YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 7

7
Kristaua Moisesen legetik aske
1Ez al dakizue, senideok —legeen berri#7,1 legeen berri: Paulo hemen, edota Moisesen legeaz edota herri-legeez, oro har, ari da. Ezaguna da erromatarren jakintza juridikoa. dakizuenoi mintzo natzaizue—, gizakia bizi den bitartean bakarrik behartzen duela legeak? 2Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da. 3Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren. 4Horrela bada, ene senideok, zuek ere hil zen Kristoren gorputzeko eginak izan zaretenez gero, legearentzat hilda zaudete, eta beste batenak zarete jadanik —hildakoen artetik piztu zenarenak, alegia—, Jainkoarentzat fruitu onak emateko.#legearentzat hilda Ga 2,19; 3,13. 5Geure giza grinen menpean#7,5 giza grinen menpean: H.h., haragian; ik. 7,18 oh.#bekaturako grinak 6,20-21; 8,6.13. bizi ginenean, legeak bekaturako grinak pizten zituen guregan, eta horrela heriotza ekarri zigun fruitu. 6Baina orain, lotuak gintuen legearentzat hilak gaudelarik, legetik aske gaude; horrela, Espirituaren bizi berriaren arabera zerbitza dezakegu Jauna, eta ez lege idatziaren arau zaharraren arabera#7,6 Espirituaren bizi berriaren arabera… ez lege idatziaren arau zaharraren arabera: Jatorrizkoak Espiritu berri batez… ez zaharkituriko letraz dio. Esamolde honen bigarren zatia Moisesen lege idatziari dagokio; lehenengoa, berriz, Kristoren Espirituak sortzen duen bizi berriari; bi joerak konponezinak dira..#legetik aske 8,2.
Bekatua eta Moisesen legea
7Horrekin zer esan nahi dugu? Legea bekatu dela? Ez horixe! Hala ere, legearen bidez bakarrik ezagutu nuen bekatua. Gutizia zer den ez nukeen jakingo legeak hau esan ez balu: Ez gutiziatu.#legea eta bekatua 5,20+. Ez gutiziatu Ir 20,17; Dt 5,21. 8Bekatuak, agindutik bide hartuta, era guztietako gutiziak ernearazi zituen niregan. Legerik ezean, bekatua hila dago. 9Garai batean, oraindik legerik ez zegoenean, ni bizirik nengoen; agindua etorri zenean, ordea, bekatua piztu zen 10eta ni hil egin nintzen. Horrela, bizia emateko zen agindua heriotza-emaile gertatu zitzaidan.#bizia emateko zen agindua Lb 18,5+. 11Izan ere, bekatuak, agindutik bide hartuta, liluratu egin ninduen eta aginduaren bidez hil.#bekatuak liluratua Has 3,13; Heb 3,13.
12Legea, izan, santua da, eta agindua ere santua, zuzena eta ona. 13Orduan, ona zen hura heriotza-bide gertatu ote zitzaidan? Ez! Hil, bekatuak hil ninduen; baina bekatua bekatu bezala azaltzeko, berez ona zen aginduaz baliatu zen. Horrela, aginduari esker agertu da bete-betean bekatuaren kaltegarritasuna.#bekatua eta heriotza 5,12+.
Bekatuaren aurkako borroka
14Jakin badakigu legea espirituaren arlokoa dena; ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua.#bekatuari saldua Sal 51,5; Jn 3,6. 15Ez dut neure jokabidea ulertzen, nahi dudana ez baitut egiten, eta gorroto dudana, huraxe dut egiten. 16Baina egiten dudana gogoz kontra egiten badut, horrekin legea ona dela aitortzen dut; 17baina, orduan, egiten duena ez naiz ni, niregan ari den bekatua baizik. 18Ongi ikusten dut ez dagoela niregan —nire giza grinetan#7,18 nire giza grinetan: H.h., nire haragian. Haragiak Paulorengan, lehenbizi, berez ahula den gizakia adierazten du (7,14), bere giza izaera hutsa, alegia (1,3; 9,5: giza jatorria; 2 Ko 5,16: giza ikuspegia; Ga 3,3: giza indar); baina haragiak ez du giza izaera mugatua bakarrik adierazten, zeren, ahula izateaz gainera, gizakia giza grinen menpean baitago, bekatuaren esku utzia (ik. 7,5.25 eta kap. osoa). Itzulpenean, haragia era ezberdinetan ematen dugu, 8,3-4an ikus daitekeenez: giza ahulezia, bekatuzko izaera, giza izaera hilkorra, giza grinen arabera (h.h., haragiaren arabera, maiz datorren esamoldea)., alegia— ezer onik, nire esku baitago on egin nahi izatea, baina ez on egitea.#onik ez gizakiaren baitan Has 6,5; 8,21. 19Nahi dudan ongia ez dut egiten, eta nahi ez dudan gaizkia egiten dut. 20Nahi ez dudana egiten badut, ordea, ez dut nik egiten, niregan ari den bekatuak baizik. 21Beraz, lege hau sumatzen dut neuregan: ongia egin nahi dudalarik, gaizkia bakarrik dudala neure esku. 22Neure barruan atsegin zait Jainkoaren legea; 23baina neure gorputzean beste lege bat ikusten dut, nire adimenaren legeari borroka egiten diona, eta niregan ari den bekatuaren lege horrek preso hartua nauka.#nire gorputzean beste lege bat Ga 5,17; St 4,1; 1 P 2,11. 24Ene zoritxarra! Nork askatuko nau heriotzara naraman nire izaera honetatik#7,24 heriotzara naraman nire izaera honetatik: H.h., heriotza honetako gorputzetik. Gorputzak pertsona bere osotasunean adierazten du. Eta heriotzara naraman gorputza heriotza ondorio duen bekatuaren eraginpean bizi den pertsona da.? 25Jainkoak, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Eskerrak berari!
Honela bada, adimenaren aldetik Jainkoaren legea dut zerbitzatzen; gizon ahul naizen aldetik, berriz, bekatuaren legea.#Jainkoari eskerrak 1,21; 1 Ko 1,4; 15,57; 2 Ko 1,11; 4,15; 9,15; Ef 5,20; Flp 1,3; Kol 3,17; 1 Ts 1,2; 5,18; 2 Ts 1,3; 2 Tm 1,3.

Currently Selected:

ERROMATARREI 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in