HASIERA 39:7-9
HASIERA 39:7-9 EABD
Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion: —Zatoz nirekin ohera. Josek ezezkoa eman zion, esanez: —Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena. Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?