ISAIASEN PROFECIA 64
64
1 Balin ba urraturen ditutzu ceruac eta jautsico çare! Mendiac urth laizteque çure aitzinean.
2 Ihar laizteque suac erreac beçala, galgaran iraquit leçaquete urec, çure icena eçagutua içan dadien çure etsaien artean; çure aitzinean ikara laizteque jendaiac.
3 Sendagailac eguiten ditutzunean, ecin detzazquegu jasan: jautsi çare, eta çure aitzinean urmariatu dira mendiac.
4 Mendearen hastapenetic guiçonac ez du ençun, beharriac ez du aditu, beguiac ez du ikusi, çutaz landan, oi Jaincoa, cer daducaçun aphainduric çure iguri daudenençat.
5 Bozcariotan denaren eta çucenari bere bidea ematen dioenaren aitzinera atheratu çare; çure bideetan orhoituren dira çutaz: samurtu çare; bekatu eguin guinduen; bethi bekatuan guinen, eta salbaturen gare.
6 Guiçon lohiac beçala eguinac gare guciac, eta gure eguinçac astagaizdunaren oihalac beçala dira; eta guciac erori gare hostoa iduri, eta gure tzarqueriec haiceac beçala eraman gaituzte.
7 Nihor ez da çure icenari dei eguiten daroenic, jaiquitzen eta çuri iritchiquitzen denic; gorde darocuçu çure beguithartea, eta çathicatu gaituçu gure tzarquerien indarraren azpian.
8 Eta orai, Jauna, çu çare gure aita; gu aldiz, lohi poci bat; çu çare gure eguilea, eta gu guciac çure escuetaco lanac.
9 Jauna, ez becedi borthizquieei samur, eta ez orhoit guehiago gure gaixtaqueriez; huna, beguira çaçu, çure populua gare guciac.
10 Çure sainduaren hiria mortu eguina da; Sion mortu eguina da, Jerusaleme deboilatua.
11 Gure sainduespeneco eta gure ospeco temploa, ceintan gure arbasoec laudatu baitzaituzte su-garren ondar eguina da, eta gure jauregui ederrenac pusquetan eroriac.
12 Horien gainean, çure burua iduquiren othe duçu, Jauna? ixilic egonen othe çare? atsecabe gogorrean utziren othe gaituçu?
Currently Selected:
ISAIASEN PROFECIA 64: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in