YouVersion Logo
Search Icon

JENESA 18

18
1 Bada, Abraham, egun batetaco beroan, jarria çagoelaric bere olhaco athean, Mambreco haranean, Jauna aguertu citzaioen.
2 Eta beguiac alchatu cituenean, hurbilean xutic hirur guiçon aguertu citzaizcon: ikusi orduco, olhaco athetic laster eguin çuen hequien bidera, eta lurrera gurthuz adoratu cituen.
3 Eta erran çuen: Jauna, gracia çure beguietan aurkitu balin badut, etzaitela iragan çure cerbitzaria ganic urrunago.
4 Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian.
5 Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala.
6 Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu.
7 Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.
8 Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.
9 Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da.
10 Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean.
11 Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan.
12 Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot?
13 Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet?
14 Othe da deusere gaitzic Jaincoarençat? erran beçala itzulico naiz urthemugan çu gana, biciric içanen çare, eta Sarac içanen du seme bat.
15 Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu.
16 Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.
17 Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,
18 Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz?
19 Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.
20 Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu.
21 Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den.
22 Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean.
23 Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu?
24 Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?
25 Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.
26 Eta Jaunac ihardetsi cioen: Sodomaco hirian aurkitzen baditut berrogoi eta hamar çucen, leku guciari barkatuco diot hequien ariaz.
27 Abraham minçatu citzaioen berriz, erraten cioelaric: Behin hasi naicenaz gueroz, minçatuco naiz ene Jaunari, herrauts eta hauts naicen arren.
28 Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz.
29 Berriz ere Abrahamec erran cioen: Bainan berrogoi aurkitzen badira, cer eguinen duçu? Ihardetsi çuen: Ez dut joco berrogoien ariaz.
30 Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar.
31 Abrahamec erran çuen: Behin abiatu naicenaz gueroztic, minçatuco naiz ene Jaunari. Cer eguinen duçu hogoi kausitzen badituçu hor? Ihardetsi çuen: Ez dut hilen hogoien ariaz.
32 Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco.
33 Abrahami minçatzetic guelditu-eta, Jauna goan cen: eta Abraham itzuli cen bere lekura.

Currently Selected:

JENESA 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in