YouVersion Logo
Search Icon

NEHEMIAS 11

11
Jerusalemgo bizilagunen zerrenda
1Herriko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Gainerako beste herritarrek, berriz, zotz eginez, hamar familietatik bat aukeratu zuten Jerusalemera, hiri santura, bidaltzeko; gainerako bederatziak beste hirietan geratu ziren bizitzen. 2Herriak bedeinkatu egin zituen Jerusalemen bizitzea beren borondatez onartu zuten guztiak.
3Eskualdeko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Israeldarrak, baita apaiz, lebitar, laguntzaile eta Salomonen zerbitzarien ondorengoak ere, nor bere herri eta etxaldean bizi ziren.#zerrenda 1 Kro 9,4-17. 4Hala ere, Judaren eta Benjaminen leinuko batzuk Jerusalemen jarri ziren bizitzen.
Judaren leinukoak: Ataias, Uziasen semea —hau Zakariasena, hau Amariasena, hau Xebatiasena, hau Mahalaleelena—, Peretzen ondorengoetakoak; 5Maaseias, Baruken semea —hau Kol-Hozerena, hau Hazaiasena, hau Adaiasena, hau Joiaribena, hau Zakariasena, hau Haxilonirena—. 6Jerusalemen bizi ziren Peretzen ondorengo guztiak 468 ziren, denak arma-gizonak.
7Benjaminen leinukoak: Salu, Mexulamen semea —hau Joedena, hau Pedaiasena, hau Kolaiasena, hau Maaseiasena, hau Itielena, hau Isaiasena—; 8gainera, Gabai eta Salai; 928 benjamindar guztira. 9Zikriren seme Joel zen hauen taldeburu, eta Hasenuaren seme Juda hiriko bigarren buru.
10Apaizak: Jedaias, Joiariben semea; Jakin#11,10 Jakin: Umezurtz ageri denez, zenbaitek uste du testua ez dagoela osorik.; 11Seraias Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Ahitubena, Jainkoaren etxeko apaiz nagusiarena— 12eta Jainkoaren etxeko lanetan ziharduten haren ahaideak: guztira, 822 lagun; gainera, Adaias Jerohamen semea —hau Pelaliasena, hau Amtzirena, hau Zakariasena, hau Paxhurrena, hau Malkiasena— 13eta haren ahaide familiaburuak: guztira, 242; gainera Amasai Azarelen semea —hau Ahzairena, hau Mexilemotena, hau Imerrena— 14eta haren ahaideak, denak armagizonak: guztira, 128. Hauen taldeburu Hagedolimen seme Zabdiel zen.
15Lebitarrak: Xemaias Haxuben semea —hau Azrikamena, hau Haxabiasena, hau Bunirena—; 16baita Xabtai eta Jozabad, lebitarren buruetarikoak, Jainkoaren etxean kanpoko lanen arduradunak. 17Matanias, otoitzaldiko gorespenetan kantua zuzentzen#11,17 gorespenetan kantua zuzendu: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoari jarraituz, otoitzaldiari hasiera eman litzateke. zuena, Mikaren semea —hau Zabdirena, hau Asafena—, Balbukias Mataniasen ahaide eta laguntzailea eta Abda Xamuaren semea —hau Galalena, hau Jedutunena—. 18Hiri santuan zeuden lebitarrak, guztira, 284 ziren.
19Atezainak: Akub, Talmon eta ahaideak; atezainak, guztira, 172 ziren.
20Gainerako israeldar, apaiz eta lebitarrak Judako herrietan bizi ziren, nor bere etxaldean. 21Tenpluko laguntzaileak Ofel auzategian#11,21 Tenpluko laguntzaileak: Ik. Esd 2,43 oh. Ofel auzategia: Hiriaren hego-ekialdera zegoen. bizi ziren; Tziha eta Gixpa ziren haien buru.#Ofel 3,26. 22Jerusalemgo lebitarren arduraduna Uzi zen, Baniren semea —hau Haxabiasena, hau Mataniasena, hau Mikarena—; Uzi Asafen ondorengoetakoa zen; hauek Jainkoaren etxean kantatzeko eginkizuna zuten. 23Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau#11,23 erregearen araudia: David erregeak emana dateke (ik. 1 Kro 25) edo Pertsiako erregeak (ik. Esd 7,21-24). beste arau: Honela itzulitako hitzak akordio tinkoa esan nahi du; zenbaitek lansari bezala ulertzen du. batzuek taxutzen zuten.
24Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.
Beste herrietako juduak
25Judaren leinukoak landan sakabanaturiko herrietan bizi ziren: Kiriat-Arban eta inguruetan, Dibonen eta inguruetan, Jekabtzeelen eta inguruetan, 26Jexuan, Moladan, Bet-Peleten, 27Hatzar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruetan, 28Tziklagen, Mekonan eta inguruetan, 29En-Rimonen, Tzorean, Jarmuten, 30Zanoahen, Adulamen eta inguruko herrixketan, Lakixen eta inguruetan, Azekan eta inguruetan. Beer-Xeba eta Hinom harana bitartean jarri ziren bizitzen.
31Benjaminen leinukoak herri hauetan bizi ziren: Geban, Mikmasen, Aian, Betelen eta inguruetan, 32Anatoten, Noben, Ananiasen, 33Hatzorren, Raman, Gitaimen, 34Hadiden, Tzeboimen, Nebalaten, 35Loden eta Onon, artisauen haranean.
36Lebitar batzuk Judako eskualdetik Benjaminekora aldatu ziren#11,36 Zaila da tx.aren esanahia zehatz jakitea..

Currently Selected:

NEHEMIAS 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in