YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 15

15
Jaunaren agintzaria Abrahami
1Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez:
—Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut.#Jauna babesle (babeski) Dt 33,29; Sal 3,4+.
2Abramek, ordea, erantzun zion:
—Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra izango bada?#15,2 Tx.aren azken zatia iluna da jatorrizkoan; hala ere, 3. tx.ak poliki argitzen du esanahia.#semerik gabe noa 16,1; Eg 7,5.
3Hara —erantsi zuen Abramek—, semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko!
4Jaunak esan zion:
—Ez horixe! Morroia ez, baizik eta zeuregandik jaioko dena izango duzu oinordeko.
5Ondoren, kanpora aterarazi eta esan zion: «Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak#15,5 ondorengoak: Hirugarrenez iragartzen dio Jaunak Abrahami ondorengotza ugariaren agintzaria (ik. 12,2 oh.).».#izarrak bezainbat ondorengo 22,17; 26,4; Dt 1,10; Heb 11,12. Ik. 12,2+.
6Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak zuzenetsi egin zuen#15,6 sinetsi egin zuen, zuzenetsi: Garrantzi handiko hitzak, horietan oinarritzen baita Paulo apostolua bere fede-bidezko justifikazioaren doktrina argudiatzeko (ik. Erm 4 eta Ga 3). Sinetsi, Jaunari fede ematea eta beraren agintzarietan konfiantza izatea da; hitzak finkotasuna eta leialtasuna adierazten du (hortik dator Amen)..#Abrahamen sinesmena Erm 4,3+.
7Jaunak esan zion Abrami:
—Ni Jauna naiz. Nik irtenarazi zintudan kaldearren Ur hiritik lurralde hau zuri emateko.#Nik irtenarazi 11,31; 12,1. lurraldearen agintzaria 12,7+.
8—Jauna, ene Jainkoa —erantzun zion Abramek—, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala?
9Jaunak esan zion:
—Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat.
10Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini#15,10 aurrez aurre ipini: Ituna egiteko (ik. Jr 34,18) edo konpromisoa baieztatzeko erritua da. Bi itunkideek erdibi eginiko animalien zoria onartzen dute nork beretzat, baldin eta beren betebeharrari huts egingo baliote.; hegaztiak ez zituen erdibitu. 11Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen.
12Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion.#lozorroa 2,21; Jb 4,12-14.
13Orduan, Jaunak esan zion: «Jakizu zure ondorengoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez#15,13 laurehun urtez: Irteera liburuko gertaerak adierazten dira hemen; alabaina, Ir 12,40an esanaren arabera, laurehun eta hogeita hamar urte iraun zuen hebrearren Egiptoko egonaldiak (ik. Eg 7,6-7)..#laurehun urteko esklabotza Ir 1,11-14; 12,40; Jdt 5,10-12; Eg 7,6; 13,20. 14Alabaina, zigortu eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez beterik irtenaraziko ditut.#irtenaraziko Ir 12,41-42; Eg 7,7. aberastasunez beterik Ir 3,22+. 15-16Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean».
17Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan#15,17 labe bat ketan eta zuzi bat sutan: Jainkoaren presentziaren adierazgarri dira, Ir 3,2ko sutan zegoen sasia bezala. igaro ziren hildako abereen artetik.
18Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: «Lurralde hau zure ondorengoei ematen diet#15,18 Berriro ere lurraldearen agintzaria; ik. 12,2 oh., Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino:#Lurraldearen agintzaria 12,7+. 19orain kendarrak, keniztarrak, kadmondarrak, 20hititak, periztarrak, refatarrak, 21amortarrak, kanaandarrak, girgaxtarrak eta jebustarrak bizi direneko lurraldea, alegia».

Currently Selected:

HASIERA 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in