YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 8

8
Argimutilaren prestakizunak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esaiozu Aaroni, zazpi kriseiluak pizterakoan, argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitzeko».#argimutila Ir 25,31-40; 27,20-21; Lb 24,2-4; 1 Sm 3,3. 3Bete zuen Aaronek Jaunak Moisesi agindua, eta argimutilaren aurrealdea argitzeko eran egokitu zituen kriseiluak. 4Mailuz landuriko urrez egina zen argimutila, oinetik lore-hosto-bururaino. Jaunak Moisesi erakutsitako ereduaren arabera egina zen.
Lebitarren sagarapen-ohikunea
5Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 6«Bereizi lebitarrak beste israeldarren artetik eta egiezu garbikuntza. 7Garbikuntza-ohikune hau erabiliko duzu: garbikuntzako urez#8,7 garbikuntzako ura: Agian, 19. kap.an deskribaturiko ura da. zipriztinduko dituzu; ondoren, gorputzeko ile guztia moztuko dute eta arropak garbituko. Horrenbestez, garbi geldituko dira.#Ik. Lb 14,8-9. 8Gero, zekor bat eta dagokion labore-oparia —oliotan oraturiko irin garbikoa— hartuko dute; zuk barkamen-oparitarako beste zekor bat hartuko duzu. 9Israeldarren elkarte osoa bilduko duzu eta lebitarrak elkarketa-etxolara hurbilaraziko. 10Han, Jaunaren aurrean, israeldarrek eskuak buru gainean ezarriko dizkiete. 11Aaronek, aurkezpen-keinua eginez#8,11 aurkezpen-keinua eginez: Ik. Ir 29,24 oh., Jaunari eskainiko dizkio lebitarrak israeldarren izenean, eta Jaunaren zerbitzurako geldituko dira. 12Gero, lebitarrek eskuak ezarriko dizkiete buruan zekorrei, eta Aaronek lebitarren alde barkamen-ohikunea egiteko eskainiko ditu#8,12 eskainiko ditu: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak eskainiko dituzu dio., bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat. 13Aaronen eta beronen semeen aurrean ipiniko dituzu lebitarrak, eta Jaunari eskainiko dizkiozu, aurkezpen-keinua eginez; 14horrela bereiziko dituzu lebitarrak gainerako israeldarren artetik eta neureak izango ditut. 15Ordutik aurrera, has daitezke lebitarrak elkarketa-etxolan beren zerbitzua betetzen. Beraz, haien garbikuntza egin eta eskaini egingo dituzu: 16niretzat bereiziak dira israeldarren artetik eta niri oso-osorik emanak. Israeldarren lehen-semeen ordez hartu ditut,#lebitarrak Jaunari emanak 3,9; 18,6; Esd 2,43. israeldar lehen-semeen ordez 3,13+.41. 17neureak baititut israeldar lehen-semeak oro, baita lehen abere-kumeak ere. Egiptoko lehen-seme guztiak hil nituenean, neuretzat sagaratu nituen. 18Baina israeldar lehen-semeen ordez lebitarrak hartu ditut 19eta Aaroni eta beronen semeei eman laguntzaile gisa israeldarren izenean, elkarketa-etxolaren zerbitzuaz arduratzeko eta israeldarren alde barkamen-ohikunea egiteko#8,19 barkamen-ohikunea egiteko: Normalean ohikune hau apaizen eginkizuna da; hemen bakarrik uzten da lebitarren gain.. Horrela, ez zaie israeldarrei zoritxarrik gertatuko santutegira hurbiltzeagatik».#santutegira hurbiltzeagatik 17,28; 18,22.
20Moisesek, Aaronek eta israeldar elkarte osoak bete zuten Jaunak lebitarrei buruz agindurikoa. 21Lebitarrek garbikuntza egin eta arropak garbitu zituzten. Aaronek Jaunari eskaini zizkion, errituzko aurkezpen-keinua eginez, eta haien garbikuntzarako barkamen-ohikunea egin zuen. 22Horren guztiaren ondoren, elkarketa-etxolako zerbitzua betetzen hasi ziren, Aaronen eta beronen semeen ardurapean. Jaunak Moisesi lebitarrei buruz aginduriko guztia bete zuten.
Lebitarren zerbitzaldia
23Jaunak esan zion Moisesi: 24«Hogeita bost urtetik aurrera hasiko dira lebitarrak elkarketa-etxolan duten zerbitzua betetzen,#hogeita bost urte Ik. 4,3+. 25eta berrogeita hamar urterekin utziko diote lanari: ez dute beren zerbitzua luzaroago beteko. 26Lagun diezaiekete, bai, beren senideei elkarketa-etxolako eginkizunetan, baina beren zerbitzuan jardun ez. Horrela xedatuko duzu lebitarren egitekoa».

Currently Selected:

ZENBAKIAK 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for ZENBAKIAK 8