YouVersion Logo
Search Icon

JOB 4

4
Hitzaldien lehen txanda (4,1—14,22)
Elifaz
1Orduan, Temango Elifazek esan zuen.
Jobi kontuak eskatu
2«Agian, ez da atsegina esango dizudana,
baina ezin diet eutsi neure hitzei.#hitzei ezin eutsi 32,18-20.
3Zuk asko eta asko hezi
eta ahulak indartu izan dituzu;#ahulak indartu Is 35,3-4; 50,4.
4estropezu egiten zuena zeure hitzez altxatu
eta okertutako belaunak zuzendu izan dituzu;
5orain, zeuri tokatu zaizunean, adorea galtzen al duzu?
Asaldatuta al zaude dena gainera datorkizulako?#zeuri tokatu zaizunean Es 24,10. Ik. Erm 2,19-21.
6Ez al zenuen Jainkoarengan#4,6 zenuen Jainkoarengan: H.h., zen zeure Jainkoarekiko begirunea edo erlijiotasuna. zeure konfiantza
eta jokabide zintzoan zeure itxaropena?#jokabide zintzoa 1,1+.
Jainkoak gaizkileak galdu
7«Gogoratzen al duzu errugabea inoiz galdu denik?
Edo gizon zuzena suntsitua izan denik?#errugaberik galtzen ez Sal 34,20-21; 37,25; Es 12,21; Si 2,10; 2 P 2,9.
8Gaiztakeria landu eta miseria erein dutenak,
horiek ikusi ditut ereindakoaren uzta biltzen.#Gaiztakeria erein Os 8,7; 10,13; Es 22,8; Si 7,3; Ga 6,7.
9Jainkoaren arnasak hondatzen ditu,
haren haserre-hatsak kontsumitzen.
10Lehoiak bezala orroka eta purrustaka ibili arren,
hortzak puskatzen dizkie Jainkoak;#Lehoia gaiztoaren irudi Sal 17,12+; Es 28,15.
11zer janik ez duen lehoia bezala hiltzen dira
eta beraien seme-alabak sakabanatzen.
Inor ez zuzen Jainkoaren aurrean
12«Mezu bat etorri zait isilpean,
haren zurrumurrua entzun dut.
13Gau-ikuskari kezkagarri bat izan nuen
lozorroak gizakia hartzen duen garaian;#lozorroak gizakia hartzen 33,15.
14izuak dar-dar eragin zidan,
ikara hezurretaraino sartu;#izuak dar-dar Has 15,12; Is 21,3-4; Hab 3,16.
15haizeak aurpegian jo ninduen,
gorputzeko ilea tentearazi.
16Zutik zegoen, ez nuen ezagutu;
irudi bat bakarrik aurrean.
Dena isilik. Gero, ahotsa entzun nuen:
17“Jainkoa baino zuzenagoa izango ote da gizakia?
Egilea bera baino garbiagoa izango ote?#gizakia ez da zuzena Jainkoaren aurrean 9,2; 14,4; 15,14; 25,4-6; 33,12; 34,5; 35,2; 40,8; Sal 143,2; Es 20,9. Ik. 32,2; Has 6,5+.
18Bere zerbitzariez ere erabat fidatzen ez bada,
aingeruengan ere hutsegiteak aurkitzen baditu,#ez erabat fidatzen 15,15.
19zer ez hautsaren gainean oinarritutako
buztinezko etxeetan bizi direnengan,
harra bezain erraz zanpatuak izan litezkeenengan?
20Goizetik iluntzera birrintzen dira,
oharkabean betiko galtzen.#Goizetik iluntzera Sal 90,5-6.
21Biziaren lokarriak eteten zaizkie
eta jakinduriarik lortu gabe#4,21 Biziaren lokarriak: H.h., Haien (oihal-etxolaren) lokarriak. jakinduriarik lortu gabe: Honela ere itzul daiteke: jakinduri faltaz edo eta ez jakinduriaren erruz. hiltzen”.

Currently Selected:

JOB 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in