2 KORINTOARREI 1
1
Agurra
1Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak, Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari eta Akaia#1,1 Akaia: Ik. Erm 15,26 oh. probintzia osoko fededun guztioi idazten dizuegu.#Paulo Jesu Kristoren apostolua 1 Ko 1,1+. Timoteo 1,1.19; Eg 16,1; 17,14; 18,5; 19,22; 20,4; Erm 16,21; 1 Ko 4,17; 16,10; Flp 1,1; 2,19; Kol 1,1. 2Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.#grazia eta bakea Erm 1,7+.
SARRERA (1,3-11)
Atsekabeak jasan ondoren Jainkoari esker ona
3Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa!#Bedeinkatua Jainkoa Ef 1,3; 1 P 1,3. Jainkoa kontsolamenduaren iturri Sal 34,19; 94,19; Erm 15,5. 4Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz. 5Izan ere, Kristorengatik jasan behar ditugun sufrimenduak ugari badira, ugaria da, era berean, Kristok ematen digun adorea.#Kristorengatik sufrimenduak 1 Ko 12,26.
6Guk atsekabeak jasaten baditugu, zuek adorea eta salbamena har ditzazuen jasaten ditugu; adorea hartzen badugu, zuek adorea har dezazuen hartzen dugu, adore honek eraginik iraupenez eraman ahal izan ditzazuen guk geuk ere eramaten ditugun sufrimenduak. 7Eta zuengan daukagun itxaropenak oinarri sendoak ditu, bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela.
8Senideok, jakin behar duzue nolako larrialdiak izan nituen Asia probintzian. Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak#1,8 Asia probintzia: Ik. Erm 16,5 oh. larrialdi handiak: Ez dakigu zehatz zein larrialdi diren; baina ik. 11,22 hur. izan bainituen.#Asia probintzian larrialdiak Eg 19,23; 1 Ko 15,32. 9Bai, etsia nengoen heriotza-epaia gainean nuela; baina horrela, neuregan ez, baizik eta hilak pizten dituen Jainkoarengan konfiantza jartzen ikasi nuen. 10Berak atera ninduen, eta aterako nau aurrerantzean ere, horrelako heriotza-arriskutik; berarengan dut jarria itxaropena, eta onik aterako nau hemendik aurrera ere.#heriotza-arriskutik atera 2 Tm 4,18. 11Lagun iezadazue zuek ere zeuen otoitzez. Horrela, lagun askoren erreguei esker Jainkoak emango didan laguntza dela bide, eskerrak ere askok emango dizkiote niri egindako mesedeengatik.
PAULOREN JOKAERA KORINTOARREN ARTEAN (1,12—7,16)
Korintora joateko asmoak aldatu
12Harrotzeko nire bidea neure kontzientziaren aitorpena da; kontzientziak esaten dit Jainkoak emandako xalotasun#1,12 xalotasun: Eskuizkribu askok santutasun diote. eta zintzotasunez jokatu dudala edonon, eta gehiago zuen artean; eta hori, ez giza jakintzak eraginda, Jainkoaren onginahiak baizik.#kontzientziaren aitorpena Heb 13,18. zintzotasunez eta xalotasunez 2,17. ez giza jakintzaz 1 Ko 1,17. 13Nire gutunetan ere ez dago beraietan irakurtzen eta ulertzen duzuena besterik; ez dago ezkutuko asmorik. Eta espero dut bete-betean ulertuko duzuela, 14dagoeneko erdizka bederen ulertu didazuena, hau da: ni zuentzat harrogarri izango naizela, zuek niretzat izango zareten bezala, Jesus gure Jauna agertuko den egunean#1,14 Jesus gure Jauna agertuko den egunean: H.h., Jesus gure Jaunaren egunean; hau da, historiaren azkenean behin betiko piztuera eta auzia gertatuko direnean..#Paulo harrogarri 5,12. Jesusen eguna 1 Ko 1,8+.
15Uste horrekin, hain zuzen, lehenbizi zuek ikustera joateko asmoa nuen, nire bisitaren poza bi aldiz#1,15 nire bisitaren poza bi aldiz: H.h., bi pozaldi. Eskuizkribu askok bi dohain diote. izan zenezaten: 16Korinton barrena joatekoa nintzen Mazedoniara#1,16 Mazedonia: Ik. Erm 15,26 oh., eta Mazedoniatik berriro Korintora itzultzekoa, Judearako bidaia zuek presta zeniezadaten.#ibilaldi-asmoak Eg 19,21; 1 Ko 16,5-6. 17Arinkeriaz hartu ote nuen horrelako asmo hori? Edota giza helburu maltzurrez hartzen ote ditut neure asmoak, orain «bai» eta gero «ez» zuei esanez?#orain bai, gero ez Mt 5,37; St 5,12. 18Ongi daki Jainkoak zuei hitz egitean ez nabilela batean «bai» eta bestean «ez».
19Guk, Silvanok, Timoteok eta nik neuk, hots egin dizuegun Jainkoaren Seme Jesu Kristo ez zen izan batean «bai» eta bestean «ez»; harengan dena «bai» izan zen,#Silvano Eg 15,22.27; 16,19.25; 17,4.10; 18,5; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,1; 1 P 5,12. Timoteo 1,1+. 20hau da, Jainkoak agintzari guztiei baietza eman die harengan; horregatik, Kristoren bitartez esaten diogu «Amen»#1,20 Amen: Arameerazko hitza; hauxe esan nahi du: Bai, hala da edota Bai, hala bedi. Jainkoari, berau goresten dugunean.#Amen Ap 3,14; 5,14.
21Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,#Jainkoak sagaratu 1 Jn 2,27. 22bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.#bere ezaugarriaz markatu Ef 1,13; 4,30. Espiritua ipini gure baitan Erm 5,5+.
Paulo zergatik ez Korintora
23Jainkoa bera dut testigu, eta hil nadila bertan egia ez badiot: Korintora oraindik joan ez banaiz, zuei dizuedan begiruneagatik da.#Jainkoa testigu 11,31; Erm 1,9; Flp 1,8; 1 Ts 2,5.10. 24Banuen gogoa, ez, noski, zuen sinesmena neure menpe eduki nahi dudalako —sinesmenean sendo baitzaudete—, zuekin elkarlanean jarduteko baizik, zuen pozerako.#zuen sinesmena neure menpe ez 1 P 5,3.
Currently Selected:
2 KORINTOARREI 1: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso