JOB 35
35
Elihuren hirugarren hitzaldia (35,1-16)
1Elihuk jarraitu zuen:
Gizakiaren ekintzak gizakiagan eragina
2«Bidezkoa iruditzen al zaizu
“Jainkoa baino zuzenagoa naiz” esatea?#Jainkoa baino zuzenagoa Ik. 4,17+.
3Jainkoari esan diozu: “Zer axola dizu,
zer irabazi dut bekaturik ez egiteaz?”#zer irabazi? 7,20+; 22,3+.
4Zeuri eta zeure lagunei erantzungo dizuet batera.
5«Begira arretaz ortziari,
so egin zeu baino askoz gorago dauden hodeiei.#Begira ortziari 11,8; 22,12; Is 55,9.
6Bekatu egiten baduzu, Jainkoari zer?
Hobenak ugaritu arren, zer kalte hark?#Jainkoari zer? 7,20+; 22,2-3+.
7Zuzena baldin bazara, zer ematen diozu?
Edo ezer hartzen al du hark zuregandik?
8Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,
zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.
Jainkoak ez ditu harroen oihuak entzuten
9«Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,
ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;#Jainkoak ez erantzuten 24,12+. Ik. 34,28.
10baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,
bera izan arren unerik beltzenetan
garaipen-kantak sorrarazten dizkiguna,
11lurreko piztiak baino trebeago
eta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.
12Oihu egin, baina Jainkoak ez die erantzuten,
gaiztoak eta harroak direlako;
13Jainkoak ez baititu hitz faltsuak entzuten,
Ahaltsuak ez die jaramonik egiten.
14Are gutxiago esaten duzunean ez duzula ikusten,
zeure auzia haren esku utzi eta zain zaudela.#ez duzula ikusten 9,11+; 13,24+; 30,20+.
15Orain, hark bere haserrean zigortzen ez duenez
eta bekatuari#35,15 bekatuari: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazko hitza ulertezina da. jaramon handirik egiten ez,
16Jobek hutsalkeriak botatzen ditu aho betean,
zentzugabeko hitzak metatuz».#Jobek zentzugabeko hitzak 34,35; 38,2.
Currently Selected:
JOB 35: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso