YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 15

15
Davidek kutxa eramatea antolatu
1Davidek etxeak eraikiarazi zituen Daviden Hiria zeritzan alderdi hartan. Jainkoaren kutxa ezartzeko tokia aukeratu eta oihal-etxola prestatu zuen bertan. 2Gero, esan zuen: «Lebitarrek beste inork ezin du eraman Jainkoaren kutxa, Jaunak aukeratu baititu Jaunaren kutxa eraman eta beti zerbitza dezaten».#Lebitarrak Zen 1,50; Dt 10,8; 31,25.
3Bilarazi zituen Davidek israeldar guztiak Jerusalemen, Jaunaren kutxa berak prestatua zion tokira igotzeko. 4Era berean, bilarazi zituen Aaronen ondorengo ziren apaizak eta lebitarrak ere. 5Hona hemen bildu ziren lebitarrak: Kehaten senitarteko ehun eta hogei lagun, Uriel buru zutela; 6Merariren senitarteko berrehun eta hogei lagun, Asaias buru zutela; 7Gerxomen taldeko ehun eta hogeita hamar lagun, Joel buru zutela; 8Elitzafanen taldeko berrehun lagun, Xemaias buru zutela; 9Hebronen taldeko laurogei lagun, Eliel buru zutela; 10Uzielen taldeko ehun eta hamabi lagun, Aminadab buru zutela.
11Ondoren, Davidek Tzadok eta Abiatar apaizei eta Uriel, Asaias, Joel, Xemaias, Eliel eta Aminadab lebitarrei dei egin 12eta esan zien: «Zuek zarete lebitarren familiaburuak. Egitzazue garbikuntzak, zuek eta zuen ahaideek, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa nik atondu diodan tokira igotzeko. 13Lehenbiziko aldi hartan zuek han ez zinetenez, Jaunak, gure Jainkoak, zigortu egin gintuen, haren erabakiak bete ez genituelako#15,13 erabakiak… ez genituelako: Honela ere itzul daiteke: Jaunaren bila behar bezala ibili ez ginelako; 13,9-11n kontatua aipatzen du hemen. Itun-kutxa eramateko arauak Zen 4,1-20an datoz.».
14Apaizek eta lebitarrek, beraz, egin zituzten garbikuntzak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa eraman ahal izateko. 15Eta lebitarrek eraman zuten Jainkoaren kutxa, haga gainean sorbaldan harturik, Jaunaren esanera Moisesek agindu bezala.#sorbaldan Zen 7,9. 16Lebitarren artean kantariak izendatzeko agindu zien Davidek lebitar buruzagiei; haiek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo behar zituzten ozenki, alaitasuna adieraziz.#lebitarren musika-tresnak Esd 3,10. 17Lebitarrek, eginkizun horretarako, honako hauek izendatu zituzten: Joelen seme Heman eta honen ahaideetakoa zen Asaf, Berekiasen semea; Merariren senitarteko Etan, Kuxaiasen semea,#Heman Sal 88,1. Asaf Sal 50,1+. Etan 1 Erg 5,11; Sal 89,1. 18eta hauekin batera bigarren mailako lebitar ziren Zakarias, Aziel, Xemiramot, Jehiel, Uni, Eliab, Benaias, Maaseias, Matitias, Elifele, Mikneias, Obed-Edom eta Jeiel. Hauek atezainak ziren. 19Heman, Asaf eta Etan kantariek brontzezko txilinak jotzen zituzten; 20Zakariasek, Azielek, Xemiramotek, Jehielek, Unik, Eliabek, Maaseiasek eta Benaiasek doinu meheko harpak jotzen zituzten; 21Matitiasek, Elifelek, Mikneiasek, Obed-Edomek, Jeielek eta Azaziasek, berriz, doinu lodiko harpak, kantuari laguntzeko. 22Lebitar eramaileen buru zen Kenaiasek antolatu behar zuen kutxaren eramatea#15,22 antolatu behar zuen kutxaren eramatea: Honela ere itzul daiteke: antolatu behar zuen kantua., oso iaioa baitzen. 23Berekias eta Elkana atezainek kutxa ondoan egon beharra zuten, 24baita Obed-Edom eta Jehias atezainek ere. Xebanias, Josafat, Netanel, Amasai, Zakarias, Benaias eta Eliezer apaizek, berriz, turuta jo behar zuten Jainkoaren kutxaren aurrean.#apaizek turuta jo Esd 3,10.
Kutxa Jerusalemera heldu
(2 Sm 6,12-19)
25David, Israelgo arduradunak#15,25 arduradunak: H.h., zaharrak. eta milako taldeburuak, bozkarioz beterik, Jaunaren itun-kutxa Obed-Edomen etxetik ekartzera joan ziren. 26Zazpi zezen eta zazpi ahari eskaini zituzten oparitzat, Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei Jainkoak laguntzen zielako. 27Lihozko mantua zeraman Davidek soinean, kutxa zeramaten lebitarrek, kantariek eta zeremoniaren zuzendari zen Kenaniasek bezalaxe. Lihozko efod apaiz-jantzia ere bazeraman soinean Davidek.
28Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean, adar, turuta, txilin, harpa eta zitarak joz.
29Jaunaren itun-kutxa Daviden Hirira heltzean, Saulen alaba Mikalek, leihotik begiratuz, David erregea jauzika eta dantzari ikusi eta mespretxatu egin zuen barru-barrutik.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for 1 KRONIKAK 15