YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 1

1
Agurra
1-2Nik, Paulok, Jesu Kristoren zerbitzari honek, idazten dizuet. Jainkoak deitu ninduen apostolu izateko eta Liburu Santuetan profeten ahoz aurrez agindua zeukan berri ona hots egiteko.#Jainkoak deitua Eg 9,15; 13,2; 26,16-18; Ga 1,15. berri ona 16,25-26; Is 52,7; 61,1; Mk 1,1+. 3-4Berri on hau Jainkoaren Semeari buruzkoa da, Jesu Kristo gure Jaunari buruzkoa, alegia: berau giza jatorriz#1,3-4 giza jatorriz: H.h., haragiaren arabera; ik. 7,18 oh. Daviden hazitik jaio zen; baina, hildakoen artetik piztu zenez gero, santu egiten duen Espirituaz Jainkoaren Seme ahaltsu egina izan da.#Daviden hazitik jaioa Mt 1,1+; 22,42; 2 Tm 2,8. Jainkoaren Seme Sal 2,7; 110,1; Mt 14,33; Mk 1,1+; Eg 13,33.
5Jesu Kristogandik hartu dugu apostolu izateko dohaina, jentil-herriei sinesmena eramateko eta fedezko erantzuna haiengan sortzeko.#apostolu izateko dohaina 15,15-18; Eg 26,16-18; Ga 2,7-9. fedezko erantzuna 10,16; 15,18; 16,26; 2 Ko 10,5; 2 Ts 1,8; Heb 5,9. 6-7Hauetakoak zarete zuek ere, Erroman bizi zaretenok. Jainkoak maite izan zaituzte eta Jesu Kristoren elkarteko eta bere herri santu izateko deitu#1,6-7 bere herri santu izateko deitu: Ik. 1 Ko 1,2 oh..
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.#herri santu 1 Ko 1,2. grazia eta bakea Zen 6,25-26; 1 Ko 1,3; 2 Ko 1,2; Ef 1,2; Flp 1,2; Kol 1,2; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,2; Flm 3.
SARRERA (1,8-17)
Erromara joateko asmoak
8Lehenengo, zuek guztiongatik eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari Jesu Kristoren bitartez, zuen sinesmena mundu guztian goraipatzen delako.#zuen sinesmena goraipatua 1 Ts 1,8. 9Badaki, bai, Jainkoak, bere Semearen berri ona hots eginez bihotz-bihotzez zerbitzatzen#1,9 bihotz-bihotzez zerbitzatzen: H.h., kultu espirituala ematen edo neure espirituan kultu ematen (ik. 15,16 oh.). dudan hark, beti gogoan zaituztedala.#Jainkoa lekuko Flp 1,8; 1 Ts 2,5.10. kristauak Paulok gogoan Ef 1,16. 10Eta otoitz egiten dudan bakoitzean, hauxe eskatzen diot: berak nahi badu, izan dezadala noizbait zuengana iristeko aukera.#Erromara joateko gogoa 15,23.32; Eg 19,21. 11Izan ere, zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko, 12edo, hobeki esan, zuek eta nik batera dugun sinesmenean elkar adoretzeko.
13Senideok, hauxe jakin behar duzue: askotan hartu dudala zuengana joateko erabakia, zuen artean beste herrietan bezala fruituren bat jasotzeko gogoz; baina orain arte ezin izan dut. 14Zorretan nago, izan ere, greziar herriarekin nahiz greziar ez direnekin, ikasiekin nahiz ezikasiekin. 15Horregatik, niri dagokidanez, irrikaz nago zuei ere, erromatarroi, berri ona hots egiteko.
Gutunaren gai nagusia
16Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak#1,16 juduak… baita judu ez direnak: Bere Seme Jesu Kristoren bidez Jainkoak salbatu nahi duen gizadi osoa du gogoan hemen Paulok. Juduek, erlijioa kontuan hartuz banatzen zuten gizadia: batetik juduak zeuden, egiazko Jainkoaren adoratzaileak alegia, eta bestetik ez-juduak, hau da, gainerako guztiak. ere.#berri ona zabaltzeko lotsarik ez Sal 119,46; Mk 8,38. Jainkoaren indarra 1 Ko 1,18.24. juduak eta judu ez direnak 2,9-10; 3,9; 10,12; 11,11-14; Eg 13,46; 18,6. 17Izan ere, berri on horrek Jainkoak fedearen bidez bakarrik onartzen gaituela agertzen digu#1,17 berri on… agertzen digu: Honela ere itzul daiteke: berri on honetan agertzen du Jainkoak bere salbamen-indarra, fedearen bidez bakarrik (iristen dena). 16-17 tx.etan Paulok gutuneko eta bere pentsamenduaren funtsezko gaietako bat aurkezten du; ik. 3,21-30 eta 3,25-26 oh. fedearen bidez bakarrik: H.h., fedez fede edo fedetik federa. Formula iluna gertatzen zaigu bere trinkotasunagatik. Seguruenik, Jainkoak gizakia onartzeko baldintza bakarra fedea dela esan nahi du.. Hau dio Liburu Santuak: Zintzoa fedeari esker biziko da.#Zintzoa… Hab 2,4; Ga 3,11; Heb 10,38. Jainkoak fedearen bidez onartzen gaitu 3,24-28; 4,9-11; 5,1.9; 9,30; Ga 2,16; Ef 2,8; Flp 3,9.
GIZADI OSOA SALBAMENAREN BEHARREAN (1,18—3,20)
Gizadi osoa bekatuaren menpean
18Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea#1,18 Jainkoaren haserrea: Edo gaitzespena. Gizakia berez —judua zein jentila—, bekatari delako, kondenatua dago Jaunaren aurrean, honen zigorra merezi du (ik. 2,5); baina Jainkoak bere salbamen-indarra agertu eta Jesu Kristogan gizakia onartzea nahi izan du (ik. 3,25-26 oh.). agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako, eta beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.#Jainkoaren haserrea Dt 32,21; Ef 5,6; Kol 3,6. egia ito 2 Ts 2,12. 19Izan ere, Jainkoaz jakin daitekeena agerian dute, Jainkoak berak agertu baitie.#Jainkoaz jakin daitekeena Sal 19,2; Jkd 13—15; Eg 14,15-17; 17,24-28; Heb 11,3. 20Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,#berez ikusezina ikusgarri Jb 12,7-9; Sal 19,1. 21Jainkoa ezaguturik, ez baitiote aintzarik, ez eskerrik eman, berari dagokion bezala; baizik arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie.#adimen zentzugabea Ef 4,17-18. 22Beren buruak zuhurtzat edukiz, ergel bihurtu dira; 23eta, Jainko hilezkorraren aintza utzirik, gizaki hilkor, hegazti, lauoineko abere eta narrastien irudietara jo dute.#sasijainkozaletasuna Ir 32; Dt 4,15-19; Jr 2,11; Sal 106,20; Jkd 11,15; 12,24. 24Horregatik, Jainkoak beren grina txarren menpe utzi ditu eta zikinkerietan erori dira, beren buruak desohoratzeraino.#zikinkerietan erori Ef 4,19. 25Egiazko Jainkoaren ordez, gezurrezkoa ezarri dute eta, Egilearen ordez, egindakoak gurtu eta zerbitzatu. Bedeinkatua bera beti! Amen.#Egiazko Jainkoa eta gezurrezkoak Jr 10,10-14; 16,19-21; 1 Ts 1,9.
26Jainkoak, beraz, grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute. 27Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza: gizonezkoek gizonezkoekin itsuskeriak egiten dituzte eta, horrela, beren jokabide okerraz merezitako zigorra berengan hartzen. 28Jainkoaren egiazko ezagutza baztertu dutelako, Jainkoak beren pentsaera okerraren menpe utzi ditu, behar ez dena egin dezaten: 29zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,#jentilak bekatuaren menpean 13,13; 1 Ko 5,10-11; 6,9-10; Ga 5,19-21; 1 P 4,3. 30gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira; 31zentzurik eta leialtasunik gabeak, bihotzik eta errukirik gabeak. 32Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.

Currently Selected:

ERROMATARREI 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in