YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 8

8
«Nire ituna hautsi dute»
1«Hartu ezpainetan adarra!
Arranoa bezala datorkio
zoritxarra gainera Jaunaren herriari,
nire ituna hautsi baitute,
nire irakaspenaren aurka
jarri baitira.#adarra 5,8+. zoritxarra 7,13. ituna hautsi 6,7+.
2Deiadar egiten didate:
“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.#Jainkoa aitortu 2,22+. Ik. 4,1; 6,3.
3Baina Israelek
bazter utzi du ongia;
etsaiak pertsegituko du.
4Nik aukeratu gabeak
izendatu dituzte errege,
nire oniritzirik gabe
hautatu dituzte buruzagiak.
Beren zilar eta urrez
jainko-irudiak egin dituzte,
beren buruaren galbide.#Nik aukeratu gabeak errege 2 Erg 15,10.14.25.
5Higuingarria Samariak
gurtzen duen zekorra#8,5 Samariak gurtzen duen zekorra: Jeroboam I.ak Betelgo santutegian jarritako zekorra aipatzen da (ik. 10,5; 1 Erg 12,28-29).!
Haserre-sutan nago
nire herriaren aurka:
noiz helduko ote zarete
garbi izatera?#Samariako zekorra 10,5-6; 13,2; 1 Erg 12,28-33; 2 Erg 17,16. Ik. Ir 32,4.8; Dt 9,16; Ne 9,18.
6Irudi hori Israelgo artisau batek
egina da, eta ez da jainko.
Samariaren zekorra
zati-zati egingo dute.
7Izan ere, haizea erein dute,
eta ekaitza jasoko.
Alerik gabeko galburuak irinik ez,
eta, izango balu ere,
atzerritarrek irentsiko lukete.#haizea erein 5,11; 12,2; Jb 4,8; Es 22,8; Ga 6,7-8.
8Irentsia dute Israel:
hor dago herrien artean,
ezertarako ez den tresna dirudi.
9Efraim, basasto tematsua,
Asiriara joan da,
aliatuak erosi ditu.#Asiriara 5,13+.
10Eskain diezaiela dirua herriei…
Nik bilduko ditut orain,
laster kizkurtuko dira
errege nagusiaren#8,10 errege nagusi: Asiriako erregea adierazteko deituretariko bat (ik. 5,13). zamapean.
11Aldareak ugaldu ditu Efraimek
bekatua kentzeko,
baina bekatu-bide gertatu
zaizkio aldareak.#Aldareak ugaldu 10,1; 12,12.
12Milaka lege idazten badiot ere,
ez ditu beretzat hartzen.
13Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,
hildako abereen okela jateko;
baina nik, Jaunak,
ez ditut sakrifizio horiek atsegin.
Horien bekatuak gogora dakartzat,
beren hutsegiteengatik
kontuak eskatuko dizkiet,
eta Egiptora itzuli beharko dute.#sakrifizioak atsegin ez 9,4; Jr 6,20+. Ik. 6,6. bekatuak gogoan 7,2+. Egiptora itzuliko 9,3; 11,5. Ik. 9,6.
14Israelek bere Egilea ahaztu du
eta jauregiak jaso;
Judak, berriz, hiriak sendotu.
Baina nik su emango diet hiriei,
suak irentsiko ditu jauregiak».#Egilea ahaztu Dt 32,15-18; Is 1,2-3; 51,13.

Currently Selected:

OSEAS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in