1 SAMUEL 8
8
SAUL LEHENBIZIKO ERREGEA (8,1—15,35)
Herriak erregea nahi
1Samuelek, zahartu zenean, bere semeak jarri zituen Israelen buruzagi. 2Lehen semeari Joel zeritzan, eta bigarrenari Abias; Beer-Xebatik#8,2 Beer-Xeba: Jerusalemdik hego-mendebaldera 70 km ingurura zegoen herria. gidatu ohi zuten herria. 3Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.#eskupekoak onartu 2,12; Ir 23,8; Lb 19,15; Dt 16,19; Is 5,23. 4Bildu ziren, orduan, Israelgo zahar guztiak eta Ramara etorri ziren Samuelengana, 5esatera:
—Zahartua zaude, eta zure semeak ez dabiltza zure bidetik. Izenda iezaguzu, bada, errege bat, gida gaitzan; horixe egiten dute herrialde guztietan.#hori egiten dute herrialde guztietan 8,20; Dt 17,14; Ez 20,32. Ik. Est 3,8.
6Nahigabetu egin zen Samuel «izenda iezaguzu errege bat, gida gaitzan» esan ziotenean. Eta otoitz egin zion Jaunari. 7Jaunak erantzun zion: «Onartzazu herriak eskatzen dizun guztia. Ez zaituzte zu gutxiesten; ni naute gutxiesten, ez bainaute errege nahi beren gain.#ni errege 12,12; Ep 8,23; Sal 47,9. 8Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Niri egin didatena bera egiten dizute orain zuri.#jainko arrotzak gurtu 26,19; Ep 10,13; 1 Erg 9,9. 9Onartzazu, beraz, haien eskaria; baina jakinarazi argi eta garbi, nolako eskubideak izanen dituen beraien gain aginduko duen erregeak».
10Adierazi zion, beraz, Samuelek errege eske ari zitzaion herriari Jaunak esandako guztia, 11eta erantsi zuen: «Hona hemen zuen gain aginduko duen erregearen eskubideak: semeak kenduko dizkizue, bere gurdizain eta zaldizko egiteko; erregearen gurdiaren aurretik ibili beharko dute lasterka.#gurdi aurretik ibili 2 Sm 15,1; 1 Erg 1,5. 12Batzuk mila gizonen buru ipiniko ditu, beste batzuk berrogeita hamar gizonen buru. Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitatu; beste batzuek, berriz, armak eta guda-gurdiak egin beharko dizkiote. 13Alabak ere kenduko dizkizue, bere lurringile, sukaldari eta okin bihurtzeko. 14Lursailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.#mahastiak kendu 1 Erg 21. 15Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko. 16Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten. 17Artaldeen hamarrenak#8,17 hamarrenak: Ik. Dt 14,22 oh. hartuko dizkizue; zeuek ere bere morroi eginen zaituzte. 18Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela eta; baina Jaunak ez dizue entzungo».#erregea dela-eta oihu 1 Erg 12,4; Mi 3,4.
19Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: «Utikan! Erregea behar dugu; 20beste herri guztiak bezalakoak izan nahi dugu. Gida gaitzala erregeak, joan dadila gure aurretik gure alde borrokatzera».
21Aditu zuen Samuelek herriak eskatzen zion guztia eta Jaunari adierazi zion. 22Jaunak erantzun zion Samueli: «Onar iezaiezu eskaria eta eman erregea».
Orduan, Samuelek esan zien israeldarrei: «Zoazte nor bere herrira».
Currently Selected:
1 SAMUEL 8: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso