DUTERONOMA 26
26
1 Çure Jainco Jaunac goçatzeco ematera dihoaquiçun lurrera sarthuco çarenean, eta hartuz jabetu çaitequeenean, eta han eguin duqueçunean çure egoitza,
2 Hartuco dituçu çure fruitu gucietaco picainac, sasqui batean eçarrico dituçu, eta goanen çare çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekura, haren icena han deithua içateco.
3 Eta orduan içanen den apheçari hurbilduco çare, eta erranen dioçu: Aithor dut egun çure Jainco Jaunaren aitzinean sarthu naicela gure arbasoei cin eguinez emanen çarocula aguindu cioeten lurrean.
4 Eta apheçac sasquia çure escuetaric hartuz, eçarrico du çure Jainco Jaunaren aldarearen aitzinean.
5 Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: Siriarra goan cen ene aitaren ondotic, ceina jautsi baitzen Eguiptora, eta han arrotz ibili hainitz jende gutirequin; eta berhatu cen populu handi, hazcar eta nihonereco oste bat eguiten çuela.
6 Eta Eguiptoarrec atsecabe eman eta jaçarri çarocuten, lan gogorrenac gainera emanez.
7 Eta deihadar eguin guinaroen gure arbasoen Jainco Jaunari, seinac ençun baiquintuen, eta itsusi cituen gure atsecabea, nekeac eta hestura,
8 Eta bere escu hazcar eta beso çabalaz Eguiptotic atheratu guintuen laztura gaitzaren, ikuscari eta sendagaila handien erdian;
9 Eta sarraraci gaitu leku hunetan, eta eman darocu esnea eta eztia darioen lurra.
10 Horren gatic escaincen ditut orai Jaunac eman darotan lurreco fruituen picainac. Eta hequiec utzico ditutzu çure Jainco Jaunaren aitzinean, eta çure Jainco Jauna adoraturic,
11 Bozcariotan onthurunçatuco çarete, çu, eta çure etche gucia, eta lebitarra, eta çurequin den arrotza, çure Jainco Jaunac eman içan darozquitzun ontasun gucien erdian.
12 Bethe duqueçunean çure fruitu gucien hamarrena, hamarrenen hirugarren urthean emanen ditutzu lebitarrari, arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, jan deçaten çure atheen barnean eta ase ditecen:
13 Eta erranen duçu çure Jainco Jaunaren aitzinean: kendu dut ene etchetic sainduetsia dena, eta eman diotet lebitarrari, eta arrotzari, eta umeçurçari eta alhargunari, çuc manatu içan darotaçun beçala; ez ditut bazterrerat utzi çure manuac, eta ez dut çure manamendua ahanci.
14 Hamarren hequietaric ez dut jan ene deithoreco orduan, ez ditut bereci edocein gauça lohitaco, ez dut hequietaric xahutu deithoreetan. Ethorcor içatu naiz ene Jainco Jaunaren hitzari, eta guciac eguin ditut çuc manatu beçala.
15 Beguira diçadaçu çure sainduteguitic eta ceruetaco çure egonleku goratic, eta benedica çaçu çure Israelgo populua eta eman içan darocuçun lurra, gure arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, esnea eta eztia darioen lurra.
16 Egun çure Jainco Jaunac manatzen darotzu bethe detzatzun haren manamendu eta erabaquiac, beguira detzatzun eta bethe çure bihotz oroz eta arima guciz.
17 Egun Jauna hautatu duçu, içan dadien çure Jaincoa, ibil çaitecen haren bidetan, çain detzatzun haren ceremonia, manamendu eta erabaquiac, eta ethordun içan çaitecen haren manuei.
18 Eta Jaunac egun hautatu çaitu içateco haren populu berecia, berac erran içan darotzun beçala, eta beguira detzatzun haren manamendu guciac;
19 Eta çu eçarceco, bere laudorio, icen eta ospetan eguin dituen jendaia guciac baino gorago, içan çaitecençat, erran darotzun beçala, çure Jainco Jaunaren populu saindua.
Currently Selected:
DUTERONOMA 26: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in