YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 11

11
Jaunak herri ahaltsuak hondatu
1Zabaldu zeure ateak, Libano,
eta irents bitza suak
zure zedroak.#Libanoko zedroak Ep 9,15; Ez 27,5; 31,3; Sal 29,5.
2Egizu intziri, zipres horrek,
zedroa erori egin baita,
soildu egin dituzte
zuhaitzik garaienak#11,2 zuhaitzik garaienak: Zuhaitz garaiak Israelen nazio etsai ahaltsuen irudi dira maiz Biblian (ik. Is 2,13; Ez 31,3-9); zedro, zipres eta arteak ugari dira Libanoko mendikatean eta Baxango goi-lautadan, Genesaret aintziraz ekialdera; artzaina eta lehoia ere (3. tx.) etsaien irudi dira (ik. Jr 49,19).;
egin intziri, Baxango arteok,
erori egin baita oihan trinkoa.#zedroa erori Is 2,13; 10,33-34; Ez 31. Baxan Dt 32,14; Is 2,13; Ez 27,6; Am 4,1; Mi 7,14.
3Intzirika ari dira herrien artzainak,
ezereztua baitute beren ospea;
orroka ari dira lehoiak,
hondatua baita
Jordan inguruko edertasuna.
Bi artzainak
4Honela dio Jaunak, nire Jainkoak: «Zaindu hiltzeko diren ardiak. 5Erosleek errudun sentitu gabe hiltzen dituzte; saltzaileek, berriz, honela diote: “Bedeinkatua Jainkoa! Aberasten ari naiz!” Artzainek berek ere ez dute ardien errukirik.#hiltzeko ardiak, artzainak Ez 34,8-10; Jr 12,3. 6Nik ere ez dut errukirik izango lurraldeko bizilagunekin. Hala diot nik, Jaun honek. Gizakia, nor bere artzainaren#11,6 bere artzainaren: Zuzenketa txiki bat eginez; hebreerazkoak bere aldamenekoaren dio. eta erregearen esku utziko dut; erregeek lurraldea erraustuko dute, eta ez dut inor aterako haien eskuetatik».
7Orduan, tratulariek#11,7 tratulariek: H.h., kanaandarrek, hau da, merkatariek; hala dakar grekozko itzulpenak; hebreerazkoak hitza erditik moztu du, esaldia ulertezin bihurtuz; gauza bera 11,11n. hiltzeko zeuzkaten ardien artzain bihurtu nintzen. Bi makila hartu nituen: batari «Edertasun» ezarri nion izena, eta besteari «Batasun», eta artzain hasi nintzen. 8Hilabete batean hiru artzain#11,8 hiru artzain: Herriaren buru ziren hiru apaiz nagusi izan daitezke. kendu nituen; baina haserretu egin nintzen ardien kontra, eta beraiek ere aspertu egin ziren nitaz.#ardien kontra haserre Ez 34,17-22. 9Orduan, esan nien: «Ez dut jarraitu nahi zuek larratzen. Hil behar duena, hil dadila! Galdu behar duena, gal dadila! Geratzen direnek, jan dezatela elkar!»#Hil behar duena Jr 15,2.
10«Edertasun» makila hartu eta hautsi egin nuen, herrialde guztiekin Jaunak egindako ituna#11,10 herrialde guztiekin… ituna: Itun honen bidez, atzerritarren erasoetatik babesten zuen Jaunak Israel herria; antzerako ideia Jr 2,3an eta Os 2,20an. hausten nuela adierazteko. 11Egun hartan desegin zen ituna, eta niri begira zeuden ardi-tratulariek argi eta garbi ezagutu zuten Jaunak bere mezua azaltzen zuela horretan. 12Gero, esan nien: «Ondo baderitzozue, ordaindu lansaria; bestela, utzi». Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon#11,12 zilarrezko hogeita hamar txanpon: Sari barregarria, esklaboa berreskuratzeko pagatu behar zen ordaina baitzen (ik. Ir 21,32); sari berdina hartu zuen Judasek Jesus saltzeagatik (ik. Mt 26,15). ordaindu zizkidaten.#zilarrezko hogeita hamar txanpon Mt 26,15.
13Jaunak esan zidan: «Begira nolako prezioa ezarri dioten nire buruari. Eramazkiozu tenpluko urtzaileari#11,13 tenpluko urtzailea: Tenpluan jendeak eskainitako urrezko txanponak urtu eta lingote bihurtzen zituzten, altxortegian gordetzeko (ik. 2 Erg 12,11; 22,4).». Hartu nituen, bada, hogeita hamar txanponak, eta tenpluko urtzaileari eraman nizkion.#tenpluko urtzaileari eraman Mt 27,3-10.
14Gero, bigarren makila, «Batasun» deitua, hautsi nuen, Judaren eta Israelen arteko senidetasuna hausten#11,14 Judaren eta Israelen arteko senidetasuna hautsi: Samariar zismaren lehen aipamena da hau Biblian; K.a. 328an burutu zen juduen (Juda) eta samariarren (Israel) arteko banaketa. nuela adierazteko.#Judaren eta Israelen arteko anaitasuna Jr 3,18; Ez 37,15-28; Os 2,2.
15Jaunak agindu zidan: «Joka ezazu artzain arduragabearen antzera. 16Izan ere, neuk jarriko dut herrian artzain bat; ez du ardi galduen ardurarik izango, ez da aldenduen bila ibiliko; ez ditu zaurituak sendatuko, ezta osasuntsuak bazkatuko ere; gizenduak jan egingo ditu eta apatxak ere atera egingo dizkie».#artzain arduragabea Jr 23,1; Ez 34,2-4; Jn 10,12-13.
17Bai errukarria artzain arduragabea,
artaldea bertan behera uzten duena!
Ezpata haren besoaren aurka,
haren eskuineko begiaren aurka!
Ihartu bekio besoa!
Itsutu bekio eskuineko begia!

Currently Selected:

ZAKARIAS 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for ZAKARIAS 11