YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 8

8
Esdrasen lagunak
1Hauexek dira Artaxerxesen erregealdian Babiloniatik nirekin etorri ziren familiaburuak, beren jatorriekin:
2Pinhasen ondorengoetatik Gerxom; Itamarren ondorengoetatik Daniel; Daviden ondorengoetatik Hatux, 3Xekaniasen semea; Paroxen ondorengoetatik Zakarias: honekin ehun eta berrogeita hamar gizon erroldatu ziren; 4Pahat-Moaben ondorengoetatik Elihoenai, Zerahiasen semea, beste berrehun gizonekin; 5Zaturen ondorengoetatik Xekanias, Jahazielen semea, hirurehun gizonekin; 6Adinen ondorengoetatik Ebed, Jonatanen semea, beste berrogeita hamar gizonekin; 7Elamen ondorengoetatik Isaias, Ataliasen semea, beste hirurogeita hamar gizonekin; 8Xefatiasen ondorengoetatik Zebadias, Mikaelen semea, beste laurogei gizonekin; 9Joaben ondorengoetatik, Obadias, Jehielen semea, beste berrehun eta hemezortzi gizonekin; 10Baniren ondorengoetatik Xelomit, Josifiasen semea, beste ehun eta hirurogei gizonekin; 11Bebairen ondorengoetatik Zakarias, Bebairen semea, beste hogeita zortzi gizonekin; 12Azgaden ondorengoetatik Johanan, Hakatanen semea, beste ehun eta hamar gizonekin; 13Adonikamen ondorengoetatik azken ondorengoak ziren Elifelet, Jeiel eta Xemaias, beste hirurogei gizonekin, 14eta Bigbairen ondorengoetatik Utai eta Zakur, beste hirurogeita hamar gizonekin.
Esdras Jerusalemera bidean
15Ahabara doan ibaiaren ondoan bildu nituen gizon horiek, eta han gelditu ginen hiru egunez. Herriko jendea eta apaizak han zeudela ohartu nintzen, baina ez nuen lebitarrik aurkitu. 16Orduan, buruzagi hauek bildu nituen: Eliezer, Ariel, Xemaias, Elnatan, Jarib, Elnatan, Natan, Zakarias, Mexulam, eta Joiarib eta Elnatan irakasleak. 17Kasifia deritzan tokiko Ido buruzagiagana joateko agindu nien, eta Idori eta honen ahaide laguntzaileei Kasifian esan behar zietena adierazi nien, gure Jainkoaren etxerako zerbitzariak bidaltzeko eskatuz.
18Geure Jainkoa lagun baikenuen, gizon aditu bat bidali ziguten: Xerebias, Israelen biloba eta Lebiren seme zen Mahliren ondorengoetakoa, bere seme eta anaiekin; guztira hemezortzi lagun.#Jainkoa lagun 7,6+. 19Haxabias eta Isaias ere, Merariren semeak, bidali zizkiguten, beren seme eta anaiekin; guztira hogei lagun; 20azkenik, lebitarren zerbitzurako Davidek eta buruzagiek emandako laguntzaileen artetik berrehun eta hogei. Denen izenak idatziak gelditu ziren.
21Hantxe, Ahaba ibaiaren ondoan, baraua aldarrikatu nuen, gure Jainkoaren aurrean geure buruak apaltzearren, geuk eta gure seme-alabek, geure ondasun eta guzti, bidaia ona egin ahal genezan. 22Lotsatu egiten bainintzen, bidean etsaiengandik babesteko, erregeari gudari-talde bat eta zaldizkoak eskatzen; izan ere, esana genion erregeari: «Laguntzen die gure Jainkoak bera zerbitzatzen dutenei, baina biziki haserretzen da bera bazter uzten dutenekin».#gudari-taldea Ne 2,9. 23Gure Jainkoari mesede hau eskatuz egin genuen barau, eta entzun egin zigun.
24Gero, apaizburuetako hamabi aukeratu nituen; baita Xerebias eta Haxabias ere, beren hamar ahaideekin. 25Eta haien aurrean pisatu nituen, erregeak, beronen kontseilari eta buruzagiek eta Babilonian bizi ziren israeldarrek gure Jainkoaren etxerako eman zituzten zilar, urre eta ontziak. 26Hogeita biren bat mila kilo zilar, zilarrezko ehun ontzi eta hiru mila eta laurehunen bat kilo urre pisatu eta eskuratu nizkien; 27gainera, urrezko hogei kopa, zortzi kilo eta erdi#8,27 zortzi kilo eta erdi: Jatorrizkoan 1.000 dariko dator; darikoa Dariok atera zuen urrezko txanpon baten deitura da. guztira, eta brontze garbizko bi ontzi, urrea bezain baliotsuak.
28Eta esan nien: «Jaunari sagaratuak zarete; baita ontzi hauek ere; urre eta zilar hauek jendeak bere borondatez zuen gurasoen Jainko Jaunari eskainiak dira.#borondatezko eskaintzak 1,4+. 29Zaindu eta gorde, Jerusalemera iritsi eta Jaunaren etxeko aretoetan, apaiz, lebitar eta Israelgo familiaburuen aurrean pisatuko dituzuen arte». 30Orduan, apaizek eta lebitarrek hartu egin zituzten pisaturiko zilarra, urrea eta ontziak, Jerusalemera, gure Jainkoaren etxera, eramateko.
Jerusalemera iritsi
31Lehenengo hilaren hamabian abiatu ginen Ahaba ibaitik Jerusalemera. Jainkoa lagun baikenuen, onik atera gintuen etsai eta bidelapurrengandik.
32Jerusalemera iritsi eta hiru egunez atseden hartu genuen. 33Laugarren egunean pisatu genituen zilarra, urrea eta ontziak geure Jainkoaren etxean, eta Uriasen seme Meremot apaizaren esku utzi genituen; Uriasekin zeuden Pinhasen seme Eleazar eta Josueren seme Jozabad eta Binuiren seme Noadias lebitarrak ere. 34Guztia zenbatu eta pisatu ondoren, idatziz jasoa gelditu zen.
35Gatibualditik#8,35 Esdrasen oroitzapenen tartean, kronikariak beste zenbait adierazpen gaineratzen ditu (35-36 tx.ak). zetozen erbesteratuek erre-opariak eskaini zizkioten Israelgo Jainkoari: hamabi zezen Israel osoaren alde, laurogeita hamasei ahari, hirurogeita hamazazpi bildots eta hamabi aker bekatuen barkamenerako: guztiak Jaunari erre-oparitzat eskainiak. 36Gero, errege-funtzionario eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernariei erregearen erabakiak eman zizkieten, eta haiek herriari eta Jainkoaren etxeari laguntza handiak eman zizkieten.

Currently Selected:

ESDRAS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in