YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 20

20
Isaias, Egipto menderatuaren irudi
1Behin batean, Asiriako errege Sargonek bere gudalburu nagusia bidali zuen Axdod-era#20,1 Axdod: Filistear hiri hau 711n hartu zuen Sargonek., eta hark hiriari eraso eta hartu egin zuen.#gudalburu nagusia 2 Erg 18,17. 2Garai horretan, Amotzen seme Isaiasen bidez mintzatu zen Jauna. Hau esana zion aurretik: «Ea, erantzi soinean daramazun dolu-jantzia eta kendu oinetakoak».
Hala egin zuen Isaiasek, eta larrugorri eta oinutsik gelditu zen. 3Axdod hartua izan zen garaian, hau esan zuen Jaunak: «Isaias nire zerbitzaria larrugorrian eta oinutsik ibili da hiru urtez, Egipto eta Etiopiarentzat ezaugarri eta aurre-seinale gisa.#Isaias ezaugarri 8,18. 4Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorrian eta oinutsik, ipurdia agerian dutela; Egipto lotsagarri gertatuko da.#larrugorritan eta oinutsik 2 Sm 10,4. 5Espantuz eta lotsaz beteko dira beren itxarobide Etiopia eta beren harrotasun Egipto zutenak.#lotsaz Egipto itxarobide zutenak 30,3-7; 31,3. 6Orduan, honela esango dute kostalde honetako guztiek#20,6 kostalde honetako guztiek: Hau da, filistearrak, eta hedaduraz israeldarrak ere bai.: “Horra hor geure itxarobide genuenaren atarramentua! Horra hor norengana jo dugun, Asiriako erregeagandik askatzeko laguntza eske! Nola onik atera gu orain?” »

Currently Selected:

ISAIAS 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in