ERROMATARREI 9
9
ISRAELDARREN SALBAMENA (9,1—11,36)
Israeldarrak Jainkoaren herri hautatua
1Egia diot —Kristo dut lekuko—, ez diot gezurrik; neure kontzientziak ere, Espiritu Santuak argiturik, hala aitortzen dit: 2handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina. 3Ni neu madarikatua#9,3 madarikatua: Jatorrizkoak anatema dio. I.Z.ean anatema-k erabateko suntsipena zekarren berarekin; I.B.an, berriz, madarikazioa edo gaitzespena (ik. Ga 1,8; 1 Ko 12,3; 16,22). Pauloren adierazpena, gehiegizkoa noski, bere herriarekiko duen maitasun sutsuaren erakusgarri da.#madarikatua Ir 32,32; 1 Ko 16,22; Ga 1,8. izatea —Kristorengandik aldendua izatea— ere onartuko nuke, baldin eta hori nire odoleko senideen onerako balitz. 4Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen; beraiek dituzte Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak;#Israel Jainkoaren herri hautatua 3,2; Ir 4,22; 19,5-6; Dt 7,6; Os 11,1; Eg 13,17. 5beraienak dira arbasoak eta, giza jatorriari dagokionez, beraiengandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi menderen mendetan! Amen.#Israelengandik dator Kristo 1,3; Mt 1,1-16; Lk 3,23-34. gauza guztien gainetik dagoena Jn 1,1.
6Ez du, ez, huts egin Jainkoaren hitzak. Gertatzen dena da Israelen jatorriko guztiak ez direla benetako Israel herri,#Jainkoa leiala 1 Ko 1,9+. 7ezta Abrahamen jatorriko guztiak ere Abrahamen benetako seme-alaba. Jainkoak esan zion Abrahami: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak.#Isaaken… Has 21,12. 8Honek esan nahi du, ez duela giza sortzeak Jainkoaren benetako seme-alaba egiten, baizik eta Jainkoaren agintzariaren arabera sortuak direla Abrahamen benetako ondorengoak.#Abrahamen benetako ondorengoak 2,28-29; Mt 3,9; Jn 8,33; Ga 3,7.29; 4,21-31. 9Izan ere, hona hemen egindako agintzaria: Urtebete barru itzuliko natzaizu, eta ordurako Sarak semea izango du.#Urtebete… Has 18,10.14. 10Are gehiago, Rebekak bikiak izan zituen Isaak gure arbasoagandik.#Rebekaren bikiak Has 25,21-28. 11-13Eta seme haiek jaio aurretik, artean ez onik, ez gaitzik egiteko gai ez zirela, Jainkoak esan zion Rebekari: Zaharrena gazteenaren morroi izango da, edo beste pasarte batek dioen bezala,
Jakob izan nuen maite,
eta ez Esau # 9,11-13 Jakob izan nuen maite, eta ez Esau: H.h., Jakob izan nuen maite eta Esau gorroto. .
Eta hori guztia, Jainkoak aukeratzeko duen askatasuna berresteko eta Jainkoak, aukera egiterakoan, giza jokabidea ez, baizik eta bere dei hutsa hartzen duela kontuan adierazteko izan zen.#Zaharrena… Has 25,23. Jakob… Ml 1,2-3.
14Eta zer esan guk? Jainkoa ez dela zuzena? Ezta inola ere,#Jainkoaren zuzentasuna Dt 32,4; Sal 36,7. 15berak esana baitio Moisesi:
Nik mesede egin nahi diodanari
egiten diot mesede,
eta gupida izan nahi diodanari
izaten gupida. # Nik mesede… Ir 33,19.
16Arazoaren gorabehera ez dago norberak nahi izatean edota norbera saiatzean, Jainkoak errukia izatean baizik.#Jainkoa errukitsu 11,31; 15,9; Ef 2,4; Tt 3,5. 17Honela esaten dio Jainkoak faraoiari Liburu Santuan: Honetarako utzi zaitut bizirik: nire ahalmena erakusteko eta mundu osoak nor naizen jakin dezan.#Honetarako… Ir 9,16. 18Beraz, Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen.#Jainkoak nahi duena uzten du bihotz-gogortzen Ir 4,21; 9,12.
Jainkoa eskuzabal israeldarrekin
19Baina esango didazu: «Zergatik haserretzen da, hortaz, Jainkoa, inork ere ezin badio beraren nahiari aurre egin?» 20Baina nor zara zu, gizagaixo hori, Jainkoari kontuak eskatzeko? Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: «Zergatik egin nauzu honelakoa?»#Buztinezko ontzia eta buztinlaria Is 29,16; 45,9; 64,7; Jkd 15,7; Si 33,13; Jr 18,6; 2 Ko 4,7; 2 Tm 2,20-21. 21Buztina ez ote dago buztinlariaren esku, honek lur beretik ontzi baliotsuak nahiz ontzi arruntak egiteko? 22Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.#Jainkoa eroapen handikoa 2,4+. 23Horrela erakutsi nahi izan zuen zein eskuzabal zen errukiz hartu zituenekin, bere aintza azaltzeko aukeratu zituenekin.#bere aintza azaltzeko 8,30+. 24Hauen artean gaude gu ere, Jainkoak juduen artetik ez ezik, jentilen artetik ere deituok. 25Hori da Oseasen liburuan esaten dena:
«Ez-nire-herria»ri
«Zu-nire-herria» esango diot;
eta «Ez-maitea»ri «Maitea» # 9,25 Ez-maiteari Maitea: Oseas profetaren hitzok Israel herriari dagozkio, eta herri desleiala Jainkoak berriro maitekiro bereganatuko duela adierazten dute. Baina Paulok Jesu Kristoren bidez Jainkoaren herri maitatu bihurtzen diren herri jentilei egozten dizkie. .#Ez-nire-herria… Os 2,25.
26 Eta, «Zuek ez zarete nire herria»
esan beharrean,
«Jainko biziaren seme-alaba»
deituko ditu Jainkoak.#Zuek… Os 2,1.
27Isaiasek, berriz, hau dio Israeli buruz:
Israeldarrak itsasoko hondarrak
bezain ugariak izango balira ere,
bakar batzuk besterik
ez dira salbatuko. # Israeldarrak… Is 10,22-23.
28 Beteko du erabakia Jaunak,
oso-osorik eta luzapenik gabe
bete ere lurrean.
29Baina Isaiasek beste hau ere esan zuen aurrez:
Jaun ahalguztidunak
gutariko batzuk
bizirik utzi ez balitu,
Sodomaren eta Gomorraren azkena
izango genukeen guk ere. # Jaun… Is 1,9.
Israeldarren jokaera
30Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena#9,30 Jainkoaren onespena: H.h., justizia; ik. 3,25-26 oh. bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.#Jentilek Jainkoaren onespena 10,20; 11,7. 31Israelek, berriz, Jainkoaren onespena emango zion legea betetzen saiatu arren, ez zuen helburua iritsi. 32Eta hori zergatik? Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu,#behaztopa-harrian estropezu Is 8,14. 33Liburu Santuak dioen bezala:
Hona nik Sionen
behaztopa-harria ipini,
erorarazteko harkaitza.
Baina harengan sinesten duenak
ez du huts egingo. # Hona… Is 28,16. Ik. 10,11; 1 P 2,6.8.
Currently Selected:
ERROMATARREI 9: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso