YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 1

1
JAINKOAK BERE HERRIA ASKATU NAHI (1,1—7,7)
Israeldarrak ugaldu
1Hauek dira, nork bere senideak eramanez, beren aita Jakobekin batera Egiptora joan ziren israeldarren izenak#1,1 israeldarren izenak: Zerrenda honek Jakoben hamabi semeen, hau da, Israelgo leinuburuen, izenak besterik ez du jasotzen; gainerako senideen izenak Has 46,8-27an daude.: 2Ruben, Simeon, Lebi, Juda, 3Isakar, Zabulon, Benjamin, 4Dan, Neftali, Gad eta Axer. 5Jakoben ondorengoak, guztira, hirurogeita hamar lagun#1,5 hirurogeita hamar lagun: Antzinako grekozko itzulpenak eta, beroni jarraituz, Eg 7,14ak hirurogeita hamabost diote; ik. Has 46,27 eta oh. ziren. Ordurako, Jose Egipton zegoen.
6Jose, beronen senideak eta belaunaldi hura guztia hil eta gero,#Jose hil Has 50,26. 7israeldarrek seme-alaba asko izan zuten; erruz ugaldu ziren#1,7 erruz ugaldu ziren: Ondorengotza ugariaren agintzaria betetzen ari dela egiaztatzen da, Has 47,27an bezala: Jainkoak gurasoei, hots, Abrahami (Has 12,2 eta oh.), Isaaki (Has 26,3-4 eta oh.) eta Jakobi (Has 28,13 eta oh.), eginiko agintzaria. eta, hain indartsu egin zirenez gero, lurralde osoan zabaldu ziren.#erruz ugaldu Has 12,2+; Dt 26,5; Sal 105,24; Jdt 5,10; Eg 7,17; 13,17.
Faraoiak esklabo bihurtu israeldarrak
8Jose ezagutu ez zuen errege berri bat izan zen Egipton,#errege berri bat Sal 105,25; Jdt 5,11; Eg 7,18-19. 9eta bere herriari esan zion: «Hara, israeldar herria gu baino ugariago eta indartsuago bihurtzen ari da. 10Beraz, zuhur jokatu beharrean gaude, areago ugal ez daitezen; bestela, guduren bat sortuko balitz, gure etsaiekin elkartu eta gure aurka egingo lukete borroka, eta gero Egiptotik alde egingo ligukete».
11Horregatik, egiptoarrek lan-arduradunak ezarri zizkieten israeldarrei lan neketsuetara makurrarazteko. Honela, Pitom eta Ramses#1,11 Pitom eta Ramses: Segur aski, Niloren deltako ekialdean zeuden hiriak. eraiki zituzten, faraoiaren gudarostearentzat hornigaiak biltzeko hiriak.#Ramses Has 47,11. 12Baina zenbat eta zanpatuago, orduan eta ugariago eta hedatuago egin ziren. Israeldarrez gogaiturik, egiptoarrek 13esklabotza gogorra ezarri zieten 14eta bizimodu garratza eginarazi, lan astunetara behartuz: buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak. Lan guztiok gogorkeriaz ezarri zizkieten.#lan astunak 2,11; 5,6-21; 6,6; Dt 26,6.
Faraoiak israeldar jaioberrien hilketa agindu
15Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak 16esan zien:
—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea#1,16 ohar zaitezte arra ala emea den umea: H.h., begiratu bi harriei. Hitzak testuinguruan duen esangura zalantzazkoa da. Emakumeak haurra izateko erabiltzen zuen aulkia ere izan daiteke. Grekozkoak itzulpen librea eman du: eta haurra izateko puntuan daudenean, mutikoa bada… : mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.
17Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.
18Orduan, erregeak deitu eta esan zien:
—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?
19Emaginek erantzun zioten:
—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.
20Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu. 21Eta emaginei beraiei, Jainkoari begirune izan ziotenez gero, ondorengoak eman zizkien.
22Orduan, faraoiak agindu hau eman zion herri osoari: «Bota Nilo ibaira hebrear mutiko guztiak! Neskak, berriz, utzi bizirik!»#mutiko guztiak Eg 7,19.

Currently Selected:

IRTEERA 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in