YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 17

17
Jainkoak Davidi ondorengotza iraunkorra hitzeman
(2 Sm 7,1-17)
1David erregeak, bere etxean bizitzen jarri zenean, esan zion Natan profetari:
—Hara, zedrozko etxean bizi naiz ni; Jaunaren itun-kutxa, aldiz, oihal-etxolan dago.
2Natanek erantzun zion:
—Bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jainkoa.
3Gau hartan, ordea, Jainkoak hitz egin zion Natani, esanez: 4«Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: “Honela mintzo da Jauna: Ez didazu zuk eraikiko etxea, ni bertan bizi nadin. 5Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak askatu nituenetik gaurdaino; oihal-etxolan bizi izan naiz kanpalekuz kanpaleku. 6Israeldar ororekin batera ibilia naizen bitarte osoan, esan al diet inoiz ene herri Israel zaintzeko agindu nien buruzagiei, niretzat zedrozko etxea egiteko?” 7Esaiozu, gainera, ene zerbitzari Davidi: “Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko. 8Zeurekin izan nauzu ibili zaren toki guztietan. Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Lurreko handikiena bezainbateko izena eman dizut. 9Bizitokia emanen diot ene herri Israeli: hantxe errotu eta kokatuko dut. Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago desegingo, antzina hartan, 10ene herri Israeli buruzagiak eman nizkionean, egin zuten bezala. Orain makurrarazi egingo ditut zure etsai guztiak. Eta jakinarazten dizut, neuk, Jaunak, eraikiko dizudala etxea#17,10 etxea: Ik. 2 Sm 7,5-16 eta 7,5eko oh. Etxe hitza ondorengotza ere uler daiteke.. 11Eta zure egunak bete ondoren, zeure gurasoengana joango zarenean, zure ondorengo bat, zure semeetarik bat, ezarriko dut eta sendotuko beraren erregetza. 12Hark eraikiko dit etxea eta nik betiko sendotuko diot erregetza. 13Aita izango nau ni hark, eta seme izango dut nik hura; neure onginahia ez dut harengandik baztertuko, zure aurreko erregeagandik baztertu nuen bezala. 14Neure etxe eta neure erreinuaren buru bezala iraunaraziko dut betikotasunean eta haren errege-aulkia sendoa izanen da beti”».
15Ikuskari honetan adierazitako guztia esan zion Natanek Davidi.
Davidek Jaunari erantzun
(2 Sm 7,18-29)
16Orduan, David erregea Jaunaren aurrean jarri eta honela mintzatu zen: «Nor naiz ni, Jainko Jauna, eta zer da nire senitartea, ni horretaraino ekartzeko? 17Eta hori ere gutxi iruditu zaizunez, oi Jainko, zeure morroi honen etxeari luzarorako hitza eman diozu. Gainera, goi-mailako gizontzat#17,17 Hebreerazko testua iluna da; testu paraleloa, 2 Sm 7,19, desberdina da. hartu nauzu, Jainko Jaun horrek. 18Zer gehiago esan diezazuket nik, Davidek, eman didazun ospeaz? Zuk ezagutzen#17,18 ezagutzen: Hau da, maitatzen. nauzu ni, zure morroi hau. 19Eta bihotzez maite nauzulako egin dituzu gauza handi hauek, zeure handitasuna aditzera emateko. 20Jauna, ez da inor zu adinakorik, ez da jainkorik zu baizik, guk geure belarriz entzun izan dugun bezala. 21Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako beste herririk? Zeu, Jainko, etorri zinen herri hau askatzera, zeure herri egiteko. Izen handia eman diozu zeure buruari halako egintza handi eta izugarriak eginez, hau da, zeure herria Egiptotik askatuz eta beraren aurretik atzerritarrak iraitziz. 22Zuk Israel herria zeure herri egin duzu betiko eta zu zeu, Jauna, beraren Jainko egin zara.
23«Orain, Jauna, iraunarazi betikotasunean zeure morroi honi eta beronen ondorengotzari eman diozun hitza. Egizu esan bezala. 24Izan bedi iraunkorra eta handia zure ospea betiko. Esan bezate: “Jaun ahalguztiduna da Israelen Jainkoa!” Eta iraun beza sendo zure aurrean, morroi duzun David honen ondorengotzak. 25Zuk, ene Jainko horrek, ondorengotza emango didazula hitzeman didazu. Horregatik izan du zure morroi honek zuri otoitz hau egiteko ausardia. 26Jainkoa zara zu, Jauna, eta zuk hitzeman dizkidazu halako gauza ederrak. 27Zuk bedeinkatu nahi izan duzu zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan. Zuk bedeinkatu duzu, Jauna, eta bedeinkatua izanen da betikotasunean#17,27 bedeinkatua… betikotasunean: Honela ere itzul daiteke: Bedeinkatua zu betikotasunean.».

Currently Selected:

1 KRONIKAK 17: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy