eta hesaulez cilhatuco diozca sudur-mizpirac.
20 Amuaz atheratuco othe duçu Lebiathan, eta sokaz estecatuco othe dioçu mihia?
21 Eçarrico dioçu erreztun bat sudur-mizpiretaric edo muthurra cilhatuco dioçu ustei batez?
22 Bilduco duçu çuri othoitz eguitera eta eztiqueria erratera?
23 Çurequin patu eguinen du eta bethico gathibu hartuco duçu?
24 Xori batez beçala dostatuco çare hartaz, eta çure nescatoei estecatuco dioçute?
25 Phuscatuco dute adisquideec, eta tratulariec çathituco dute?
26 Haren larruaz betheco duçu arrançarien sarea, eta haren buruaz arrainen phutzua?
27 Escua gainean eçar çoçu; orhoit çaiteci guerlaz, eta ez abia guehiago minçatzera.
28 Horra non urmariatuco den haren phesquiça, eta non eragotzia içanen den gucien beguien aitzinean.

Currently Selected:

JOB 40: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in