YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 22

22
Jerusalemen jokabide higuingarriak
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Zuk, gizaseme, epaitu, epaitu gogor hiri odolzalea, aurpegiratu beraren jokabide higuingarria! 3Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure biztanleek hilketak egiten dituzte, horrela zure ordua hurbilaraziz; idoloak egiten dituzte, horrela zu kutsatuz.#hilketak 7,23+. 4Hilketa horiengatik, errudun bihurtu zara; eginiko idoloengatik, kutsatu egin zara#22,4 kutsatu egin zara: Idolatriaz nahiz bekatuaz kutsaturiko lurraldeak okaztatu egiten ditu bere biztanleak (ik. Lb 18,25-28; 20,22).; horrela, suntsipen-eguna hurbilarazi duzu eta zeure bizitzaren amaierara iritsi. Horregatik, nazio arrotzen iseka-gai egiten zaitut eta herrialde guztien barregarri.#nazioen iseka-gai 5,15+. 5Hurbileko nahiz urrutikoek zutaz barre egingo dute, ospe txarreko eta desordena handiko hiri hori.
6«Zure baitan Israelgo printzeek odola isurtzen dute, nor bere indarraz baliatuz. 7Zure baitan aita-amak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen.#aita-amak desohoratu Lb 19,3+. etorkina, umezurtza, alarguna Ir 22,20-21+. 8Nire gauza santuak mespretxatzen dira, nire larunbata hausten.#larunbata hautsi Lb 19,3+. Ik. 20,12+. 9Zure baitan badira odola isurtzera bultzatzen duten iraintzaileak, sasikultu-lekuetako otorduetan#22,9 sasikultu-lekuetako otorduak: Ik. 18,6 oh. parte hartzen dutenak, gauza gaitzesgarriak egiten dituztenak.#odola isurtzera bultzatu Lb 19,16. 10Zure baitan bada aitaren emaztearekin sexu-harremanik duenik, eta hilerokoarekin dagoen emakumea errespetatzen ez duenik.#Ik. Lb 18,8.9.15.19-20+. 11Batek adulterio egiten du lagun hurkoaren emaztearekin, beste batek harreman gaitzesgarriak ditu errainarekin, eta beste batek bere arrebaordea, aitaren alaba, bortxatzen du. 12Zure baitan bada bere burua diruz saltzen duenik, lukurreriaz interesak kobratzen dituenik, lagun hurkoa zapalduz aberasten denik. Eta nitaz ahazturik bizi zara! Honela diot nik, Jainko Jaunak.#diruz saldu Ir 23,8; Dt 16,19; 27,25. lukurreriaz interesak kobratu 18,8+.
13«Hara, txaloka ari natzaizu#22,13 txaloka ari natzaizu: Badirudi ironiaz esana dagoela, 21,22an bezala. egin dituzun bidegabeko negozio eta hilketak ikusiz. 14Jasango ote du zure bihotzak eta egongo ote zure eskua tinko, zure aurka ekingo diodanean? Nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dut. 15Atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaitut eta herrialdeen artean barreiatuko; zure jokabide lotsagarria amaiaraziko dut.#nazioen artean sakabanatuko 5,10+. 16Toki txarrean geldituko zara beste nazioen aurrean, baina ni naizela Jauna jakingo duzu».
17Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 18«Gizaseme, Israel herria hondakin bilakatu zait, zilarra#22,18 zilarra: Jatorrizkoan, hitz hau tx.aren bukaeran dator, tokiz kanpo segur aski., brontzea, eztainua, burdina edo beruna labearen erdira bota eta azkenean gelditzen den hondakina bezala.#herria hondakin bilakatu Is 1,22.25; Jr 6,28-30; Ml 3,2-3. 19Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zuek denok hondakin bihurtu zarete; horregatik, metatu egingo zaituztet Jerusalemen erdian. 20Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala, hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko. 21Pilatu eta neure sumina suspertuko dut zuen kontra; Jerusalemen erdian urtaraziko zaituztet. 22Zilarra labearen erdian urtzen den bezala, hala urtuko zaituztet Jerusalemen erdian; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen kontra bere sumina isurtzen duena».
23Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 24«Gizaseme, esan Jerusalemi garbitu gabeko lurraldea dela, nire haserrearen eraginez euririk izan ez duen lurraldea bezalakoa. 25Bertako buruzagiak#22,25 buruzagiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak profeten azpilana dakar. harrapakina sarraskitzen duen lehoi orrolaria bezalakoak dira: jendea irensten dute, altxorrak eta ondasunak lapurtzen, alargunak ugaltzen hirian.#buruzagiak lehoi orrolari So 3,3. 26Apaizek nire legea hausten dute eta nire gauza santuak profanatzen; ez dute bereizten sakratua eta profanoa, ez dute ezagutarazten garbiaren eta kutsatuaren arteko aldea; ez zaie axola nire larunbata; horrela, profanatu egiten naute.#Apaizak profanatzaile So 3,4. sakratua eta profanoa, garbia eta kutsatua bereizi 42,20; 44,23; Lb 10,10-11. 27Buruzagiak harrapakina urratzen duten otsoak bezalakoak dira: odola isurtzen eta jendea garbitzen dute, berak aberasteko. 28Profetek, berriz, kareorez estaltzen dituzte#22,28 kareorez estali: Ik. 13,10 oh. hoben hauek guztiak; ikuskari hutsalak dituzte eta iragarpen faltsuak; “Jainko Jaunaren mezua” esaten dute, nik, Jaunak, hitzik egin ez dudanean.#Profetak 13,7+.10+. 29Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.#lapurretak egin 18,7+. etorkinaren eskubidea 14,7+. 30Herrialdea suntsi ez dezadan, babes-harresia eraiki eta beraren alde nire aurrean bitarteko izan zitekeen norbait bilatzen saiatu naiz haien artean, baina ez dut aurkitu.#bitarteko Ik. 13,5+. 31Beraz, neure amorrua beraien gain isuri dut, neure suminaz suntsitu ditut, beraien jokabideak merezitako ordaina emanez. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 22: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in