YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 46

46
46. (45.) SALMOA
Munduaren gain dagoen eta Jerusalemen bizi den Jainkoari laudorioa
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez # 46,1 Oboez: Hitzaren esanahia ez da segurua; zenbaitek «Neska gazteak» doinuan itzultzen du. . Kanta.
2Jainkoa dugu babesleku eta indar,
larrialdian laguntzaile seguru.#Jainkoa babesleku 61,4; 62,8-9; 71,7. Ik. 7,2+.
3Ez dugu, beraz, beldurrik,
nahiz eta lurrak dardara egin
edota mendiak itsas hondora amildu,#lurrak dardara Is 24,19-20; 54,10; Jb 9,5-6.
4nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro egin
edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu#46,4 3-4 tx.etako irudiek dena berriro hasierako kaosera itzultzen dela adierazten dute. Zenbait itzultzailek 8. eta 12. tx.etako leloa ezartzen du 4.aren ostean ere, paralelismoa osatzeko..#olatuek orro 93,3.
5Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.#Ibaia Ez 47,1+. bizilekua sagaratu 78,68-69.
6Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,
goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.#ez du koloka egiten 68,17; 125,1.
7Nazioek ikara, erreinuek koloka:
Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.#Nazioek ikara 2,10-11; Ap 11,18. Jainkoa mintzatu 29.
8 Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku! # Jauna gurekin Is 7,14; 8,10. Jauna gotorleku 9,10; 48,4.
9Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,
lurrean egin duen iraulketa:#ikus Jaunaren egintzak 66,5.
10mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,
lantzak apurtu, babeskiak#46,10 babeskiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak guda-gurdiak dio. sutan erre.#gudua geldiarazi Is 2,4. armak puskatu 76,4; Os 2,20.
11«Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,
herrien gain eta lurraren gain nagoela».#Aitortu Jainkoa naizela Dt 32,39; Ez 12,16. herrien gain 47,8-9.
12 Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!

Currently Selected:

SALMOAK 46: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in