YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 4

4
Jainkoak bere ahalmena agertu Moisesi
1Moisesek ihardetsi zion:
—Baina ez didate sinetsiko, ez jaramonik egingo; Jauna ez zaidala agertu esango didate.#ez didate sinetsiko 4,31; 14,31; 19,9; Mt 13,58.
2—Zer duzu eskuan? —galdegin zion Jaunak.
—Makila —Moisesek erantzun.
3Jaunak agindu zion:
—Jaurti lurrera.
Moisesek lurrera jaurti eta, bat-batean, suge bihurtu zen. Moises ihesi joan zen sugearengandik.#makila suge bihurtu 7,8-12.
4Baina Jaunak esan zion:
—Luzatu eskua eta heldu isatsetik!
Eskua luzatu eta heldu egin zion, eta sugea makila bihurtu zen berriro eskuan.
5Jaunak jarraitu zuen:
—Ea horrela sinesten duten Jauna, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, agertu zaizula.
6—Orain sartu eskua golkoan —esan zion Jaunak.
Sartu zuen Moisesek eta, berriro ateratzean, eskua elurra bezain zuri zeukan legenaz.#legena Lb 13,1+.
7Orduan, Jaunak esan zion:
—Sartu berriro eskua kolkoan.
Hala egin zuen Moisesek eta, ateratzean, beste gorputz-atal guztiak bezain ongi zeukan.
8Gero, Jaunak esan zion:
—Lehenengo miraria egitean ez badizute sinesten, ez jaramonik egiten, bigarrena egitean sinetsiko dizute; 9baina ez badizute sinesten, ez jaramonik egiten, atera ura ibaitik eta isuri lurrean: ura odol bihurtuko da.#ura odol bihurtu 7,17+.
Jainkoak Aaron izendatu Moisesen bozeramaile
10Moisesek esan zion Jaunari:
—Ai Jauna! Ni ez naiz hizketan trebea; ez naiz sekula izan, ezta orain ere, zuk niri hitz egin ondoren. Hizmotela nauzu, hizketarako traketsa.#hizketarako traketsa 6,12.30; Jr 1,6-10.
11Jaunak erantzun zion:
—Nork eman dio mihia gizakiari? Nork egiten du gizakia mutu ala gor, itsu ala ikusle, nik, Jaun honek, izan ezik? 12Zoaz, bada; zeurekin izango nauzu hitz egin behar duzunean, zer esan adierazteko.#zeurekin izango hitz egitean Dt 18,18; Mt 10,19-20. Ik. Jn 3,31-34; 8,26.
13Moisesek, ordea, esan zion:
—Arren, Jauna, ni ez, bidali besteren bat.
14Haserretu zen Jauna Moisesen aurka eta esan zion:
—Hor duzu Aaron zeure anaia, lebitarra. Badakit ongi hitz egiten duela. Gainera, bidera datorkizu bera, eta asko poztuko da zu ikusteaz. 15Berari adieraziko diozu zer esan behar duen; ni, berriz, zeuekin biokin izango nauzue, hitz egin behar duzuen bakoitzean. Eta zer egin eta zer esan ere irakatsiko dizuet. 16Zuk nire mezua Aaroni adieraziko diozu eta bera mintzatuko zaio zure ordez herriari. 17Hartu eskuan makila, beronen bidez egingo baitituzu mirariak.#makilaren bidez mirariak 7,9; 8,1; 9,23; 10,13; 14,16; 17,5.9.
Jainkoak Moisesi Egiptora itzultzeko agindu
18-19Moises bere aitaginarreba Jetrorengana itzuli zen. Madianen#4,18-19 Madian: Ik. 2,15 oh. zegoela, Jaunak esan zion: «Itzuli Egiptora, hilak baitira zu hil nahian zebiltzanak».
Orduan, Moisesek Jetrori esan zion:
—Uztazu joaten. Egipton diren neure anaiengana itzuli behar dut, oraindik bizirik dirauten ikusteko.
Jetrok erantzun zion:
—Zoaz bakean.#hilak dira Mt 2,20.
20Emaztea eta semea hartu eta asto gainera igoaraziz, Egiptora itzuli zen Moises; Jainkoaren makila zeraman berekin.
21Jaunak beste hau ere esan zion: «Egiptora bidean, ez ahaztu zure esku utzi ditudan egintza harrigarri guztiak, faraoiaren aurrean burutu behar dituzu eta. Halaz guztiz ere, setatsu bihurtuko dut faraoia eta ez dio herriari joaten utziko.#setatsu jarri faraoia 7,3.13.14.22; 8,11.15.28; 9,7.12.34-35; 10,1.20.27; 11,10; 14,4.17. 22Orduan, faraoiari esango diozu: Honela dio Jaunak: Ene lehen-semea dut Israel.#Israel lehen-seme Dt 1,31; 14,1; 32,6; Os 11,1; Erm 9,4. 23Nire semeari irteten uzteko esan dizut, gurtzera joan dakidan, baina ez duzu nahi izan; beraz, nik zure lehen-semea hilaraziko dut».#zure lehen-semea hilaraziko 12,29+.
Moisesen semea erdaindu
24Bidean, gaua igaro behar zuten lekuan, Jauna Moisesi bidera atera zitzaion eta hil egin nahi zuen#4,24 hil egin nahi zuen: Zaila da pasarte honen esangura zehatza jakitea, testuingururik gabe aurkitzen baitugu. Hebreerazko testuan Moises ez da izendatzen; bestalde, Odol-senarra esamoldearen zentzua iluna da..#Jauna Moisesi bidera atera Has 32,26-33. 25Tziporak suharrizko aizto bat hartu, bere semeari zakil-muturra moztu eta beronekin Moisesi sexua ukitu zion, esanez: «Odol-senarra zaitut». 26Semea erdaindu#4,26 erdaindu: Ik. Has 17,10 oh. Jos 5,2-3an ageri denez, suharrizko aiztoa erabili ohi zen erdaintzeko. zuelako esan zion hori.
Orduan, Jaunak joaten utzi zion.
Aaronekin topo egin eta Egiptora iritsi
27Bien bitartean, honela agindu zion Jaunak Aaroni: «Zoaz Moisesengana, basamortura». Joan eta, Jainkoaren mendian aurkiturik, besarkatu egin zuen. 28Orduan, Jaunak emaniko mezua eta egiteko aginduriko mirariak adierazi zizkion Moisesek bere anaiari. 29Ondoren, elkarrekin joan ziren Israelgo herri-arduradunak biltzera.#herri-arduradunak bildu 3,16. 30Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien Aaronek, eta Moisesek mirariak egin zituen herriaren aurrean. 31Sinetsi zuen herriak, eta Jauna alde jarri zitzaiela eta beren atsekabean begiak jarriak zituela jakitean, ahuspeztu eta gurtu egin zuten.#herriak sinetsi Ik. 4,1+.

Currently Selected:

IRTEERA 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in