JENESA 6

6
1 Guiçonac hasi cirenean populatzen lurraren gainean eta alabac içan ondoan,
2 Jaincoaren semeec ikusiric guiçonen alabac ederrac cirela, emaztetzat hartu cituzten gucien artean hautatu cituztenac.
3 Eta Jaincoac erran cioten: Ene izpiritua ez da bethi egonen guiçonarequin, ceren haragui den, eta haren egunac içanen dira ehun eta hogoi urthez.
4 Bada ordu hetan lurrean baciren diganteac. Ecen Jaincoaren semeac guiçonen alaben baithan sarthuz gueroztic, hauquietaric athera ciren botheretsu eta guiça-mendean aiphatuac ciren guiçonac.
5 Bainan Jaincoac ikusiric handia cela lurrean guiçonen malçurqueria, eta bethi hequien bihotzeco gogoeta guciac gaizquira ixuriac çaudecila,
6 Urriquitu citzaioen ceren eguin içan çuen guiçona lurrean. Eta bihotzmin batec joric,
7 Erran çuen: Lurraren gainetic xahutuco dut eguin içan dudan guiçona, guiçonetic abereetaraino, cierpetaric ceruco hegastinetaraino: ecen urriqui dut hequiec eguinic.
8 Bainan Noec gracia aurkitu çuen Jaunaren aitzinean.
9 Huna Noeren ondoreac. Noe içan cen guiçon çucen eta perfet bat bere ondocoen artean, eta Jaincoarequin ibili içan cen.
10 Eta içan cituen hirur seme, Sem, Cam eta Japhet.
11 Bainan lurra Jaincoaren beguietan galdua cen eta tzarqueriaz bethea.
12 Jaincoac ikusi çuenean beraz lurra galdua cela (ecen haragui oroc cikindu çuen bere bidea lurraren gainean),
13 Erran cioen Noeri: Ene aitzinean ethorria da haraguiaren azquen ordua: lurra bethea da hequien tzarqueriez, eta nic xahutuco ditut lurrarequin.
14 Çuretzat arka bat eguiçu çur aphainduz: egonlekuac eguinen dituçu arkan, eta naslicaz ferecatuco duçu barnetic eta campotic.
15 Eta huna nola eguinen duçun: arka içanen da luce hirur ehun besoz, çabal berrogoi eta hamarrez, eta gora hogoi eta hamarrez.
16 Arkan eguinen duçu leihoa bat beso baten goratasuna içanen duena: arkari saihetsetic emanen dioçu athea: eta barnean guelac eta hirur selharu eguinen dituçu.
17 Huna nic erakarrico ditudala lurraren gainera uholdeco urac, eta hilen dudala haragui ceruaren azpian hatsa dagocan gucia: lurraren gainean diren gauça guciac içan ditecela xahutuac.
18 Eta ene patua çurequin eguinen dut: eta çu sarthuco çare arkan, eta çurequin batean çure emaztea, çure semeac eta beren emazteac.
19 Eta abere mota gucietaric pare bat sarraracico duçu, urrixa eta orotsa, çurequin bici ditecençat.
20 Hegastinetaric beren moten arabera, eta aciendetaric beren moten arabera, eta lurreco cierpetaric beren moten arabera pareac çurequin sarthuco dira, bici ahal içan ditecençat.
21 Hartuco duçu beraz çurequin jan ditaqueen hazcurri gucietaric, eta eçarrico dituçu arkan: eta baliatuco dira çuri eta hequiei janharitzat.
22 Noec eguin cituen beraz Jaincoac manatu ciozcan guciac.

المحددات الحالية:

JENESA 6: BHNT

تمييز النص

شارك

نسخ

None

هل تريد حفظ أبرز أعمالك على جميع أجهزتك؟ قم بالتسجيل أو تسجيل الدخول