YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 4

4
Jauna Israelekin auzitan
1Entzun Jaunaren hitza,
israeldarrok,
Jauna auzitan ari baita
lurralde honetako jendearekin:
«Ez da leialtasunik,
ez maitasunik lurraldean,
eta ez naute Jainkotzat aitortzen.#Jauna auzitan 2,4+. maitasuna eta leialtasuna 6,4-6; 10,12; 12,7. Ik. 2,21-22. ez naute Jainkotzat aitortzen 2,22+.
2Madarikazioa eta gezurra,
hilketa, lapurreta
eta adulterioa ugari,
odola odolaren gain.#Madarikazioa, gezurra, hilketa Ir 20,13-17; Lb 19,11; Jr 7,9.
3Horregatik, dolu dagi lurrak
eta hiltzear daude
bertan bizi direnak.
Basapiztiak eta hegaztiak,
baita arrainak ere,
denak galduko dira.#lurrak dolu Jl 1,10+. gizakiaren eta izadiaren arteko elkartasuna 2,23-25; Has 3,17; 6,5-7; Is 24,4-7; 33,8-9; Jr 12,4; 23,10; Jl 1,18; So 1,3; Ag 1,11.
Jauna apaizekin auzitan. Idolatriaren aurka
4«Ez biezaio inork inori salaketa
eta errietarik egin.
Zure aurka dut auzia#4,4 Zure aurka dut auzia: Testu zuzendua; hebreerazkoa ez da batere argia., apaiz.#Jauna auzitan 2,4+.
5Gau eta egun
egiten duzue estropezu,
eta zuek bezala profetek ere.
Horregatik,
zuen ama Israel galdu egingo dut.#ama Israel 2,4+.
6Nire herria hondatu egingo dut,
aintzat hartzen ez nauelako.
Zuk ez bainauzu
aintzat hartu nahi izan,
nik ere ez zaitut
neuretzat apaiz hartuko.
Zure Jainkoaren irakaspena
ahaztu duzunez gero,
nik ere ahaztu egingo ditut
zure seme-alabak.#aintzat hartu 2,22+. Jainkoaren irakaspena 8,1; Dt 33,10; Ml 2,5-8.
7Den-denek egin dute
nire aurka bekatu;
beren ospea lotsa bihurtuko diet.
8Nire herriak bekatuengatik
egiten dituen opariez
mantentzen dira apaizak;
horregatik, nire herriak
bekatu egin dezan nahi dute.
9Bai herriak, bai apaizak
zori bera izango dute:
beren jokabideagatik
kontuak eskatuko dizkiet,
beren egiteen ordaina emango diet.
10Jango dute, baina ez dira aseko;
emagaldu sakratuekin
elkartuko dira,
baina ez dute haurrik izango;
Jauna bazter utzi baitute,
beste jainkoei#4,10 emagaldu sakratuekin elkartu: H.h., prostituitu egingo dira; prostituzio sakratuaz ari da noski. beste jainkoei: H.h., prostituzioari; idolatri zentzuaz (ik. 4,12 eta 1,2 oh.). jarraitzeko.#ase gabe jan Mi 6,14; Ag 1,6.
11«Ardoak eta pattarrak
burua txoratu diote nire herriari.#Ardoak txoratu Is 28,7. Ik. 7,14.
12Egur-puska bati
egiten diote kontsulta,
zurezko idolo#4,12 egur-puska, zurezko idolo: Azti-jardunbideak; objektu sakratuak eta zurezko idoloak erabili ohi ziren horretarako. batek
ematen dizkie erantzunak.
Prostituzio-haizeak jo ditu,
beste jainkoen atzetik joateko,
ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.#Prostituzio-haizea 5,4. Ik. 1,2+.
13Mendi-gailurretan
sakrifizioak eskaintzen dituzte,
muinoetan intsentsua erretzen,
arte, urki eta haritzen
itzalpe ederrean.
Horrela, zuen alabak
emagaldu sakratu#4,13 emagaldu sakratu: Kanaandar kultu-lekuetan, emankortasunaren jainkoen kultuak berekin zeraman prostituzio sakratua (ik. 1,2 oh.). bihurtu dira,
zuen errainak adulteriogile.#zuhaitzen itzalpean Dt 12,2; 1 Erg 14,23; Jr 2,20+.
14Hala ere, ez diet zuen alabei
konturik eskatuko,
emagaldu bihurtu direlako;
ezta zuen errainei ere,
adulteriogile bihurtu direlako.
Apaizak berak baitoaz
emagalduekin,
tenpluko emagalduekin
elkartzen baitira
sakrifizioak eskaintzeko.
Eta hala, zentzugabeko herria
hondamendira doa.
15Zu, Israel,
nirekiko desleial bazara ere,
Juda behintzat
ez dadila errudun izan.
Ez joan Gilgalgo santutegira,
ez igo Bet-Aben-era#4,15 nirekiko desleial: H.h., emagaldu. Gilgal: Israel zaharreko santutegia (Jos 5,2-9), Jerikotik hurbil; Oseasen garaian, kultu paganoaz kutsatua zegoen, Betel bezala. Bet-Aben: Gaiztakeri etxe esan nahi du; hemen Beteli (Jainkoaren etxe) ematen zaio izen hori, mespretxuz.,
ez hartu Jainko bizia ahotan
zin egiteko.#Gilgal 9,15; 12,12; Jos 4,19; 1 Sm 11,14; Am 4,4; 5,5. Bet-Aben (Betel) 5,8; Am 4,4; 5,5. Jainko biziarengatik zin 1 Sm 26,10.16; 1 Erg 17,12; 18,10; Jr 38,16.
16Bai, larrabehia bezain
bihurri da Israel.
Nola larratuko ditu, bada,
Jaunak zelai zabalean,
arkumetxoak balira bezala?
17Efraim#4,17 Efraim: Hala deritzo sarri Oseasek Israeli, Ipar Erresumako leinurik garrantzitsuenaren izena ematen diolarik. idoloekin lotuegia dago:
utziozue!#idoloekin lotua 14,9. Ik. 2,10+.
18Ardo-edana egin ondoren,
prostituzioari eman diote erabat,
eta haien buruzagiek#4,18 buruzagiek: H.h., babeskiek; buruzagien deitura da (ik. Sal 47,10).
lotsaizuna dute gogoko.
19Baina haize-bolada batek
eramango ditu,
eta lotsa izango dira
beren sakrifizioez.#haize-boladak eraman 13,3.15; Jr 4,11-13. sakrifizioez lotsa 10,5-6; Is 1,29.

Currently Selected:

OSEAS 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in