YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 6

6
Itxurazko konbertsioa
1Honela dio herriak:
«Ea, itzul gaitezen Jaunarengana.
Berak urratu gaitu
eta berak sendatuko,
berak zauritu gaitu
eta berak dizkigu zauriak lotuko.#Jaunarengana itzuli 2,9+; Nk 3,40; 5,21. zauritu/sendatu 5,13+.
2Bizpahiru egun barru#6,2 Bizpahiru egun barru: H.h., bi egun barru eta hirugarrenean; denbora gutxi barru esan nahi du.,
bizia emango digu
eta indarberrituko gaitu,
eta haren aurrean biziko gara.#Bizpahiru egun Ik. Lk 24,7; 1 Ko 15,4. haren aurrean bizi Sal 116,9; Lk 1,75.
3Saia gaitezen Jauna ezagutzen:
egunsentia bezain ziur helduko da,
euria bezala etorriko zaigu,
udaberriko euria
lur-hondora bezala».#Jauna ezagutu 2,22+. udaberriko euria Jl 2,23+.
4Baina Jaunak honela dio:
«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?
Eta zer zuretzat, Juda?
Zuen maitasuna
goiz-lainoa bezala doa,
berehala kentzen duen
goiz-ihintza bezala.#Zer egin zuretzat? 11,8. maitasuna 4,1+. goiz-lainoa, ihintza 13,3. Ik. 14,6; Mi 5,6.
5Horregatik, zigorra iragarri diet
profeten bidez,
hondamena neure ahoko hitzez.
Nire epaiak argiak bezala
egiten du distira.#zigorra 5,2+. profeten bidez 12,11; Is 11,4; 49,2; Jr 5,14; Heb 4,12-13.
6Nahiago dut maitasuna
sakrifizioak baino,
Jainkoa aintzat hartzea
erre-opariak eskaintzea baino.#maitasuna sakrifizioak baino Is 1,11-17; Am 5,22-24; Sal 40,7; 51,19; Es 21,3; Mt 9,13; 12,7. Jainkoa aintzat hartu 2,22+.
«Haien gaiztakeria guztiak gogoan ditut»
7«Gizakumeek ohi duten bezala#6,7 Gizakumeek ohi duten bezala: Hebreeraz, Adamek bezala. Singular kolektibotzat hartu dugu: gizakumeak oro har. Beste zenbaitek toki-izentzat hartzen du: Adamen bezala (ik. Jos 3,16).,
nirekiko ituna hautsi dute,
maltzurki jokatu dute nirekin.#ituna hautsi 8,1; Jr 31,32.
8Galaad#6,8 Galaad: Jordanez ekialdeko hiria. gaizkile-hiria da,
odolez josia.#Galaad gaizkile 12,12. Ik. 2 Erg 15,25.
9Lapur-sail baten antzera,
zelatan dago apaiz-taldea.
Hilketak eta makurkeriak
egiten dituzte
Sikemera#6,9 Sikem: Antzinateko erlijiogunea, Jerusalemdik iparralderantz 50 km-ra (ik. Jos 24,1); babes-hiria zen (ik. Jos 20,1-7). bidean.
10Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:
prostituzioan dabil Efraim,
kutsatu egiten da Israel.#Ik. 5,3.
11Zuretzat ere, Juda,
gertu daukat ematekoa,
neure herriaren zoria
aldatuko dudanean.#zoria aldatu Dt 30,3; Jr 29,14+; Ez 16,53; 39,25; Jl 4,1; Am 9,14; So 2,7; 3,20; Sal 126,1.

Currently Selected:

OSEAS 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in