YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 3

3
Juduak eta Jainkoaren agintzariak
1Zer du, bada, hoberik juduak? Edo zer dakar onik erdainkuntzak? 2Asko, noski, alde guztietatik. Lehenengo eta behin, Jainkoak bere hitzak#3,2 Jainkoak bere hitzak: I.Z.ean Jainkoak Israel herriari bere buruaz eginiko agerpenez dihardu Paulok. Horien artean sartzen dira bai agintzariak, bai legea eta aginduak, baita profeziak ere. juduei eman zizkielako.#Lehenengo juduei 9,4+. 3Haietako batzuk ez zirela leial izan? Eta zer? Haien leialtasun-ezak huts bihurtuko ote du Jainkoaren leialtasuna?#Jainkoaren leialtasuna 1 Ko 1,9+. 4Ez horixe! Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak, Liburu Santuak#3,4 Liburu Santuak: Sal 51,6ko aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da. dioen bezala:
Horrela, leial zarela
agertuko dute zure hitzek,
eta auzian garaile aterako zara. # gizon-emakumeak hitz ustelekoak Sal 116,11. Horrela… Sal 51,6.
5Baina gure zuzentasun-ezak Jainkoaren zuzentasuna nabariago egiten badu, ez al genuke esan behar —giza erara mintzatuz— zuzengabea dela Jainkoa bere haserrea gure gainera isurtzean? 6Inola ere ez! Hala balitz, nola epai lezake Jainkoak mundua? 7Baina Jainkoaren leialtasuna nire leialtasun-ezaz nabarmenago agertzen bada haren aintzarako, zergatik kondenatzen nau Jainkoak bekatari bezala? 8Zergatik ez esan: «Egin dezagun gaiztakeria#3,8 Egin dezagun gaiztakeria: Judu-jatorriko kristauek Paulori egiten zizkioten salaketak aipatzen ditu; horiek ez zuten onartzen Pauloren onginahizko eta askatasunezko berri ona (ik. 6,1.15)., ongia etor dadin?» Horrela irakasten omen dut nik, batzuek gezurrez diotenez. Ongi merezia dute gaitzespena horrelakoek.
Liburu Santuek diotenez, gizadi osoa bekatuaren menpean
9Zer, bada? Ba ote dugu juduok abantailarik? Azken batean, ez; zeren, irakatsi berri dugun bezala, denak, bai juduak, bai jentilak, bekatupean baitaude. 10Eta honelaxe diote Liburu Santuek#3,10 Liburu Santuek: 10-18 tx.etan Sal eta Is liburuetatik hartutako hitzak aipatzen dira.:
Ez da bat bera ere zuzenik, # Ez da bat bera ere… Sal 14,1-3; 53,2-3; Koh 7,20.
11 ez zentzu onekorik,
ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
12 Denak okertu dira,
bat egin dute galdukerian.
Ez da inor on dagienik,
bat bera ere ez.
13 Haien eztarria hilobi zabaldua,
haien mihian azpikeria,
haien ezpainetan sugegorri-pozoia.#Haien eztarria… Sal 5,10; 140,4.
14 Betea dute ahoa
madarikazioz eta mingostasunez.#Betea… Sal 10,7.
15 Arinak dituzte oinak
odola isurtzeko; # Arinak… Is 59,7-8; Es 1,16.
16 hondamendia eta zoritxarra
uzten dute pasatzen diren tokian;
17 ez dute ezagutzen bake-bidea.
18 Haiengan ez da
Jainkoarenganako beldurrik. # Haiengan… Sal 36,2.
19Badakigu legeak dioen guztia#3,19 legeak dioen guztia: Beste pasarte batzuetan bezala, I.Z. osoa adierazten du hemen lege hitzak (ik. 1 Ko 14,21.34). legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin. 20Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen#3,20 errugabetzat jo: Ik. 3,25-26 oh. legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.#bekatua ezagutarazi 7,7.
SALBAMENERAKO BIDEA (3,21—4,25)
Sinesmena salbamenaren iturri
21Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia. 22Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,#sinesmena eta Jainkoaren salbamen-indarra 1,17+. 23denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe#3,23 aintzarik gabe: I.Z.ean aintzak Jainkoaren presentzia, distiraz betea agertzen dena, adierazten du..#Jainkoaren aintza Is 60,1-3; Ez 10,18-19; 11,22-23. 24Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari#3,24 askapena: Jatorrizkoak darabilen hitza (berr)erospen itzuli ohi da gure artean. I.Z.ean, hitza Egiptoko esklabotzatik nahiz Babiloniako gatibualditik lortutako askapena adierazteko erabiltzen da, baita bekatuaren esklabotzatik askapena adierazteko ere. Hau da bereziki I.B.an hitzak duen zentzua, Jainkoak Jesu Kristoren bitartez bekatutik askatu egin gaituela, alegia. Itzulpen honetan askapen/askatu erabiliko da beti. esker.#Jainkoak onginahi hutsez 1,17+. 25-26Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean#3,25-26 barkamen-bide: I.Z.aren grekozko itzulpenean, hitza kutxa gaineko estalkia (ik. Ir 25,17 oh.) adierazteko erabiltzen da. Estalki aurrean egiten zen israeldarren hutsegite guztien barkamen-ohikunea urtean behin Barkamen Egunean (ik. Lb 16,1 oh.). Dena den, hemen hitzak barkamena lortzeko toki edo tresna esan nahi du, barkamen-bide alegia. salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartu: Ik. 1,17 oh. 21-30 tx.etan behin eta berriro erabiltzen ditu Paulok justizia, justifikatu eta justifikazio hitzak. Jainkoaren justizia ez da nori bere egintzen merezia ordaintzea; Jainkoaren zuzentasunak/justiziak hau esan nahi du: hark leial eusten diola gizakiaren aldeko bere salbamen-asmoari. Horregatik, justizia hitza salbamen-indar itzuli dugu (adib. 3,21; 8,10). Gizakiak zigorra merezi zuen arren (ik. 1,18 oh.), Jainkoak, onginahiz, bere salbamen-indarra agertu nahi izan du Jesu Kristoren bitartez (3,21-22), eta amnistia moduko zerbait eskaini die gizon-emakume guztiei. Hau da, ez du haien bekatua kontuan hartu, errugabetzat jo ditu (3,20; 4,5), zuzenetsi (4,3; Ga 3,6) eta onartu egin ditu (3,30; 4,5.9-11; 5,21, etab.; Ga 2,16), berarekin harremanetan berriro jarriz (justifikatu). Onespen hori (9,30; 10,4; Ga 2,7), hau da, justifikazioa, ez dezake gizakiak bere indarrez edo legea betez lor; Jainkoak dohainik adiskidetu du gizakia berekin Jesusen heriotzaz. Onartua izateko baldintza bakarra sinesmena da. Justifikazio hitza salbamen ere itzuli dugu behin edo beste (adib. 10,3.5; Flp 3,9), nahiz eta Pauloren teologian gauza bera ez diren. Justifikazioaren gaia luze azaltzen du Paulok Erromatarrei eta Galaziarrei gutunetan batez ere..#barkamen-bide Lb 16,12-16; Ef 1,7; Heb 9,5.15; 1 Jn 2,2; 4,10. Jainkoaren eroapena 2,4+.
27Non da, bada, harrotzeko zure bidea? Ezereztua da. Zeren izenean? Egintzen izenean? Ez, sinesmenaren izenean baizik.#harrotzeko bidea 2,17+. 28Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik. 29Juduena ote da bakarrik Jainkoa? Ala beste herriena ere bai? Beste herriena ere bai, noski. 30Jainkoa bat bakarra da, eta berak sinesmenaren bidez onartzen ditu denak, erdainduak nahiz erdaingabeak izan.#Jainkoa bat bakarra Dt 4,35.39; 6,4; Ml 2,10; Mk 12,29; Ga 3,20; Ef 4,6.
31Beraz, sinesmena dela eta, baliogabe uzten al dugu legea? Ez horixe! Berretsi, bai, berresten dugu legea.

Currently Selected:

ERROMATARREI 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in