Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:
—Zatoz nirekin ohera.
Josek ezezkoa eman zion, esanez:
—Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena. Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?