EGINAK 17
17
Tesalonikan
1Anfipolisen eta Apolonian barrena, Paulo eta Silas Tesalonikara#17,1 Anfipolis, Apolonia, Tesalonika: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. Tesalonika Mazedonia erromatar probintziako hiriburua zen, mugimendu handiko itsas portua. Judu-kolonia ugaria zen bertan.#Tesalonikan estuasunak 1 Ts 2,1-2. iritsi ziren; han juduek sinagoga zuten. 2Paulok, ohi zuenez, haiengana joan#sinagogara joan, ohi zuenez 13,5+. eta hiru larunbatez jardun zuen beraiekin eztabaidan. Liburu Santuak oinarri harturik, 3Mesiasek sufritu eta hildakoen artetik piztu egin behar#Mesiasek sufritu behar du 3,18+. eta piztu Lk 24,46. Ik. 2,24+. Jesus Mesias 2,36+. zuela azaltzen eta frogatzen zien. Eta esaten zien: «Nik hots egiten dizuedan Jesus hauxe da Mesias».
4Judu batzuek sinetsi egin zuten eta Paulo eta Silasekin elkartu ziren; Israelen Jainkoa gurtzen zuten#Israelen Jainkoa gurtzen zutenak 10,2+. Judu eta jentil 14,1+. emakume handiki 13,50+. jentil askok eta emakume handikietako mordoxka batek ere gauza bera egin zuen. 5Baina juduek, ikusezinez, alfer-gaizto batzuk bildu zituzten eta, jendartean iskanbilak sorraraziz, herria nahastu zuten. Gero, Jasonen etxera oldartu ziren, Pauloren eta Silasen bila, herriko batzarraren aurrera eramateko asmotan.#juduak aurka 13,45+. Ik. 1 Ts 2,14. 6Aurkitu ez zituztelarik, Jason eta beste zenbait senide hiriko agintarien aurrera#agintarien aurrera 16,20+. Ik. 24,5. eraman zituzten arrastaka, eta oihuka zioten: «Mundu guztia nahastu duten horiek bertaraino iritsi zaizkigu, 7eta Jasonek etxean hartu ditu. Hauek guztiok enperadorearen aginduen aurka#enperadorearen aginduen aurka 16,21; 25,8; Lk 23,2. Jesus errege Lk 23,2-3; Jn 19,12. ari dira, badela beste errege bat esanez, Jesus alegia».
8Hitz hauek asaldatu egin zituzten jendea eta agintariak; 9baina, fidantza kendu ondoren, askatu egin zituzten Jason eta gainerakoak.
Berea hirian
10Senideek #Senideak 1,15+. Paulo eta Silas Bereara#17,10 Berea: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. bidali zituzten berehala, gauez. Iritsi zirenean, juduen sinagogara joan ziren. 11Bereako juduek, Tesalonikakoak baino jatorragoak izaki eta, gogo biziz hartu zuten mezua#mezua 8,4+. Liburu Santuak aztertu Jn 5,39.; egunero aztertu ohi zituzten Liburu Santuak, gauzak hala ote ziren ikusteko. 12Haietako askok sinetsi zuten#sinetsi zuten 8,12; 11,21; 13,12.48; 17,4.34; 18,8. Ik. 14,27+., baita jentilen arteko emakume handiki eta gizonezko mordoxka batek ere.
13Baina Tesalonikako juduak#Tesalonikako juduak 17,5+. Jainkoaren hitza 4,29+., Paulok Berean ere Jainkoaren hitza iragartzen ziharduela jakitean, hara joan ziren, hango jendea ere asaldatu eta nahastera. 14Horregatik, senideek itsasaldera aterarazi zuten Paulo berehala; Timoteo#Timoteo 16,1 oh. Silas 15,22 oh. Timoteoren egitekoa Tesalonikan 1 Ts 3,1-6. eta Silas Berean gelditu ziren. 15Paulori laguntzera joan zirenek Atenaseraino eraman zuten eta, itzultzean, Timoteo eta Silasentzat mandatu hau ekarri zuten: ahalik lasterren bil zitezela Paulorekin.
Atenasen: hitzaldia Areopagon
16Atenasen Timoteo eta Silasen zain zegoela, Paulori barrua sumintzen zion hiria idoloz betea ikusteak. 17Beraz, juduei eta Israelen Jainkoa gurtzen zuten jentilei#17,17 Israelen Jainkoa gurtzen zuten jentilak: Ik. 10,2 oh.#Israelen… jentilei 10,2+. sinagogan 13,5+. sinagogan hitz egiten zien, eta egunero jardun ohi zuen plaza nagusian, bertan gertatzen zirenekin eztabaidan. 18Zenbait filosofo epikureo eta estoikok ere jardun ohi zuen harekin eztabaidan. Batzuek zioten: «Zer ote dio berritsu honek?» Beste batzuek, berriz: «Jainko arrotzen predikari#17,18 Epikureo eta estoiko: Garaiko bi filosofi eskolarik nagusienetako kideak. Epikureoen ustez, mundu hau halabeharrak darama; oinazeari ihes egiten saiatzen den morala proposatzen zuten. Gozamena bere neurrian, inongo muturretara jo gabe, bilatzean datza zorionbidea. Estoikoentzat, berriz, gizakiak baditu mundua zuzentzen eta gobernatzen duen arrazoi orokorraren eragina eta arnasa bere barruan. Nor bere grinen menpean erori gabe, orotan arrazoi horren arabera ibiltzean datza askatasuna. Benetako bertutea lortzeko, mingabetasuna behar da. Jainko arrotzen predikari: Dirudienez, Pauloren entzuleek, piztuera hitza (anastasis grekoz) entzutean, zera ulertu zuten: Jesusek eta piztuerak bikote bat egiten zutela, Jesus jainkoa zelarik eta piztuera jainkosa. dirudi».
Izan ere, Jesusen eta piztueraren berri ematen zien Paulok. 19Hartu zuten, bada, berekin eta, Areopagora#17,19 Areopago: Akropolisen mendebaldera zegoen Atenasko muinoa. Hiriko kontseilu nagusiak han izan ohi zituen bere batzarrak garai batean; kontseiluak berak ere geroztik Areopago izena hartu zuen; beraz, biak uler daitezke: Paulo Areopago muinora eraman zutela edo Areopagoren aurrera, hots, hiriko kontseilu nagusiaren aurrera. eramanik, honela galdetu zioten: «Jakin al daiteke zer den irakasten duzun doktrina berri hori? 20Guztiz ideia bitxiak dakarzkiguzu belarrietara, eta zer esan nahi duten jakin nahi genuke».
21(Izan ere, atenastar guztiek eta han bizi ziren kanpotarrek azken berrikeriak entzun eta kontatuz eman ohi zuten beren denbora guztia).
22Paulo honela mintzatu zen#17,22 mintzatu zen: Atenasen egindako hitzaldi hau Paulok jentilei egindako predikuaren eredurik argiena dugu. Lehen atalak (17,22-29) juduek jentilentzako predikuan erabili ohi zituzten gai berak darabiltza. Azken atalean (30-31 tx.ak) bakarrik ematen da kristau-mezu berezia., Areopago erdian zutik: «Atenastarrok, edonola ere, guztiz erlijiozale zaretela ikusten dut. 23Hortik zehar zuen jainko-oroitarriei begira nenbilela, aldare bat aurkitu dut idazkun honekin: “Jainko ezezagunari”#17,23 Jainko ezezagunari: Halako aldareak eraiki ohi zituzten jentilek, ezagutzen ez zuten jainkoren bat haserre ez zekien. Paulok beste zentzu batean hartzen ditu eskaintza-hitz horiek, zentzu biblikoan: Jainkoa ezagutzen ez duten jentilen ezjakintasuna ikusten du hitz horietan.. Horra, bada: zuek ezagutu gabe gurtzen duzuena, horixe iragartzen dizuet nik. 24Mundua eta munduko guztia egin duen Jainkoa zeru-lurren Jauna da eta ez da giza eskuz egindako tenpluetan bizi;#Jainkoa kreatzaile 4,24+. giza eskuz egindako tenpluetan ez da bizi 7,48+. 25ez dute giza eskuek zerbitzatzen ere, ez baitu ezeren beharrik, bera baita denei bizia eta arnasa eta gainerako guztia ematen dizkiena.#ez du ezeren beharrik Jr 7,22; Sal 50,9-13. bizia eta arnasa… Is 42,5.
