YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 5

5
Moises eta Aaron faraoiagana
1Ondoren, Moises eta Aaron faraoiagana joan eta esan zioten:
—Hau esan du Jaunak, Israelgo Jainkoak: Utziozu nire herriari basamortura joaten, ene ohorez festa ospatzera#5,1 festa ospatzera: Basamortuko festa hau behin eta berriro aipatzen da izurrien kontakizunean. Segur aski, hebrearrek urtero ospatzen zuten artzain nomaden jaia zen, Pazkoa seguruen. Israeldarrak Egiptotik askatuak izan ondoren, zentzu berria hartuko du tradiziozko jai honek (ik. 12,11 eta oh.)..#festa ospatzera 3,12+. Ik. 23,14-17; 1 Sm 1,3; Lk 2,41; Eg 2,5.
2Baina faraoiak erantzun zien:
—Eta nor da Jaun hori, nik haren esana bete eta israeldarrei joaten uzteko? Ez dut halako Jaunik ezagutzen, eta israeldarrei ez diet joaten utziko.#Faraoiak joaten utzi ez 3,19+.
3Haiek, berriro:
—Hebrearren Jainkoa agertu zaigu; utz iezaguzu basamortura hiru eguneko bidean joaten, geure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera, izurriz edo ezpataz zigor ez gaitzan.#hiru eguneko bidea 3,18+.
4Baina Egiptoko erregeak erantzun zien:
—Moises eta Aaron, zer ari zarete herria bere lanetik saihestu nahirik? Zoazte zeuen lanera!
5Eta, gainera, esan zien:
—Gaur egun, lurralde honetan israeldarrak hain ugari direnean, lana utzarazi nahi al diezue?
Faraoiak are astunago bihurtu israeldarren lana
6Egun hartan bertan, faraoiak honela agindu zien lan-arduradunei eta langilezainei#5,6 lan-arduradun eta langilezain: Lehenengoak egiptoarrak dira, bigarrenak israeldarrak (ik. 5,14).: 7«Ez eman aurrerantzean israeldarrei adreiluak egiteko lastorik, orain arte bezala; doazela beraiek lasto bila. 8Baina orain arte bezainbat adreilu egitera behartuko dituzue, ezta bakar bat ere gutxiago. Alfer batzuk besterik ez dira! Horregatik ari dira beren Jainkoari sakrifizioak eskaintzera joan behar dutela esaten. 9Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik, eta ez diezaietela kontu horiei jaramonik egin».
10Lan-arduradunek eta langilezainek herriari esan zioten: «Faraoiaren aginduz, ez zaizue lastorik emango aurrerantzean; 11zeuek joan beharko duzue bila, dagoen lekura. Baina lana ez zaizue inola ere gutxituko».
12Israeldarrak Egipto osoan sakabanatu ziren soroetan lasto bila.
13Lan-arduradunek estutu egiten zituzten, esanez: «Burutu zeuen egitekoa, egunean egunekoa, lastoa zeneukatenean bezala».
14Faraoiaren lan-arduradunek, beraiek izendaturiko langilezain israeldarrak zigortzen zituzten, esanez: «Zergatik ez duzue atzo eta gaur osotu ezarritako adreilu-kopurua, orain arte bezala?»
15Hala, langilezain israeldarrak faraoiari joan zitzaizkion oihuka:
—Jauna, zergatik erabiltzen gaituzu honela zeure zerbitzariok? 16Lastorik ematen ez eta adreiluak egiteko agintzen digute eta jo egiten gaituzte, errua zure herriarena izanik.
17Faraoiak erantzun zien:
—Alfer hutsak zarete! Horrexegatik diharduzue Jaunari sakrifizioak eskaintzera joan behar duzuela esaten. 18Zoazte lanera! Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.
19Langilezain israeldarrak estu eta larri zebiltzan eguneroko adreilu-kopurua ez zietela gutxituko jakitean.
20Faraoiaren etxetik ateratzean, beraien zain zeuden Moises eta Aaronekin topo egin zuten. 21Langilezainek esan zieten: «Jaunak kontu hartu eta epai zaitzatela, zuen erruz hartu baikaituzte begitan faraoiak eta beronen funtzionarioek: ezpata eman diezue eskura, hil gaitzaten».
Moisesek Jaunarengana jo
22Orduan, Moisesek, Jaunarengana itzulirik, esan zion:
—Jauna, zergatik erabiltzen duzu hain gaizki herri hau? Zertarako bidali nauzu? 23Faraoiak, zure izenean mintzatzera etorri natzaionetik, are gaizkiago erabili du zure herria eta zuk ez duzu deus ere egin libratzeko.

Currently Selected:

IRTEERA 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in