26«Gizon bakar batengandik#17,26 Gizon bakar batengandik: Bakar batengandik dio testuak, gizon hitza esan gabe. Beraz, Iturburu bakar batetik itzul daiteke. Odol batetik diote beste eskuizkribu batzuek. Nolanahi ere, gizadiaren batasunaren ideia estoikotik hurbil ageri da hemen Adami buruzko tradizio biblikoa. sorrarazi zituen Jainkoak nazio guztiak, lur zabal osoan bizi zitezen, bakoitzari bere garai eta lur-mugak#garai eta lur-mugak ezarri Dt 32,8. ezarriz. 27Eta hau guztia, Jainkoa bila zezaten#Jainkoa bila zezaten Dt 4,29; Is 55,6; Jkd 13,1-9. Ik. Erm 1,19-20. ez dago urruti Sal 145,18., ea itsumustuka bederen aurkitzen zuten; izan ere, ez dago guretako bakoitzarengandik urruti, 28zeren harengan bizi baikara eta harengan mugitzen, eta izan ere harengan baikara; hori bera esan dute zuen olerkari batzuek ere: “Haren jatorrikoak gara”#17,28 zeren harengan… baikara: Epimenides, K.a. VI. mendeko olerkariaren aipamen librea. Haren jatorrikoak gara: Areto, K.a. III. mendeko ziliziar olerkariaren Fenomenoak liburutik harturiko aipamena. Berdintsu mintzo da Kreanto estoikoa ere (K.a. III. mendekoa)..#Haren jatorrikoak gara Ik. Has 1,26; 2 P 1,4; 1 Jn 3,2. 29Beraz, Jainkoaren jatorrikoak bagara, ez genezake pentsa Jainkoa giza trebetasunak eta irudimenak landutako urre, zilar edo harrizko irudien antzeko denik.#Jainkoa ez irudien antzeko 19,26; Is 40,18-20; 44,9-17; Jkd 13,10; Erm 1,22-23. 30Baina Jainkoak ez du kontuan hartu nahi izan gizakien iraganaldia, ezjakinean bizi izan zireneko garaia#ezjakinean bizi izan zireneko garaia 14,16; 17,23; Erm 3,25., eta bihozberritzeko agintzen die orain guztiei edonon. 31Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere, berau hildakoen artetik piztuz denei ziur erakutsi dien bezala».#Jainkoak mundua justiziaz epaitu Sal 9,9; 96,13; 98,9. Jesusen bidez epaitu ere 10,42+.
32«Hildakoen piztuera»#17,32 Hildakoen piztuera: Gorputzaren piztueraren ideia guztiz arrotza zen greziar filosofiarentzat. Espirituari bakarrik ematen zioten hilezkortasuna, behin gorputzetik askatu eta gero, guztiz gauza negatibotzat baitzeukaten gorputza. aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion; beste batzuek, berriz, esan zioten: «Beste batean entzungo dizugu horretaz».
33Paulok, orduan, alde egin zien#17,33 alde egin zien: Paulok ia erabat frakasatu zuen Atenasen. Oraindanik aurrera alde batera utziko du greziar jakinduria (ik. 1 Ko 2,1-5).. 34Alabaina, batzuk elkartu zitzaizkion eta sinetsi egin zuten#sinetsi egin zuten 17,12+.; haien artean, Dionisio Areopagokoa#17,34 Dionisio Areopagokoa: Eginak liburuaren irakurleek ezaguna zuten noski pertsonaia hau. V. mendeko idazle mistiko batek (pseudo-Dionisio izena eman ohi zaionak) Dionisio Areopagokoaren izenpean eman zituen bere idazkiak., Damaris izeneko emakume bat eta beste zenbait.
Currently Selected:
EGINAK 17: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso